HERGUERA BANNERS1  

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

grupoelpaso

Chirino, Canogar, Feito, Saura, Rivera, Ayllón, Millares, Viola.
 

 

KRONOLOGIA

 

Aurrekariak, 1955-56. Antonio Saurak eta José Ayllónek lehen elkarrizketak izan zituzten.


1957ko otsaila. EL PASO taldea sortu zuten, Madrilen.


1957ko martxoa. El PASO taldearen sortze-adierazpena idatzi, sinatu eta argitaratu zuten.


1957ko apirila. Taldearen lehen erakusketa, Madrilgo Buchholz galerian. Erakusketako kartelean, EL PASO taldearen logotipoa ageri da. Kritikak harrera hotza egin zion abstrakzioaren olatua deitu zutenari.


1957ko ekaina. Canogar, Millares, Rivera eta Suárezen zenbait lan bilduta, martxoan inauguratu zen Exposición de pintura abstracta (Pintura abstraktuaren erakusketa) izeneko erakusketa. 


Feitok, Millaresek eta Riverak ordezkatuta, Sao Pauloko IV. Biurtekoan aurkeztu zen taldea. Han, nazioarteko kritikak gogo biziz hartu zuen, arduradun teknikoek interes eskasa agertu zuten arren. Arrakasta handia izan zutenez, New Yorkeko Arte Modernoko museoak Rivera eta Millaresen hainbat artelan eskuratu zituen, eta Rivera Veneziako Biurtekoan parte hartzera gonbidatu zuten.


1957ko uda. Taldearen lehen krisia; haren ondorioz, Juana Francések, Pablo Serranok, Manuel Riverak eta Antonio Suárezek taldea utzi zuten. EL PASO taldean Saura, Feito, Millares eta Canogar baino ez ziren gelditu.


1958ko otsaila. Martín Chirino, Millares eta Saurarekin beti harremanetan, taldean sartu zen; Cuatro pintores y un escultor (Lau pintore eta eskultore bat) izeneko erakusketan aurkeztu zuen bere burua, Madrilgo San Pablo Ikastetxe Nagusian. Zaragozako lan berak jaso zituen erakusketak, Chirinoren obra gehituta.
1958ko martxoa. Madrilgo Sala Negran, Una semana de arte abstracto (Arte abstraktuko aste bat) erakusketa aurkeztu zuten. Han, taldeko kideez gain, beste artista batzuek ere hartu zuten parte, hala nola: Chillidak, Ferrantek, Aguayok, Tàpiesek, Lagok eta Mirók. 


Berriz ere Veneziako XXIX. Biurtekoan parte hartzeko aukeratu zituzten.


1958ko ekaina. Canogar, Feito, Millares eta Saura Veneziako Nazioarteko XXIX. Biurtekoko Espainiako Pabiloian izan ziren, eta berehala, bai kritikaren bai ikusleen errekonozimendua bereganatu zuten. Horri esker, nazioarteko arte-merkatuetan sartu ziren. Parisko eta New Yorkeko galeriekin erakusketak eta kontratuak egiteko proposamenak jaso zituzten.


Hura izan zen taldea, talde gisa, nazioarteko lehiaketa batean Espainiako Gobernuaren bitartez aurkeztu zen lehen aldia eta bakarra. Ondoren, Gobernua abangoardiako artea politizatzen saiatu zen.


1958ko uda. Rivera El Paso taldera itzuli zen.


1959ko otsaila. Manuel Conde taldetik banandu zen.


1959ko martxoa. Manuel Rivera EL PASO taldera itzuli zen.


1959ko apirila. Blanco y negro (Zuria eta beltza) talde-erakusketan parte hartu zuten, Madrilgo Darro Aretoan. Nazioarteko erakusketetan saritutako ia artista espainiar guztiak bildu ziren erakusketa hartan.


1958ko Veneziako Biurtekoaren arrakasta zela-eta, Atzerri Gaietarako Ministerioak Espainiako kultura-panoramako artista hasiberrien artelanen erakusketa ibiltari bat antolatu zuen. EL PASO taldeko kide guztiak hautatu zituzten erakusketa horretan parte hartzeko.


1959ko apirila. Manuel Condek taldea utzi zuen.


1959ko maiatza. Canogar, Feito, Millares, Rivera eta Viola Parisko Dekorazio Arteen Museoko 13 peintres espagnols actuels (Gaur egungo 13 pintore espainiar) erakusketara gonbidatu zituzten. Erakusketa politizatu egin zuten. Taldeak argi eta garbi adierazi zituen Espainiako komisario Luis González Roblesekin zituen desadostasunak, eta erakunde ofizialekiko harremana haustea erabaki zuen.


1960ko martxoa. New Yorkeko Pierre Matisse galeriak Four Spanish painters (Lau pintore espainiar) erakusketa aurkeztu zuen. Canogar, Millares, Rivera eta Sauraren zenbait lan jaso zituen.


1960ko maiatza. Saurak idatzitako Azken jakinarazpena argitaratu zuten. Testuan, beraiek beharrezkotzat jotzen zuten ekintza gauzatzea ezinezkoa zela adierazten zuten.


1960ko urria. EL PASO taldeak azken erakusketa aurkeztu zuen, Erromako L’Attico galerian, izen honekin: El Paso: Canogar, Chirino, Feito, Millares, Rivera, Saura, Viola. Talde modura batera agertu ziren azken aldia izan zen.