JULIO CARO BAROJA.

 

MENDEURRENA(1914-2014)

 


Komisarioa: Carmen Caro

 

2014ko azaroaren 18tik abenduaren 7ra

Asteartetik igandera 17:00etatik 21:00etara
2014ko abenduaren 16tik 2015eko urtarrilaren 6ra
Astelehenetik igandera 11:30tik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara
*Abenduaren 8tik 1era itxita

 

jcbkutxa
   

JULIO CARO BAROJA

Stultifera Navis Mortalium, 1961

Kutxa Fundazioa bilduma 

     

jcb

Kutxateka / Marín Funtsa / Paco Marí

 

Julio Caro Baroja (1914-1995)

 

Lan handia eta nazioartean ospe handikoa egin zuen Julio Caro Baroja historialari, etnologo, antropologo eta hizkuntzalariak kulturaren arlo gutxi utzi zituen ikertu gabe. Pio anaiak esaten zuen bezala, Baroja familiak arte eta kulturaren hainbat alderdi landu zituen, kide bakoitzak bere gisara uztartu zituenak, baina Julio familiaren sorkuntza-alderdi guztien -literatura, pintura, musika eta zientziaren- sintesia izan zen.

Arte-zaletasuna bere osaba Ricardo Barojarekin beti izan zuen harreman estutik etorri zitzaion agian, haren estudioan orduak ematen baitzituen eta erakusketa askotan izaten baitzen harekin.

 


Erakusketa

 

Marrazkia funtsezko tresna izan zen Julioren etnografia-azterketetan eta etnologo gisa naturaletik marraztu zituen etxe tipikoak, laborantzako lanabesak, etab. Gainera, egin zituen bidaia ugariei buruzko lan-koaderno asko gorde dira, eta haietan zehatz-mehatz jaso zuen errealitatea. Ez da Kutxa Boulevard Aretoek aurkezturiko marrazkien kasua, errealitatearen irudikapen horien erabat kontrakoak baitira hauek. Berak “disparateak” deitzen zituen marrazkiak dira, bere lanbidearen eta kanpoko munduaren aurrean entretenigarri gisa egiten zituenak, irudimenezko bidaiak, ihesbide gisakoak. Julio Carok behin eta berriro esaten zuen ez zirela profesional baten lanak, baizik eta josteta edo entretenimendu gisakoak, bere antropologia eta historia lanaren ondorengoak, eguneroko lana pisutsu egiten zitzaionerako ihesbidea.


Marraztea oso gaztetatik egin zuen zerbait izan zen, baina 1970era arte ez zen hasi olioz margotzen, nahiz eta ordutik aurrera haren ekoizpena oso oparoa izan.

Erakusketa honetan aurkituko dugun gaia askotarikoa da, betiere fantasia markatu batek estalia. Haurtzaroko edo Frantziara egiten zituen bidaien oroitzapenak aurkituko ditugu, haren pertsonaia irreal bezain ezagugarriak eta, batez ere, paisaia fantastikoak. Alde batetik, arkadiak aurkituko ditugu, bere genoar sustraien eraginpeko utopia mediterraneoak, eta bestetik, euskal paisaia idealizatuak, non elementu folklorikoak ikusten ditugun (jaiak eta maskaradak). Erakusketan erretratu pare bat ere badaude, Julio Caro Barojak eginak, horietako bat bere osaba Pio Barojari.