gabino1

 

ARANTZA GABINO

 

 

 

Teknika mistoa eta grabatua


 

 

 

 

2013ko urriaren 24tik abenduaren 1era

 

 

 

-1 ARETOA

     
     
     

Arantza Gabinoren obra eta denboraren joana

 

Haren koadroei eta grabatuei erreparatuta, museo batean historiaurreko artefaktu bat aurkitzen dugunean sentitzen dugun zirrara bera sentituko dugu; objektua arrotza eta, aldi berean, oso ezaguna egingo zaigu.


Sentsazio hori prozesu artistiko zorrotz eta ludiko baten ondorio da: helburua ez da obra sortu eta eraikitzea bakarrik, baizik eta hura suntsitzea denboraren igarotzea antzeratzen duen grattage prozesu baten bitartez.


Agian prozesu hori bera da artista honen obraren ezaugarri interesgarrienetako bat. Higadura horren bilaketan, materialekin jokatzen du. Kobrezko bere xaflek behe-erliebean eginiko eskulturen antza hartzen dute, arrasto sakonak uzten baitituzte paperean. Formek, batez ere organikoak, eta kobrean eginiko zuloek, Bárbara Hepworth eta Henry Moore artisten obrak ekartzen dizkigute gogora. Teknika mistoko haren koadroetan, aldiz, papera kobrea bailitzan erabiltzen du: lixatu egiten du, moztu eta objektuak eransten dizkie, azala ia eskultura bihurtu arte.


Janine Gore
Artearen historialaria

 

 

 

www.agabino.com