HERGUERA BANNERS1  

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-storaro-mural

  ERAKUSKETA   AUTOREA
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

  

KUBO-STORARO ERAKUSKETA

VITTORIO STORARO

Erroma, 1940

  

 

 

  Erroman jaio zen, 1940ko ekainaren 24an. Aitaren desioak bultzatu zuen Vittorio Storaro Zinematografia Zentro Esperimentalean ikastera, eta horrek ahalbidetu zion zinearen munduan lehenengo urratsa egitea.


   1960. urtean, aukera izan zuen bolada batez laguntzaile eginkizunetan aritzeko Aldo Scavarda eta Marco Scarpelli argazki zuzendariekin, eta horien babesean ekin zion, oso goiz eta oso gazte,  kameraren operadore jarduerari. Lanbide horretan izandako hasiera benetan bikaina izan zen hura, eta hala ere, atzera jo zuen berehala, Italiako zinegintzan izandako bat-bateko krisiaren ondorioz, horrek Storato behartu baitzuen bere lanbidean “geldialdi” bat egitera. Horrela bada, berriro ere aurkitu behar izan zuen oinarri bat, abiagune bat eduki ahal izateko, eta horren ondorioa izan zen garatzeko borondateari esker, bere kultur esparruan sakontzea lortu zuen.  


   Urte horietan bereganatu zuen kultur ezagupena oso ezaugarri garrantzitsua izan zen geroago izango zuen nortasuna ondu zedin, bereziki bere lanbideari berriro heldu zionean, beharrezkoak diren apaltasun eta borondatea erakusten zituela, eta berriro ere, operadorearen laguntzailearen eginkizunetan hasi zelarik, orduan hasiberria zen Bernardo Bertolucciren film batean.


   1965ean, kameraren operadore lanetan hasi zen berriro, eta hainbat urtetan, jo eta ke aritu zen kameraz idatzitako hizkuntzaren bidez pelikularen konposaketa eta egitura sakon-sakonean aztertzen. Franco Rossi zuzendariak, “Rapporto segreto” (Harreman gordea) laburmetraia ikusi ondoren, bere ondora deitu zuen, “Giovinezza, giovinezza” (Gaztetasuna, gaztetasuna) filmaren zinematografian parte har zezan. Horri esker, Vittoriok aditzera eman ahal izan zuen oso-osorik, pantailaren gainean, berezkoena zuen ikuspegi zinematografikoa, hatz-marka bat norberarena den modu berean. Oso zirraragarria izan zen, lehenengo maitasunaren antzerakoa. “Lehenengo aldia” errebelazio gisako zerbait izan zen, eta aldi berean, XALOTASUNA galtzea erako zerbait. Bertoluccirekin elkarlanean aritzeko eskaerari erantzun zion, denboran predestinatuta dagoen zita bati erantzuten zaion bezala. "La strategia del ragno" (Armiarmaren estrategia) pelikularekin batera, ikus arteen berariazko lankidetza sortu zen, “Konformista” izeneko filmean dardara kromatikoa eragin zuena, pentsamenduaren dardara, “URDIN” hitzez adierazgarria zen pentsamenduarena, hain zuzen. Ondoren, Errenazimentuaren argi naturala ikertu zuen "Addio fratello crudele" (Adio, anaia krudela) eta  "Orlando furioso" filmetan, eta argia-itzala gatazkaren goialdera iritsi zen "Giordano Bruno"-ren pentsamenduaren kontzentrazioaren bidez.


"Ultimo tango a Parigi" (Azken tangoa Parisen) filmarekin, bere bizitzako zirrararik handienetako bat sentitu zuen, LARANJA koloreak sorrarazi zion grina, alegia.


  “Estilo zinematografikoan” heldutasunera iristeak aukerak eskaini zizkion argiaren esparruan, eta horiek eratu zuten zine argazkiaren autore gisa baliatzen zuen egitura, betiko bereizgarri izan zuen hizkuntza zinematografikoaren bidez. “Noveccento” eta are gehiago “Apocalypse now” filmak bere bizitza aro baten bukaera logikoa izan ziren, argi naturala ezagutzeko borondatearen menpe bizi izan baitzen aldi horretan. “Noveccento” izeneko filma lau urtaroen zikloaren bidez irudikatu zen ikuspen aldetik, hau da, udaberri, uda, udazken eta neguak osatzen duten zikloaren bidez. “Apocalypse now” ez zuen film gisa irudikatu, bizitzaren oinarrizko esperientzia eran baizik, eta Joseph Conrad-en “Cuore di tenebra” (Ilunpeetako bihotza) liburuko kontzeptuaren bitartez, obra osoaren ideia figuratiboa aurkitu zuen: kultura bat beste kultura batean gainjartzea, energia artifiziala energia naturalean gainjartzean gauzatuta, ikus esparruan.


   Abentura handi hori bukatutakoan, aldi baten amaierara iritsia zela argi zeukalarik, bere buruari buruz hausnartzeko astia hartu zuen. Hautaketa bakar bat izan zen, gelditzea, alegia. Berriro ere abiatzeko “Ezagupen” hobea aurkitu nahian, bere barnean beharrezko zuen bilatzeari Egunsentiaren lehenengo Argi-izpiarekin batera  ekin zion, Kontzientea esnatzen ari zela, jadanik irakurritako liburu bat ireki eta berriz irakurtzeari, sakontzeari, lotu zitzaionean.
ENERGIAn berriro murgildu ondoren, ikaskuntzak OREKAren bila bultzatu zuen, eta horixe bilakatu zen bere bizitzako helburua; aldi berean, gero eta argiago bilakatu zuen MATERIAren bidea ENERGIArantz, Argizko etorkizunean elkartuta ikusteko konfiantza baitzeukan. “LA LUNA” (Ilargia) Bertoluccik zuzenduta, KOLOREAREN SINBOLOGIAN oinarritutako filma, bultzada berritzailea izan zen. Melodrama italiarrak eratu zuen historia horren atzealdea, eta historian, Eguzkiaren irudia eta Ilargiaren irudia elkartzen dira, Aita eta Ama, semearen bizitza orekatzen dutenak. “REDS”, Warren Beattyk zuzendutako pelikula, kontatzaileen oroitzapenen “sustraietatik” altxatzen zen; protagonistaren bizitza politikoaren eta literarioaren “enborreraino” igotzen zen ondoren, eta Louise Bryant-ek aditzera ematen zituen emozioen “adarretara” zabaltzen zen; horrela, Arrazoiketaren Kolorebakarra Sentimenduen Koloreaniztasuneranzko bilakaera izan zuen.


   "UN SOGNO LUNGO UN GIORNO" (Amets luze bat egun bat) Francis Coppolak zuzendutako filmak aukera aurkitu zuen KOLOREAREN FISIOLOGIAn Kolore zehatz batek giza gorputza jotzen duenean gorputzean eragina daukaten uhin-luzerek sorrarazten dituzten  giza erreakzioak ikusteko. “WAGNER” filma, Tony Palmer-ek zuzendua, Argiaren eta Musikaren, Kolorearen eta Noten arteko hurbilketarako ahalegin bat izan zen. Gainera, Argi-mugimendu gehiago zeuzkan lanak, halako neurrian, ezen argien kontrol bakarra edukitzeko beharra sortu baitzen, Kontsola elektronikoaren beharra, Argiaren mugimendua, Energiaren mugimendua erakutsi ahal izateko.


   "LADYHAWKE" filma, Richard Donner-ek zuzendua, argi irudikapena da, denboraren kolorea jantzita duela: Iragana, Itzalak ikusita; Orainaldia, Ilunantzak irudikatuta; Etorkizuna, Argiaren bidez adierazita. Storarok bi Argi mota desberdinen bidez irudikatu zituen historia horren protagonistak: EGUZKIA eta ILARGIA. "PIETRO IL GRANDE", Marvin Chomsky eta Lawrence Shiller-ek zuzendua, Pedro I.ak kultura berritzeko zuen desioak egituratua izan zen zinematografiaren aldetik. Filma Jainkozkoaren irudikapen zahar batetik sortu zen, zaldunei buruzko elezaharren irudikapen fantastikoetan hazi zen, mendebaldeko pinturaren aurkikuntzan heldu zen, beste kultura batzuen ezagutza bereganatzen zituen Herrialde batek kontzientzia hartzean txandakatzen zen.


   1985. urtean, Errusia aldean izandako esperientzia luze hartan, Storarok, ikasiz eta ikertuz, aro berriari hasiera ematen lagunduko zion hondoraino sakontzeko zuen beharrari erreparatu zion. Ikerkuntza sakonagoa Pelikulatik Pelikulara metatutako pentsamenduen eta argien artxibo bilakatu zen. Era horretan sortu zitzaion Idatzien eta Irudien multzoaren ideia, bere bizitzako hiru etapatan banatuta daudenak: XALOTASUNA GALTZEA, EZAGUTZA AURKITZEA eta HELDUTASUNA BILATZEA, eta aldi horiek Liburu trilogia bilakatu ziren, “ARGIAZ IDAZTEA” izenburua zuena. Bien bitartean, bilakaeraren beste ekarpen batek “teknologia alorrean, behinik behin” jo zuen bere atea: berriro ere Francis Coppolarekin, Zinematografiaren Hirugarren Dimentsioaren esparruan esperientzia laburra baina sakona argitzeko prestatu zen. Francis Coppolak berak zuzendutako “CAPITAN EO” filmak, 70 m/m-tan eta HIRUGARREN DIMENTSIOAN eginak, ahalbidetu zion Kontsola Elektronikoaren esperientzia berritua Hollywoodeko bihotzeraino “hain zuzen ere bertan ezagutu baitzuen” berriz bideratzea. Zuri kolorea bereizgarria daukan protagonista baten historia da, bertan protagonistak espektro kromatikoko kolore bakoitzak desberdintzen dituen izaki estralurtar bitxiek osatzen duten tripulazioa gidatzen duela.    


   "ISHTAR", Elaine Mayk zuzendua, bakoitzari dagokion oinarrizko kolorearen bidez “GORRIA, BERDEA, URDIN ILUNA” ikusgarri egiten diren hiru pertsonaiaren historia da. Filmak aukera eskaini zion KOLOREEN INTERPRETAZIOAren gaiarekin jarraitzeko.


"L'ULTIMO IMPERATORE" (Azken enperadorea) filmak, Bernardo Bertoluccik zuzenduak, abagunea eskaini zion BIZITZAren gunera bidaia bistaratzeko, ARGIAren bidaiaren bidez. ARGI ZURIAk protagonistaren bizitza adieraz zezakeen modu berean, Pu Yi-ren adinak KOLOREEN ADIN desberdinen bidez irudika zitezkeen. Berez, bizitza adierazkorraren aldi pertsonala izan zen, eta Berarentzat, Argiaren barrurako bidaiaz osaturik geratuko zen. Bidaia hori KOLOREEN SINBOLOGIArekin hasi zen, “La Luna” pelikulan, KOLOREEN FISIOLOGIArekin jarraitu zuen, “Un sogno lungo un giorno” (Amets luze bat egun bat) pelikulan, eta KOLOREEN ADINekin osatu zen, “L”ultimo imperatore” pelikulan.


   Berriz gelditzeko unea iritsia zen, lurra sustraien inguruan aitzurtzeko garaia; azterketa berri batetik hasi, bizitza adierazkor eta pertsonalaren etapa berri bati aurre egin ahal izateko. Aspaldian ari zen bidaia bat bere atzetik eta bere aurretik, AURKAKO ELEMENTUEN ARTEKO OREKA izan zitekeena erdiesteko bidea zein zen adierazi nahian bezala.


   Francis Coppolak historia bat “berak biziki maite izan zuen historia, “TUCKER”“ egiteko asmoz deitu zionean, une hartan artean ezezaguna zen lurralde bateranzko bidean harrapatu zuen: ELEMENTUen lurralderantz, hain zuzen ere. Egiaz, bizitza espresiboaren etapa berri bati ekin behar zion, ondo prestaturik egon gabe, babes gisa  balia zezakeen oinarrizko egitura garrantzitsurik eduki gabe. Hortaz, garai hartako adierazpen beharrak bultzatu zuen, protagonistaren bizitza lau etapatan irudikatzen saiatzera, antzinako Greziako filosofiaren bizitzaren lau oinarrizko elementuen bistaratzearen bitartez, alegia, LURRA, URA, SUA, HAIZEA elementuen bidez. Lau “ELEMENTUAK” ikertuz, horrenbestez, funtsezko adierazpen fasea antzematea lortu zuen. Era aktiboan abian jarri zen berriro 1988ko ekainean, energia berriez beteta, eta energia horiek lagundu zioten sakontze bidean jarraitzen, ezagutzaren bitartez. Bidaia horrek berriz eraman zuen Coppolarengana, “NEW YORK STORIES” pelikulan pasarte bat egin baitzuen berarekin. Pasarte horretan, protagonista den neska txikia irudikatzen da, inguratzen duten bi elementuren artean bizi dena: AMAren eta AITAren artean, alegia; irudikatzen duten bi elementuren artean, ILARGIAren eta EGUZKIAren artean.


  
"DICK TRACY" Warren Beattyk zuzendu zuen filmak, Chicago hirian bizi izan zen 30 urteko polizia baten historia kontatzen du, Chester Gould-en komikien bidez. Filmak Alemaniako POST-ESPRESIONISMOaren garaiko pinturara bideratu zuen. Historia hori aurkako ELEMENTUen arteko betiereko gatazkaren barruan sartu behar da, bertan, ongiaren eta gaizkiaren indarren arteko talkak sortzen dituela pertsonaiak


   Horren ondoren, berehala, Bernardo Bertoluccik, egun bateko atsedenik ere eman gabe, Saharara bidaia bat egitera gonbidatu zuen “IL TE” NEL DESERTO” (Tea basamortuan) pelikulan. Zinemagintzarako historia asmatzeak berriz eraman zuen EGUZKIA eta ILARGIA bi sinbolo astralak MASKULINOaren eta FEMENINOaren bi protagonistengana hurbiltzera. “LA TOSCA, lekuetan eta orduetan”, Giuseppe Patroni Griffik zuzendutako pelikula erronka elektronikoa izan zen; film horretan, Giacomo Pucciniren musika lekualdatu egin zen antzerkiaren eszenatik hiru ekinaldietako giro naturaletara: San Andrea della Valle elizara, Palazzo Farnese eraikinera eta San Angel Gaztelura.


   “IL PICCOLO BUDDA” (Buda txikia) Bernardo Bertoluccik zuzendutako pelikulan, berpizkundeen zikloan oinarritutako historia bat kontatzen da; filmari esker, lan bakar batean elkartu ahal izan zituen Elementuen Orekari buruz egindako ikerlan guztiak. LURRA elementua irudikatu zuen bizitzako Maisu baten irudiaren bidez, maisu horrek bere Maisua hil zen unean bertan jaio ziren hiru haurrengan maisu horren berraragiztatzea bilatzen duelarik. Jesse amerikarra URDIN ILUN kolorekoa den HAIZEAren atmosferak inguratua izan zen. Rinchen nepaldarra SUA elementuarena den GORRI kolorearen bidez sinbolizatu zen. Gita, emakumezko hindu txikia BERDE koloreaz irudikatua izan zen, URAren mundu magikoarena baita; baina, beretzat benetan aukera handia izan zen giza gogoaren abagunea, “SUPERKONTZIENTEAren” ataritik begiratzeko.  


   Munduan harat-honat ibili ondoren, ia derrigorrezkoa zen Beretzat hausnarketarako beste tarte bat egotea; Luigi Bazzonik zuzendutako “ROMA: IMAGO URBIS” proiektuak, Erromaren historiari buruzkoak, aukera eskaini zion bere ARGIAREN IBILBIDE osoa laburbiltzeko, bere Bizitzaren ibilbide osoa. KOLORE baten iruditik, ELEMENTU baten intuiziotik, ARGI baten pentsamenduan oinarritutako irudi segida bat. “Roma: Imago Urbis” jadanik bizi izandako bidaia figuratiboari berriro ere heltzea bezala izan zen: Lehenengo zati batean, ILUNTASUNetik ARGIra; bigarren zatian, GORRItik BIOLETAra; hirugarren zatian, MATERIAtik ENERGIAra, ELEMENTUEN OREKAren bila.

 

 

 

FILMOGRAFIA:

 

 

1968: "GIOVINEZZA GIOVINEZZA"  (Gaztetasuna, gaztetasuna, hitzez hitz) Zuzendaria: Franco Rossi. Banaketa:  Titanus
1969: "DELITTO AL CIRCOLO DEL TENNIS" (Delitua tenis zirkuluan, hitzez hitz): Franco Rossetti . Titanus
1969: "LA STRATEGIA DEL RAGNO"  (Armiarmaren estrategia, hitzez hitz): Bernardo Bertolucci. R.A.I.
1969: "L'UCCELLO DALLE PIUME DI CRISTALLO" (Kristalezko lumadun txoria, hitzez hitz): Dario Argento: Titanus
1970:  "IL CONFORMISTA"  (Konformista): Bernardo Bertolucci. Paramoun
197 : "L'ENEIDE" : (Eneida): Franco Rossi. R.A.I.
197I: "ADDIO FRATELLO CRUDELE"  (Adio, anaia krudela, hitzez hitz): G. Patroni Griffi.  Euro International
197I: "GIORNATA NERA PER L'ARIETE"  (Egun beltza ariesentzat, hitzez hitz): Luigi Bazzoni. Jumbo Cinematografica
197I: "CORPO D'AMORE" (Maitasun gorputza, hitzez hitz): Fabio Carpi. Euro International
1972: "ORLANDO FURIOSO":  Luca Ronconi. R.A.I.
1972 : "ULTIMO TANGO A PARIGI" (Azken tangoa Parisen): Bernardo Bertolucci .
United Artist
1972:  "BLEU GANG" : Luigi Bazzoni ". Warner Bros
1973  " MALIZIA"  (Malezia, hitzez hitz): Salvatore Samperi. Cineriz
1973:  "GIORDANO BRUNO": Giuliano Montaldo. Champion Cin.
1973: " IDENTIKIT" (Erretratu robota, hitzez hitz): G. Patroni Griffi: Cineriz :
I974: " LE ORME" (Oinatzak, hitzez hitz): Luigi Bazzoni. Cineriz :
1974-75:  "NOVECENTO": Bernardo Bertolucci  : Paramount
1975:  "SCANDALO" (Eskandalua, hitzez hitz) : Salvatore Samperi : Cineriz
1976-77:  "APOCALYPSE NOW”: Francis Coppola: United Artist
1977:  "AGATHA": Michael Aped: Warner Bros
1978:  "LA LUNA" (Ilargia, hitzez hitz): Bernardo Bertolucci: 20th Century Fox
1979-80:  "REDS":  Warren Beatty: Paramount
198I: "UN SOGNO LUNGO UN GIORNO" (Amets luze bat egun bat, hitzez hitz): Francis Coppola : Columbia
1982:  "WAGNER": Tony Palmer. Gronard Comunicati
1983   "LADYHAWKE" : Richard Donner. Warner Bros.
1984-85: "PIETRO IL GRANDE" (Pedro Handia, hitzez hitz): M.Chomski - L. Schiller. N.B.C.Enterteinment
1985: " CAPITÁN EO ": Francis Coppola. Disney Studio
1985-86: " ISHTAR ": Elaine May. Columbia Picture
1986-87: " L'ULTIMO IMPERATORE"  (Azken enperadorea): Bernardo Bertolucci. Columbia Picture
1987   " TUCKER": FRANCIS COPPOLA. Paramount
1988:" NEW YORK STORIES" (Pasartea): FRANCIS COPPOLA. Walt Disney Studios
1989: " DICK TRACY “: WARREN BEATTY. Walt Disney Studios
1989: "THE SHELTERING SKY”: BERNARDO BERTOLUCCI. Warner Bros.
1991: " TOSCA “: GIUSEPPE PATRONI GRIFFI. RAI UNO
1992: " LITTLE BUDDHA " (Buda txikia): BERNARDO Bertolucci. MIRAMAX
1990-94:"ROMA:IMAGO URBIS " : LUIGI BAZZONI ".
RAI UNO
1995: "FLAMENCO " Carlos Saura ": Canal Plus
1996: "TAXI " : Carlos Saura ".
Filmart
1997: "BULWORTH”: Warren Beatty. 20th Century Fox
1998: " TANGO" : Carlos Saura. Sony Classic
1998: " MIRKA”: Rashid Benhadj. Capitol
1998: "GOYA en Burdeos " Carlos Saura. Lola Films
1999: "PICKING UP THE PIECES":  Alfonso Arau. Kushner-Lock
2000: "DUNE di Frank Herbert" (Dunak...): John Harrison. ABC
2001: "LA TRAVIATA a Pargi"  (Traviata Parisen)": Giuseppe Patroni Griffi ".
RAI
2002: “PERSONAGGI DELL'ARTE ITALIANA " : Studenti (Accademia dell'Immagine " : Istituto Luce (“Arte italiarraren pertsonaiak”, Irudi Akademiako Ikasleak) .
2003: "EXORCIST the prequel”: Paul Schrader.  Warner Bros
2003 : "ZAPATA": Alfonso Arau
2004: "EXORCIST the beginning”: Renny Harling.
Warner Bros
2004: "L'ARMATA RUSSA IN VATICANO" (Armada errusiarra Vatikanon): Cesare Gigli. RAI UNO
2004: "ALL THE INVISIVBLE CHILDREN" (Pasartea) Stefano Venerazo : RAI Cinema

 

 

 

SARIAK:

 

 

 

 

AMERIKAKO ESTATU BATUAK

ACADEMY MOTION PICTURE ARTS AND SCIENCES (ZINEMATOGRAFIA ARTEEN ETA ZIENTZIEN AKADEMIA)

 

1980: "OSCAR" SARIA: Argazki hoberena"APOCALYPSE NOW "
1982: "OSCAR" SARIA: Argazki hoberena "REDS" (Gorriak)
I988: "OSCAR" SARIA: Argazki hoberena"AZKEN ENPERADOREA"
1990: IZENDAPENA:Argazki hoberena " DICK TRACY "


FILM CRITICS ASSOCIATION  (ZINE KRITIKARIEN ELKARTEA) (Los Angeles)
1981: URTEKO SARIA: Argazki hoberena "REDS" (Gorriak)
1987: URTEKO SARIA: Argazki hoberena "AZKEN ENPERADOREA "


THE NATIONAL SOCIETY OF FILM CRITICS (ZINE KRITIKARIEN ELKARTE NAZIONALA) (The New York Film Critics Circle) (New Yorkeko Zine Kritikarien Zirkulua)
I987: URTEKO SARIA: Argazki hoberena"KONFORMISTA "
1987: URTEKO SARIA: Argazki hoberena "AZKEN ENPERADOREA "
1990: URTEKO SARIA: Argazki hoberena "EL CIELO PROTECTOR"


ACADEMY TELEVISION ARTS AND SCIENCES (TELEBISTAREN, ARTEEN ETA ZIENTZIEN AKADEMIA)
1986: IZENDAPENA:Argazki hoberena "PEDRO HANDIA "
2001: "EMMY" SARIA: Argazki hoberena"DUNE di Frank Herbert"


AMERICAN SOCIETY OF CINEMATOGRAPHERS (ZINEMATOGRAFIAREN ELKARTE AMERIKARRA)
I988 : IZENDAPENA: Argazki hoberena" AZKEN ENPERADOREA "
1990: IZENDAPENA: Argazki hoberena ."DICK TRACY "


TELLURIDE FILM FESTIVAL (TELLURIDE ZINE JAIALDIA)
1998 : PREMIO "ZILARREZKO DOMINA" AINTZATESPENA-OHOREZKO SARIA KARRERA OSO BATERAKO

 

EUROPA


EUROPEAN ACADEMY MOTION PICTURE ARTS AND SCIENCES (ESZENA ZIENTZIEN ETA ARTEEN AKADEMIA EUROPARRA)
2000: URTEKO SARIA: Argazki hoberena"GOYA en Burdeos"

 

 

INGALATERRA


BRITISH ACADEMYFILM TELEVISION ARTS AND SCIENCES (ZINE ETA TELEBISTA ARTEEN ETA ZIENTZIEN AKADEMIA BRITAINIARRA)
I979 : IZENDAPENA: Argazki hoberena "APOCALYPSE NOW "
1983 : IZENDAPENA: Argazki hoberena  "REDS " (Gorriak)
1989 : IZENDAPENA: Argazki hoberena "AZKEN ENPERADOREA "
1991 : "B.A.F.T.A." SARIA: Argazki hoberena "EL CIELO PROTECTOR "

 

BRITISH SOCIETY OF CINEMATOGRAPHERS (ZINEMATOGRAFIAREN ELKARTE BRITAINIARRA)
1989: URTEKO SARIA: Argazki hoberena  "AZKEN ENPERADOREA"

 

FRANTZIA


COMMISSION SUPERIOR TECNIQUE
I974 : OHOREZKO AIPAMENA: Argazki hoberena
"IDENTIKIT "

 

COMMISSION SUPERIOR TECNIQUE (Cannesko Zine Jaialdia)
1998 : TEKNIKARI SARIA: Argazki hoberena "TANGO”

 

 

ESPAINIA


SPANISH ACADEMY MOTION PICTURE ARTS AND SCIENCES (ESPAINIAKO ZINEMATOGRAFIAKO ZIENTZIEN ETA ARTEEN AKADEMIA)
1996: IZENDAPENA: Argazki hoberena
"FLAMENCO "
1999: IZENDAPENA : Argazki hoberena TANGO"
2000: "GOYA" SARIA: Argazki hoberena "GOYA en Burdeos"

 

IMAGE FILM FESTIVAL DE MADRID
1998: URTEKO SARIA: Argazki hoberena "TANGO"

 

FILM WRITER CIRCLE (GIDOILARIEN ZIRKULUA)
1999: URTEKO SARIA: Argazki hoberena . "TANGO"
2000: URTEKO SARIA : Argazki hoberena"GOYA en Burdeos"

 

POLONIA


CAMERIMAGE FILM FESTIVAL (CAMERIMAGE ZINE JAIALDIA)

 

1994: "GOLDEN FROG" SARIA (URREZKO IGELA) OHOREZKO SARIA KARRERA OSO BATERAKO
1997: "GOLDEN FROG" SARIA (URREZKO IGELA): Zuzendari-argazkilaria BIKOTE HOBERENA, B.BERTOLUCCI-V.STORARO
1998: "PRESIDENT" SARIA: Argazki hoberena"TANGO "

 

 

ITALIA


ITALIAN ACADEMY MOTION PICTURE ARTS AND SCIENCES (ITALIAKO ZINEMATOGRAFIAKO ZIENTZIEN ETA ARTEEN AKADEMIA)
I988: "DAVID de DONATELLO" SARIA : Argazki hoberena " AZKEN ENPERADOREA "

 

NATIONAL SOCIETY OF FILM CRITICS (ZINE KRITIKARIEN ELKARTE NAZIONALA)
1970: "SILVER RIBBON" SARIA (ZILARREZKO ZINTA): Argazki hoberena "YOUTHFUL,YOUTHFUL"
1988: "SILVER RIBBON" SARIA (ZILARREZKO ZINTA): Argazki hoberena "
AZKEN ENPERADOREA"
1990: "SILVER RIBBON" SARIA (ZILARREZKO ZINTA) : Argazki hoberena "EL CIELO PROTECTOR"
1994: "SILVER RIBBON" SARIA (ZILARREZKO ZINTA): Argazki hoberena "BUDA TXIKIA"
1999: "SILVER RIBBON" SARIA (ZILARREZKO ZINTA): Argazki hoberena "TANGO”