Artegunea 1010 x 400 px EU 

 


ERAKUSKETA:

 

 Ooze 2017DANIEL CANOGAR

Oroitzapen likidoak

 

 

2019ko irailaren 12tik 2020ko urtarrilaren 6ra

Komisarioa: Lola Durán

 

 

 

Daniel Canogarren obrak gogoeta egiten du memoriari eta haren galerari buruz. Haren proiektuetan azaleratzen den kezka bat da, ahanzturari eta oroitzapenen desagertzeari aurre egiteko, horretara baikaramatza egun nagusi den etengabeko eta gehiegizko informazioak.

 

Artistak gai horri ekiten dio hainbat planteamendutatik: hasi erabilpenik ez duten objektu eta material batzuen iraganeko bizitzaren memoria berreskuratzetik, egungo gizarte garatuei eragiten dieten aldaketak jaso eta digitalki eraldatzeraino.

 

Erakusketa honetan, Oroitzapen likidoak izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz.

 

 

Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik. 



 

 

 

 Ooze, 2017 / © Daniel Canogar, VEGAP, Donostia / San Sebastián, 2019

 


ARTISTA:


 

DANIEL CANOGAR  (Madrid, 1964)

 

Daniel Canogar

Haren bizitza eta ibilbidea Espainia eta Estatu Batuen artean garatzen da. Argazkilaritzan espezializatutako master bat egin zuen New York University-n eta International Center of Photography-n, 1990ean. Haren lehenengo adierazpidea argazkia izan bazen ere, berehala piztu zitzaion bideo, eskultura eta instalazio artistikoekiko interesa.

 

Haren banakako azken erakusketa proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Echo, Paul and Lulu Hilliard University Art Museum-ean (Lafayette, 2019); Melting the solids, Art Bärtschi & Cie galerian (Geneva, 2018); Fluctuaciones, Alcalá 31 aretoan (Madril, 2017); Sikka inentium, Nafarroako Unibertsitatearen museoan (Iruñea, 2017); Quadratura, Limako Espacio Fundación Telefónican (Lima, 2014); Vortices, Canal de Isabel II Fundaziorako egina (Madril, 2011); eta, Synaptic Pasaje instalazioa Brain. The Inside Story erakusketarako, New Yorkeko American Museum of Natural History-n.

 

Lan monumental ugari egin ditu espazio publikoetan, hala nola Aqueous, Sobrato Organization-en (Mountain Wiew, 2019); Pulse, Texax A&M unibertsitatean (College Station, 2018); Tendril, Tampako Nazioarteko Aireportuan (Tampa, 2018); Xilem eta Gust II, BBVA bankuaren egoitza nagusian (Madril, 2018); Storming Times Square (New York, 2014); Waves, JP Morgan Houston-en atarian (Houston, 2012). Beste instalazio batzuen artean, aipagarriak dira Constelaciones, Europako argazki mosaiko handiena, Rio Manzanares parkean oinezkoen bi zubitarako sortutakoa (Madril, 2010); eta Travesias, Europar Batasuneko Kontseiluaren atarian LEDen pantaila handi baterako sortutakoa Espainiak 2010ean Europar Batasunaren presidentetza eskuratzearen harira.

 

Nabarmentzen dira, halaber, Nodi, Napoliko Arensa tren geltokian egindako bi argazki mural, eta Clandestinos, monumentu enblematikoei buruzko bideo proiekzio bat, Rio de Janeiroko Arcos de Lapan, Madrilgo Alcalako Atean eta Erromako San Pietro in Montorio elizan eman dena.

 

 

Era berean, Ciudades Efímeras: Exposiciones Universales, Espectáculo y Tecnología (Julio Ollero argitaratzailea, Madril, 1992) eta Ingrávidos (Telefónica Fundazioa, Madril, 2003) lanak argitaratu ditu. Horrez gain, irudiaren arkitekturari, argazki garaikideari eta hedabide berrien arteari buruzko saiakerak idatzi ditu.



 


JARDUERAK:

 

Amalgama 2019Doako ikustaldi gidatuak

 

Larunbatero

18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz

Familientzako tailerrak "Zenbakiak mintzo"

 

Larunbatero 17:00 - 18:30

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta.

 

Datuak, estatistika, kolorea, lerroa. Asko edo gutxi. Handia edo txikia. Aurresangarria edo zorizkoa. Kontzeptu horiek izango ditugu gidari tailerrean, non irudiak mila hitzek baino gehiago balioko duen.   

 

Prezioa: 3€

Ereserbak Aretoan bertan, T 943 251939 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Ikastetxe eta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

 

Amalgama, 2019 / © Daniel Canogar, VEGAP, Donostia / San Sebastián, 2019

 

 

Bisita+tailler

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile .

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

Informazio eta erreserbak, Aretoan bertan,T 943 251939 edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


 LOTUTAKO JARDUERAK:


 

Daniel Canogar by… Oumuamua (Ignacio Bilbao)

Urriaren 4a, 20:00

 

Higiduran dauden eta kohesio-indar ahulek elkarri lotuta mantentzen dituzten soinuen multzoa, Oumuamuak sortutakoa (Ignacio Bilbao, Grande Days).

Sarrera doan, edukiera bete arte.

 

Jaime de los Ríosen hitzaldia

Azaroaren 28a,  19:00

 

Denbora erreala. Arte elektronikoaren historia

Jaime de los Ríosen hitzaldia, artista elektronikoa eta ARTEK[Lab] Arte eta Zientziako laborategi irekiaren sortzailea.

Sarrera doan, edukiera bete arte.

 

Tabakalerarekin baterako bisita konbinatua Jaime de los Ríosen eskutik

Abenduaren 12a, 18:00

 

Jaime de los Ríosen eskutik, Data walk bisita gidatua Daniel Canogar. Oroitzapen likidoak (Kubo-kutxa aretoa) eta Filipa Cesar. Kotoizko Algoritmoak (Tabakalera) erakusketetara.

Plaza mugatuak! 

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Bisita gidatua + filma:

 

Bisita gidatua erakusketara Iñaki Ortiz zine kritikariaren eskutik.

Abenduaren 23a, 18:00

Plaza mugatuak! 

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Proiekzioa

Abenduaren 23a // 19:30

Creative Control (2015) filmaren proiekzioa, Trueba zine aretoan, Kresala Zineklubak programatua eta elkarlanean Kubo-kutxa aretoarekin.

 

Sarrerak salgai zine aretoaren leihatilan.