bannerGenerico EvaLootz eus 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

KUBO-NAGEL-PRINCIPAL

  ERAKUSKETA AUTOREA
  PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK    EDIZIOA  

 

KUBO-NAGEL-CARTEL

ANDRÉS NAGEL

 

Azkeneko lanak

 

 




Komisariotza: Mª José Aranzasti

 

 

 

DATA: 2006ko otsailaren 2tik apirilaren 17ra

 

 


 

 

  

   Andres Nagel, artista poliedrikoa da; artista ospetsua da nazioartean, oso berezia, sailkaezina eta liluragarria. Obra urratzailea du, librea eta sinesgaitza; zenbaitetan eskuraezina iruditzen zaigun eta pinturaren eta eskulturaren arteko hibridazioa bere nortasun-ikur berezi bilakatu duen autore baten aberastasun ikonografikoa erakusten digu.


   Erakusketa honetan, berak egindako muntaia baten bidez, eta kubo-kutxa Aretoak eskaintzen dituen espazio-aukerez baliaturik, obra bakoitzaren indibidualtasuna baino bere sorkuntzen jarraikortasuna eta lan-metodoa azpimarratu nahi ditu.

 


    Kubo-kutxa Aretoko erakusketan, eskulturez gain, pinturak, maketak, marrazkiak eta argazkiak ere ikus daitezke, artista donostiar honen lan sortzailearen ikuspegi ahalik eta osatuena eskaintzeko xedez. Horiek guztiek, espazio honen bidez, ikuslearengan aztertu, galdetu eta hausnarrarazteko gaitasunak pizteko eskenatoki pribilegiatua erdietsi dute