bannerProximaexpoENG

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Navares Banerkubo bueno

 

ERAKUSKETA

  PALOMA NAVARES   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

Sin ttulo-1  

 

 

PALOMA NAVARES

 

Argiztapenak 1977 / 2017

 

2017ko urriaren 20tik 2018ko otsailaren 4a arte

 


Komisarioa: Rocío de la Villa

 

 

 

Lau hamarkadetan zehar, argia izan da elementu garrantzitsuena multimediaren arloan diharduen Paloma Navares artistaren lanean. Batetik, osagai ezinbestekoa delako haren pieza eta instalazio gehienetan, horiek berezko argia baitute eta argiz sortutako bitartekoz nahiz elementuz eraikita baitaude, edo elementu nahiz bitarteko argi-sortzaileez. Eta bestetik, eszenaratzean ilunantz eta iluntasuneko klimaxa lortu nahi duelako.      

 


Irudipenak eraikitzeko asmoz, Navaresek bitarteko zeharrargiak erabiltzen ditu, egiturak arinduta eta inguruneak kolore tenperaturaren eta argi intentsitatearen arabera antolatuta. Era berean, ikuspegi kultural, psikologiko, sinboliko eta emozionaletik egiten du gogoeta bisualtasunaren gainean, eta, ondorioz, materiari uko egiten dion hauskortasuna duten argiztapen eta gardentasun gisa ageri dira haren lanak. Irudi argitsuak dira ilunantzetan, etorkizunari buruz ironiaz mintzatzen den freskotasuna dutenak eta iragana iraultzen dutenak.  

 


Atzera begirako erakusketa bikain honetan, artistaren bilduma nagusietako lanak eta instalazioak daude ikusgai: kulturaren historian azaldu eta ezkutatu dituzten emakumeei buruz kritika eta gogoeta egiteko sortutako lanak, eta bizimodu "soilaren" oinarri biopolitikoko alderdi existentziala lantzeko egindako lanak, gizarteak baztertzen dituenen “bestelako gorputzak” ardatz hartuta sortuak.