ERAKUSKETA | MARTA CÁRDENAS | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | HEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOA |
MARTA CÁRDENAS
BEGIAK IREKITA
2016ko urtarrilaren 16tik apirilaren 3ra
|
||
Altzaga: Mucha ropa tendida azul, 1995 Marta Cárdenas Bilduma |
|
|
|
||
Erakusketa bi eremu handitan banaturik dago: Barrua eta Kanpoa.
Lehen eremuan, Gela iluna azpititulu pean, Cesare Paveseren “gela iluna zara / beti gogoratzen dena berriro” [La terra e la morte, Lurra eta heriotza (1945-1946)] oroitaraziz, bere lanak erakusten ditu, batez ere 60ko urteen erdialdetik egindakoak, eta urte haietan artistak barrutik behatzen zion munduari.
Kanpoa eremuan aire zabaleko abentura batzuk jarraitu ahal izango dira: paisaietan (basoak, behe-lainoak, urkiak, urak eta euriak), horietako asko Euskal Herrian; serietan, Arropa esekita bezalakoak, edo erakusketa ixten duen atala: Oihalak / Afrika / Oroitzapenak, artistaren lanaren ia azken hogei urteak hartu dituena.
Erakusketa osatzeko artistaren marrazki eta koadernoen lagin zabala, fisikoki nahiz digitalizatuta, erakutsiko da, ezinbestekoak Marta Cárdenasen lan egiteko era ezagutzeko.
Erakusketa hau partikular eta erakunde askoren maileguei esker egin ahal izan da, eta, besteak beste, aipatu behar dira Artium, BBK, Gipuzkoako Foru Aldundia, Juan March Fundazioa, La Caixa, Aragoiko Gobernua, Bilboko Arte Ederren Museoa, San Telmo Museo, Madrilgo Arte Garaikidearen Udal Museoa, Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala, Nafarroako Unibertsitatea eta Kutxa Fundazioa.
|
||