Forma berriak, ahots berriak. Emakume idazleen bi mende.
Gorputz eta arima. XX. eta XXI. mendeetako emakume artistak erakusketa dela eta, kubo-kutxa Aretoan bi eztabaida-saio egingo dira, emakumezkoek literaturan zer-nolako rola izan duten jorratzeko.
Irailak 9, 19:30ean
Sarrera dohainik. Leku-kopuru mugatua. |
||
Parte-hartzaileak:
|
||
![]() |
Eli Tolaretxipi Donostian jaio zen. Olerki-liburu hauek idatzi ditu: Amor Muerto - Naturaleza Muerta (1999), Los lazos del número (2003), El especulador (2009) eta Edgar (2013). Hainbat olerkari itzuli ditu, besteak beste: Sylvia Plath, Elizabeth Bishop, Patti Smith, Itxaro Borda, Aurelia Arkotxa eta Blas de Otero. Amplitude/Amplitud argitaratu berri du, Tess Gallagher idazle estatubatuarraren olerkien antologia bat; horrez gain, Menna Elfyn olerkari galestarraren olerkiak euskaratzen ari da Arantza Fernández Iglesiasekin batera. | |
![]() |
María Pilar Rodríguez irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Sailean. Harvard Unibertsitateko doktorea da (Cambridge, AEB). Columbiako Unibertsitateko irakaslea izan zen 2002ra arte (New York, AEB); literatura, zinema, kultura eta genero-azterketei buruzko liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu. Komunikazio taldeko ikertzaile nagusia da (Eusko Jaurlaritzak aitortua). Besteak beste, Hispanic Review edo European Visual Cultures A kategoriako aldizkari akademikoetako argitalpen-kontseiluko kidea da eta horien ebaluazioetan parte hartu ohi du. Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetan (Chicagoko Unibertsitatea edo Dartmouth College-n adibidez) ikastaroak eman ohi ditu. CNEAIk bi ikerketa-seiurteko aitortu dizkio. |
|
![]() |
Pilar Adón Madrilen jaio zen 1971n. Idazlea, itzultzailea eta argitalpen-aholkularia da. Bere Las hijas de Sara eleberria (Alianza, 2003) urte horretako hamar eleberri onenetakotzat jo zuten kritikariek. Viajes Inocentes kontakizun-liburuaren bidez (Páginas de Espuma, 2005) Radio Nacional de España irratiak emandako Begi Kritikoa narratiba-saria irabazi zuen. 2010ean, El més más cruel (Impedimenta) kontakizun-liburua argitaratu zuen, eta horri esker Fnac Talentu Berria izendatu zuten eta finalista izan zen Kritikaren Sarian zein Setenil eta Tigre Juan sarietan. Mente animal y La hija del cazador olerki-liburuak idatzi ditu (La Bella Varsovia, 2014 eta 2011). Hainbat idazleren lanak itzuli ditu (Henry James, Penelope Fitzgerald eta Edith Wharton, besteak beste). Aurtengo azaroan Las efímeras eleberria argitaratuko du (Galaxia Gutenberg). |
|
![]() |
Luisa Etxenike, Donostian jaiotako idazlea. Eleberri eta kontakizun ugari argitaratu ditu, besteak beste: El arte de la pesca, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, Ejercicios de duelo, El mal más grave eta Efectos secundarios. |