Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Banerchillida

  ERAKUSKETA   GONZALO CHILLIDA OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

retrato  

Gonzalo Chillida Donostian jaio zen 1926ko urtarrilaren 12an. Oso gaztetatik margolaritzaz interesatua, 1947an Madrilgo San Fernando Arte Ederren Akademian sartu zen eta Arte Ederren Zirkuluko marrazketa-eskoletara ere joaten zen.1951n Parisera joan zen ikasketak sakontzera eta han egon zen 1953ra arte.Lehenengo urte hauetan pintura errealista egin zuen, kubismoaren eta pintura metafisikoaren forma geometrikoen eta zehaztuen eraginpean.

 

50eko urteen bukaeran eta 60koen hasieran margotzeko bere estiloa zehazten hasi zen, eta abstrakziorantz jo zuen, betiere motibo erreal batetik abiatuta: itsasoa eta hondartzak ─horien aurrean bizi zen Donostian─, euskal mendien paisaiak edo Gaztelako mesetaren ikuspegiak.Urte hauetatik 2008an hil zenera arte, haren margolaritzak forma lausoagoetarantz jo zuen, gero eta konposizio esentzial eta askeagoetara, olio-kolorez emandako pintzelkada leunen bidez lortuak.

 

Haren lana estatuko eta atzerriko bakarkako eta taldeko erakusketetan ikusi izan da urteetan zehar, eta museoetan eta bilduma publiko eta pribatuetan dago; 2001. urtean jaso zuen aitorpen edo aintzatespena Arte Ederren Urrezko Domina eman ziotenean.

Argazkia: W.S. Waintrob. Nueva York