ERAKUSKETA | EGILEA | PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERAK | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
Bonifacio Alfonso Gómez Fernández Donostian jaio zen 1933ko ekainaren 19an; Pedro Gómez Basterraren eta Dolores Fernández Nietoren semea, aita donostiarra zen eta ama Cadizko El Puerto de Santa Maríakoa.Aita Gerra Zibilean hil zen Errepublikaren alde, eta gertaera horren ondoren, amak seme-alabekin Frantziara ihes egin zuen.
Donostiara itzulita, gaztaroan Bonifaziok lanbide ugari izan zituen:mandatu-mutil, sukaldari-laguntzaile, errementari, zurgin, garbitzaile, mandatari eta arrantzale profesional.Baina toreatzaile izatea margolari izatea bezain garrantzitsua izan zen haren bizitzan; toreatzaile profesional gisa, 25 zekorketa egin zituen zaldiz, baina Bilbon jaso zuen adarkada batek zezenketa aktibotik erretirarazi zuen.
Oso gaztetatik hurbildu zen margolaritzara, bere lehen maisu izan zen Julio García Sanz-en eskutik; geroztik sekula ez zuen utzi margotzeko grina, ezta, esan bezala, beste lan asko egin zituen bitartean ere.1955ean Donostiako Lehen Pintura Saria lortu zuen Cristo Cubista (Kristo Kubista) deituriko lanarekin; hiriko Arte eta Lanbide Eskolan matrikulatu zen, baina laster bota zuten handik, ez baitzituen irakasleen jarraibideak betetzen.Bere hirian zenbait erakusketa egin zituen, bai Gipuzkoako Ateneon eta bai Aranaz Darras galerian.
1959an Bilbora joan zen bizitzera Ivonne eta alabekin, eta marrazkilari gisa lan egin baitzuen hainbat irarkola edo inprimategitan.Urte batzuk geroago, lehenengo emaztearekin harremanak hautsi eta Mari Carmen Flores-ekin hasi zen.La Flores-ek, hala deitzen zion Bonifaciok, erakutsi zion haren lana José Luis Merino galeria-jabeari, eta haren Grises galerian, behin baino gehiagotan erakusketak egiteaz gain, Estatuko nahiz nazioarteko artisten lana ezagutu ahal izan zuen.
Galeria horren bidez ezagutu zuen Fernando Zobel ere, urte batzuk lehenago Espainiako Artearen Museoa Cuencan sortua zuena, eta hiri hartan osaturiko arte-komunitatean aktiboki parte hartzen zuena. Zobelek bultzatu zuen Bonifacio Cuencara joatera eta han bizi izan zen 1968tik 1989ra.
Cuencan, hiri hartan lan egiten zuten espainiar artisten kolonia ezagutu zuen: Gerardo Rueda, Mompó, Manolo Millares, José Guerrero, Lucio Muñoz, Carmen Laffón, Eusebio Sempere, Gustavo Torner eta batez ere Saura, adiskidetasun estua izan zuelarik harekin.
1989an Cuenca utzi eta Madrilera joan zen, eta han Antonio Gayo litografoaren laguntzaz litografiaren teknika ikasten hasi zen.
Bere jaioterrian, Donostian, hil zen 2011ko abenduaren 16an.