Goenaga banner web EUS-ENG 1010 x 400  

 


ERAKUSKETA:

 

 

TxangolariakGOENAGA

 

 

2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era

Komisarioa: Mikel Lertxundi

 

 

6 gune tematikotan dago antolatuta erakusketa. Gune horiek elkarren segidan daude areto nagusian antolatuta, egilearen irakurketa kronologikoa eta ebolutiboa egin ahal izateko. Horrez gainera, beste areto batean paper gaineko lana erakutsiko da, beste ibilbide paralelo baten antzera, baina modu autonomoan funtzionatuko duena, izan ere, Goenagarentzat papera ez da nahitaez pinturaren aurretiko urratsa.


1. Naturan murgiltzea

1969. urtetik aurrera, Alkizan bizi zela, oso modu indartsuan bizi zuen naturan murgiltzeko eta paisaian latente dagoen osagai atabikoan murgiltzeko prozesua. Natura hori, maila handi batean, basatia da, baina ez dago presentzia historiko eta magikotik at. Itzalak (1972-1973), Belarrak (1973-1975) eta Sustraiak (1974-1976) sailak sortu zituen besteak beste. 70eko hamarraldiaren amaierako hainbat sailetan hasi zen irudia Goenagaren mundu begetalean bide egiten.


2. Giza irudia eta errebelazio urbanoa

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldien arteko urteetan, Donostiara aldatu zenean, irudia nagusitu zen sail berrietan. Gaur egungoan jarri zuen arreta orduan, urbanoan, Henry Millerren sentsualtasunean eta gordintasunean, eta kolorez bete ziren bere lanak; baina, hala ere, aldaezin jarraitu zuten bere mundu begetalean nagusi izandako kemenak eta dinamismoak.

Une horretan, oso bizkor etorri zen, bata bestearen ondotik, sail-sekuentzia bat, neoespresionismo alemanarekin eta transabangoardia italianoarekin sinkronian: Profidén (1978); Antropomorfos y Andróginos [Antromorfoak eta Androginoak] (1978-1979); Basoan dantza (1979-1980) edo Katástrofes (1980). Baina, handik gutxira, berriro ere forma hartu zuen itxuraz lehertutako errealitateak, bi lan-multzo hauetan: batzuk tonu oniriko eta ironikoak menderatuta (1981), eta beste batzuk bilbe urbanoa dutenak protagonista, erabakimenez mugitzen diren bikoteekin, pertsonaiekin eta automobilekin (1981-1982).


3. Unibertso intimoa

1983. urteak garrantzizko aldaketak ekarri zituen, hala nola bere alaba Barbararen jaiotza eta Alkizarako itzulera. Horiek azaltzen dute, hain zuzen, unibertso intimora egindako itzulera, non nagusi baitiren autorretratuak, familia-eszenak eta eguneroko bizitzako objektuez osatutako izadi hilak. Hala ere, bikoteen motiboa eta hiri-ingurunearena lantzen jarraitu zuen, maila handi batean gizatasunaz gabetua bazen ere.


4.  Labarren inspirazioa

1991. urteaz geroztik indar handiagoz itzuli zen arkaikoaren eremura, Románico [Erromanikoa] eta Arkeolojiak sailen bitartez. Horrek markatu zuen hamarraldiaren parte handi bat, gaur egun arte.

Bertan ikusten da oso modu sakonean identifikatzen dela historiaurreko gizakiak naturarekin eta magikoarekin zuen harremanari emandako erantzunekin.
Lerroez, zirkuluez eta bilbeez osatutako hizkuntza erabiltzen du, labarretako horma bilakatutako euskarrien gainean. Mundu geologikoa ere (arrokak, fosilak, mineralak) funtsezko inspirazioa izango da garai horretan.


5. Abstrakzioa versus figurazioa

XXI. mendearen lehenengo urteetan, substratu arkeologikoa gai nagusi gisa betikotu zen, baina, beste motibo batzuekin tartekatu ohi du, kolorearen berrikuntza azpimarratzen du beti, puruagoa eta argitsuagoa, aire zabalean egindako lanaren eta ikusleak bere pinturaz gozarazteko nahiaren eraginez.
2003. urteko udan, hainbat lan egin zituen Kubo-Kutxa Areto honetan bertan antolatutako Bidaideak: compañeros de viaje taldeko erakusketarako.


6. Kobazulotik paisaiara

Azken bi hamarraldietako ekoizpenean ere agerikoa da gaien txandakatzea. Kolorearen aldeko apustua irmoa da, salbuespen bakarrarekin: 2011. urte inguruko interludio bat, non zuri ohiz kanpoko baterantz bideratzen baitira Goenagaren ikuspegiak. Ondoren, betiko gaietara itzultzen da: natura, mendi-bideak eta hiria (Urgull eta Igeldo mendien goienetik ikusia askotan).

7. Paper gaineko lanak

Paper gaineko ekoizpena funtsezkoa izan da Goenagaren ibilbidean. Margolari gehienek ez bezala, zeinentzat marrazkiak eta akuarelak izaten baitiren prozesuaren aurrelana, olio-pinturetako formen eta gaien definizioaren ondorio gisa sortzen ditu Goenagak, askotan; baina baita bere bideari jarraitzen dion bat-bateko lanaren emaitza gisa ere. Euskarriak beti izan du garrantzia, baina Eskulan artisaua-paperarekin lan egiten hasi zenez geroztik izan du bereziki garrantzia. Bestalde, grabatuaren teknikek ere izan dute tartea Goenagaren ekoizpenean, hirurogeiko hamarraldiaren amaieraz geroztik horiekin jarduten hasi zenetik.

 

 © Juan Luis Goenaga, Txangolariak, 2014. Bilduma partikularra

 

GOENAG- TEASER2

 


ARTISTA:


 

Juan Luis Goenaga  (Donostia, 1950)

 

goenaga-artista

 


Donostian jaio zen, 1950. urtean. Autodidakta izan zen, eta haurtzaroko eta nerabezaroko olio-pinturetan eta marrazkietan jadanik sumatzen zitzaion joera espresionista. Hirurogeiko hamarraldian, Ur eta Gaur taldeekiko interesak bultzatuta, ahalegindu zen sorkuntza-lana euskal errealitate existentzialarekin errotzeko ahaleginarekin bat egiten. Hamarraldiaren amaieran Alkizan finkatu zenean definitu zuen bere-berezko espresioa, zeina gauzatu baitzuen bere ibilbidean zehar ñabardura ugari dituen baina erraz ezagut daitekeen ekoizpenean.



Erreferentzia-amalgama baten emaitza da haren lana, non elkarri lotzen baitzaizkien paisaiarekiko harreman zuzena, kokalekuak eta horien azpian dagoen historia, irakurketa zientifiko eta literarioak, bizipen pertsonalak eta ondare kultural eta artistikoa. Iraganeko sortzaileekin bat eginik, bere sentimenari egokitzen zaizkion kontzeptuak edo baliabideak asimilatzen ditu, eta askatasun osoz kondentsatzen ditu bere lanean. Bere belaunaldiko beste sortzaile batzuen antzera, abstrakzioaren eta figurazioaren artean ibiltzen da, naturaltasunez. Bi horien arteko mugak oso lausoak dira, eta bi bide horietan barrena egin dezake lan batek bere sorkuntza-prozesuan. Behin eta berriro errepikatzen diren gaien artean daude natura, paisaia, historia, familia, sexua. Askotariko bideak miatzeko gai dela erakutsi du, eta, zenbaitean, baita bere burua gezurtatzeko gai ere. Edonola ere, beti eutsi dio bere estiloari, joeretatik urrun, bere buruari leial.

 

 

 


JARDUERAK:

 

Doako bisita gidatuak

 

Larunbatero

17:30 euskaraz / 18:30 gaztelaniaz

Derrigorrezkoa da izena ematea, T 943 251939, edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.



 LOTUTAKO JARDUERAK:



Derrigorrezkoa da izena ematea, T 943 251939, edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
 


Olio-pinturari buruzko tailerra Lucía Fermínekin

 

BETETA

 

Irailaren 26an / 17:00-19:30 / Elebitan

 

Helduentzat

 

Prezioa 5€

 


 

Goenaga by... Mikel Lertxundi

 

BETETA

 

Uztailaren 15ean /  18:30 / Gaztelaniaz

 

Bisita gidatua eakusketaren komisarioarekin, Mikel Lertxundi

 

 

 

Begiradak kolorean bitartez, Cristina Enea Fundazioarekin

 

Urriaren 17an  /  17:00-19:00 / Elebiduna



Familientzako bisita-tailerra (8-14 urte).

 

Prezioa:5€

 

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan hasi eta Kubo-Kutxa aretoan amaituko da. Visita-taller familiar (8-14 años).

 

 

 

Goenaga by…Roberto Sáenz de Gorbea.


Azaroaren 12an / 18:30 / Gaztelaniaz

 

Bisita gidatua Roberto Sáenz de Gorbea bildumazale eta galeristaren eskutik




LIBURUXKA: 


 


Descargatu hemen erakusketaren liburuxka.

 

goen-prensa