GOYA-Eusk-1000x400px 

 


ERAKUSKETA:

 

 Simon Edmondson. During Supper 1987

 

ARRAZOIAREN AMETSA


Goyaren itzala arte garaikidean

 

2020ko urtarrilaren 24tik apirilaren 12ra

Komisarioa: Oliva María Rubio

 

 




 

Simon Edmonson, During supper, 1987. ©VEGAP, Donostia / San Sebastián, 2020

 

 

2019. urtean 200 urte bete ziren Francisco de Goya y Lucientes Margolan Beltzak margotzen hasi zenetik Quinta del Sordo finkaren bi aretotan. Margolan horiek Prado Museoan ikus daitezke gaur egun.

 

Efemeride horren harira, erakusketa honen bidez, Goyaren obrak gaur egungo artean oraindik duen eragin handiaren berri eman nahi dugu, Zaragozako Museoan 2008an antolatutako Goya eta arte modernoa erakusketaren urratsei jarraituta. Erakusketa Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.


 

Goyaren obra (1746-1828); batetik, bere garaiaren erakusgarri da, Argien Mende hura, non arrazoiak ez baitzuen deus ziurtatzen; eta bestetik, artistak desberdintasun eta bidegabekeriaren aurrean edo garaiko gerren aurrean hartutako desilusio handiaren erakusgarri ere bada.  Francisco de Goya margolari iraultzaile bat izan zen, edukian eta forman, eta mendebaldeko kontzientzia suspertu zuen boterearen eta gerraren arteko harremanari dagokionez –ordura arte guduen eszenak eta eskulturak boterea irudikatzeko elementu gisa eta propagandako arte gisa erabili zituzten–; era berean, hainbat gai barneratu zituen artean: subjektibotasuna, groteskotasuna, indarkeria, malformazioa, eromena, ametsa… André Malraux-ek zioen moduan, Goyarekin “margolaritza modernoa hasten dela” esan daiteke.

 

Goya ondoren, artista askok landu dituzte horrelako gaiak, beraien testuinguru sozio-politikoan txertatuta. Valeriano Bozal-en arabera, Goya “arte modernoaren ikonoa da, eta haren itzal luzea ondorengo artean proiektatu da”. Eta erakusketa honek, hain zuzen, itzal luze horretan arakatzen du, 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezen bidez.

 

 

Erakusketa Goyaren serieen arabera antolatutako 5 gai multzotan dago banatuta. Serie horiek 1792an gorra geldiaraziko zion gaitza hartu ondoren margotu zituen, Antzinako Erregimenaren krisiaren hasieran, Espainiako historiaren garai erabakigarri batean: Kapritxoak (Los Caprichos), Gerraren hondamenak (Los Desastres de la Guerra), Zentzugabekeriak (Los Disparates), Margolan Beltzak (las Pinturas Negras) eta Maiatzaren 3a Madrilen (El 3 de mayo en Madrid).

 

Ekoizpena:

 

Ekoizpena Produce

 

 


ARTISTEN ZERRENDA:


 

Carlos Aires

Pilar Albarracín

Bonifacio Alfonso

Eduardo Arroyo

José Manuel Ballester

Joan Barbarà

Natalio Bayo

John Berger e Yves Berger

Fernando Bellver

Pascual Blanco

Christian Boltanski

José Manuel Broto

Ricardo Calero

Carmen Calvo

Daniel Canogar

Harold Charre

Martín Chirino

Alicia Díaz Rinaldi

Simon Edmondson

Mounir Fatmi

Luis Feito

Jorge Galindo

Juan Genovés

Luis Gordillo

Günter Grass

Josep Guinovart

José Hernández

Cristina Iglesias

Alfredo Jaar

William Kentridge

Francisco Leiro

Dora Longo

Eva Lootz

Rogelio López Cuenca

Jaime Lorente Sainz

Cristina Lucas

 

Enrique Marty

Victor Mira

Yasumasa Morimura

Blanca Muñoz

Zoran Mušič

Jaume Plensa

Manuel Rivera

Mariano Rubio

Simeón Saiz Ruiz

Avelino Sala

Fernando Sánchez Castillo

Antonio Saura

Pablo Serrano

Antoni Tàpies

Manolo Valdés

Darío Villalba

Manuel Viola

 

 




JARDUERAK:

 

Cronos vomitando a su hijo 2014
Doako ikustaldi gidatuak

Larunbatero

18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz

 


Familientzako tailerrak: Goyaren txakurra

Goyak txakur bat margotu zuen. Hondarretan ezkutatutako txakur bat, besterik ez. Artelan mamitsua, forma eta itxura baino gehiago. Istorio bat kontatzeko batzuetan hitz gutxi behar dituzu. Etorri eta ikasi asko esaten oso gutxirekin.

Larunbatero // 17:00etik 18:30era

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta.

Prezioa: 3€ haur bakoitza

 

Ereserbak aretoan bertan, T 943 251939 edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.




 

Francisco Leiro. Cronos vomitando a sus hijos, 2014 / © VEGAP, Donostia / San Sebastián, 2020

 

Ikastetxe eta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena: 60 min

Prezioa: 60€

Bisita+tailerra

Iraupena: 90 min

Prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile.

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

Ereserbak egiteko aretoan bertan, T 943 251939 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.


 LOTUTAKO JARDUERAK:


 

 

Ramón Esparzaren Hitzaldia

El Horror y la Gloria: La Guerra en la Historia del Arte. (Izua eta Aintz:Gerra Artearen Historian)

Otsailak 13 // 19:00 

Gaztelaniaz.  / Sarrera doan, leku-kopuru bete arte.

 

Moving Artists proiektuaren aurkezpena

Otsailak 20 //  19:00 

Gaztelaniaz. / Sarera doan, leku-kopuru beta arte.

 

Mikroerrelatuen tailerra:

Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu. Yurre Ugarte



Martxoak 13 // 18:00-20:00 

Euskaraz / Doan

Izena ematea derrigorrezkoa da, Aretoan bertan, T. 943251939, edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Goya & Bertso-saio

Gai jartzailea: Ana Galarraga 

Bertsolariak: Alaia Martin eta Amets Arzallus

Apirilak 2 // 19:00 h

Euskaraz / Doan

Izena ematea derrigorrezkoa da, Aretoan bertan, T. 943251939, edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.