banner reformas 


FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-sansebastian-mural

  ERAKUSKETA   PUBLIKO OROKORRENTZAT FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

kubo-sansebastian-cartel

SAN SEBASTIAN

Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imaginario garaikidea.

 

 

KOMISARIOTZA:  Javier Balda / Fernando Golvano

 

DATA: 2011ko urtarrilaren 19tik martxoaren 27ra arte

 

 

 

 

  

  

   Sebastian, militar milandarra, IV. mendearen hasieran kristau martirioa pairatuta hil eta gero San Sebastian bihurtu zena, erreferentzia historiko eta erlijioso izan zen denbora luzean. Munduaren luze-zabalean santuaren izen bera duten hiri ugariak eta bera gurtzeko eta gogoratzeko eraikitako ezin konta ahalako tenpluak santuaren irudi erlijiosoak piztu zuen mirespenaren adierazgarriak dira.

 

 


    XIX. mendearen azken laurdenean, santuaren arte-irudikapena nagusitzen hasi zen eta irudi erlijiosoa ilundu zuen. Erdi biluzik, zuhaitz baten enborrari lotuta, geziez josita, begirada atsekabetuta agertzen zaigun soldadu santu hura artearen ikono bihurtu zen, eta baiezta genezake gaur egun San Sebastianen alderdi erlijiosoa lausotu egiten dela Sebastian soldaduaren bertsio artistikoaren aurrean. Baita Donostian ere, santua zaindari dugun hiri honetan.

 

 

   Zaindariari buruz ikastunek diote gogora ekartzen dituela sentimenduen eta zentzumenen aldaberatasun eta anbibalentzia. Zenbaitek aszetismo erlijiosoaren ikono hautematen dute azkonez beteriko irudi horretan, eta beste batzuek, ordea, santuaren irudiak dauzkan sentsualitatea eta erotismoa nabarmentzen dituzte. Bi interpretazio desberdin dira, gaur egunera arte indar osoz iritsi direnak.

 

 

   Horri guztiari buruzkoa da, hain zuzen ere, “Sakratuaz eta profanoaz” izenburuko erakusketa, kubo-kutxa Aretoak San Sebastiani bere omenaldia eskaintzeko antolatua. Hala bada, 2011ko programazioari hasiera emango dio gaur egungo hainbat artistek sortutako artelanek eskaintzen diguten begiradan zehar hiriaren zaindariarengana hurbilduta, artista horiek santuaren eragina eta egungo esanahi sinbolikoa aztertu baitituzte haren kondairan oinarrituta.

 

 

   Gaur egungo begirada da, ikuspegi historikoa galdu gabe, ikuspegi horri esker XV. eta XIX. mendeak bitartean sortutako artelanen erakusketa eskaini ahal izango baitugu. Artelan horietako asko, gainera, kutxaren beraren arte-ondarearen osagarriak dira. Era horretan, errazagoa izango da San Sebastianen egungo ikonografiaren ikuspegia iraganeko garaietakoaren bitartez osatzea, eta bi ikuspegi horiek elkarren artean alderatzea.