HERGUERA BANNERS1  

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

banerkubo

  ERAKUSKETA   MARTA CÁRDENAS OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

retrato  

Marta Cárdenas Donostian jaio zen 1944an. Era autodidaktan paisaiak margotzen hasi ondoren, batez ere urmargo edo akuarelaz, 1958 eta 1961 artean marrazketa-eskolak jaso zituen Gipuzkoako Arte Elkartean. Gero Madrilen San Fernandoren Arte Ederren Eskolan ikasi zuen eta titulua eskuratu zuen 1968an. Urte horietan abangoardia abstraktuarekin sartu zen harremanetan —bereziki Cuencako taldeko margolariekin eta sortu berria zen Juana Mordó galeriara atxikitakoekin (1964)— eta urte haiek funtsezkoak izan ziren bera sortzaile gisa hazteko; baita ere garrantzizkoak Parisen egindako egonaldiak, bereziki Frantziako gobernuaren bekarekin 1969an egin zuena.

 

60ko eta 70eko urteetako lanen ondoren, autorretratuak eta barrualdeak tonu grisetan, Marta Cárdenasen lana kolore anitzeko mundura iritsia dela ematen du. 1979. urtea jotzen du margolariak berak kanpora igaro zeneko urtetzat.
90eko urteen erdialdera baztertu egin zuen bere ezaugarri izandako trazu laster eta keinuzkoa, 1996an Indiara egindako bidaiaren ezustekotik: “Biziki hunkitu ninduen herrialde hartan ikusitakoak. Kolorez betea dago alde guztietatik. Konturatu nintzen koloreaz banekiela uste nuen guztia deus ez zela haiek egiten dutenaren aldean".

Marta Cárdenas, “Mamelena”,
Donostia / San Sebastián, 1970
José Luis Esteve