improving

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

coff-cartel

  ERAKUSKETA
PUBLIKO OROKORRA   ESKOLENTAZAKO TALDEAK   EDIZIOA   ARGAZKIAK  

 

KUBO-COFF-PASADAS

GRINA PARTEKATU BATCOMPARTIDA

 

Ordóñez-Falcón Argazki Bildumako maisulanak.



Komisariotza: COFF Fundazioa

 

 

DATA: 2002ko irailaren 14tik abenduaren 8ra

 

 

 

  Kubo Aretoan ikusgai dauden argazkiak jadanik arte honen historia osatzen dute, baina, gainera, gizarteak XIX. mendeko azken urteetatik egun arte jasan dituen aldaketak islatzen dituzte.
Richard Avedon, Henri Cartier Bresson, Man Ray edo Andy Warhol bezalako artista eta argazkilari ospetsuen ateratako argazkiak biltzen ditu erakusketak.

 

  "Grina partekatu bat" erakusketak Ordoñez-Falcon Fundazioaren bildumako 250 irudi biltzen ditu Kutxako Kubo Aretoa. Bilduma hori da, genero honen barruan, estatu espainiarrean dauden bildumatatik garrantzitsuena.

 

  Erakusgai dauden lanak 150 autoreenak dira. Autore horiek argazkigintzaren historiaren ia berrehun urte estaltzen dituzte. Erakusketak ezin hobeki islatzen ditu gizarteak azken bi mende hauetan jasan dituen aldaketak. Bertan, William Henry Fox Talbot, Nadar edo Le Gray bezalako aitzindariek XIX. mendean hartutako argazkietatik hasita Andreas Gursky, Nan Goldin, Zhang Huan, Helena Almeida edo Perejaume  bezalako uneko artisten lanetara aurki ditzakegu. Hortaz guztiaz gain, Artearen Kutxagunean jendeak Richard Avedon, Hans Bellmer, Claude Cahun, Henri Cartier Bresson, Joan Fontcuberta, Alberto García-Alix, Robert Mcpherson, Man Ray, Robert Mapplethorpe, Alfred Stieglitz, Tacita Dean edo Andy Warhol bezalako nazioarteko artista ospetsuen lanaz gozatu dezake.

 

  Kubo Aretoko erakusketak berariazko espazio bat gordetzen du XIX. mendeko argazkientzat. XX. mendeko argazkiak, berriz, edukien arabera sailkatuta daude, ondoko talde hauetan banatuz:  "Erretratua", "Ametsa", "Bidaia", "Lekukotasuna", "Gorputza", "Memoria", "Espazioa", "Lana", "Narrazioa" eta "Begirada".