kubomuralphocus

  ERAKUSKETA   PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

 kubomuralizdophocus 

PHOCUS

Bilduma baten argazkia

 

KOMISARIOA: Juantxo Egaña

 

DATA: 2012ko otsailaren 17tik maiatzaren 13ra arte

 

 

 

  Iraganaren aztarnak antolatzea, historia kolektiboa sistematizatzea eta orainaldiaren oinarrian dauden eta gizartearen etorkizuna zirriborratzen duten gertaerak dokumentatzea: horra hor edozein erakunderi dagozkion betebeharretako batzuk, are gehiago, kasu honetan bezala, Europako argazki-artxiborik onenetako bati buruz ari garenean, horixe baita Kutxa Fototeka.

 

 

      Munduko lurralderik sendoenen ezaugarria izaten da, besteak beste, guztiek izatea nerbio-sistema zentral bat, batasuna,koherentzia, aurreikusteko modukoak izatea eta sendotasuna ematen dizkiena, eta artikulazio edo antolaketa zehatz hori, neurri batean, honela eraikitzen da:kontuan izanda nondik gatozen eta kolektiboki jabetuz atzo zer egin zen gaur guztiaden bezalakoa izateko, eta ez beste edozein eratakoa.

 

 

      Horren ondorioz, museo nagusiak erakunde edo instituziohandiak balira bezala hartzen dira, kokaturik dauden gizarteetako errealitateen notario gisa dihardutenak. Eta aldeak gorabehera, horixe da Kutxa Fototekak lortu nahi duena, gure lurraldearen historia iragan berriaren oroimen nagusi bihurtzea, eta argazkilari bikainen eskutik, gure jatorrizko eszenatoki edo jokalekuak erakustea gipuzkoar guztiei, egin gaituzten gertaerak, gure arbasoen sehaska izan ziren geografiak eta gure tradiziorik onenaren mugarridiren gertakizunak, handiak nahiz txikiak.

 

 

      Erakusketa hau gure iragana erakundetzeko, gure oraina ulertzen laguntzeko eta baita ere, zergatik ez esan, gure etorkizuna zirriborratzeko Kutxa Fototekaren ahaleginaren adibide bat da.