EXPOSICIÓN | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | AHEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOA |
ALEJANDRO GARMENDIA |
|
1959 Alejandro López Garmendia urte horren amaieran jaio zen, Donostian. Baina hilabete gutxira, Parisera erbesteratu zen bere familia, eta han bizi izan ziren 1974ra arte. Denbora-tarte horretan aitarekin Parisetik Hendaiara egindako bidaiek bultzatu zuten paisaiarekin izan zuen lehenengo esperientzia edukitzera: autoko leihoetan lurrunarekin egindako irudiak hatzekin markoztatzen zituen.
1975-1980 Donostiara itzuli zen, eta batxilergoa amaitu ondoren, Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen (Euskal Herriko Unibertsitatea).
1980-1985 Bilbon bizi izan zen, eta 1983an, Kafkari Omenaldia izeneko bere lehenengo talde-erakusketan parte hartu zuen, Mungiako (Bizkaia) Torrebillela Jauregian. Eta bere bakarkako lehenengo erakusketa aurkeztu zuen Bilboko ARTEDER museoan. Visiu Solaresekin eta beste ikasketa- eta festa-lagun batzuekin, '
1986-1987 Berriro joan zen Donostiara bizitzera, eta erakusketak jarri zituen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean.
1987-1992 Madrilgo egonaldia.Gipuzkoako Aldundiak beka bat eman zion litografia-ikasketak egin zitzan.Sakon aztertu zuen teknika grafiko hori, Don Herbertekin batera.1989an, Gure Artea Lehenengo Grabatu Saria eta Lehenengo Margolaritza Saria irabazi zituen (Eusko Jaurlaritza). 1988an, Masha Prieto Galerian jarri zuen hiri horretan egin zuen lehenengo erakusketa.Paisaia izoztuak; batez ere, Frantziakoak.Galeria berean berriz jarri zuen erakusketa, bi urteren buruan. Erakusketa horrekin, hain zuzen, ARCO azokara joan zen 1991n. Bartzelonako Sales Galerian aurkeztu zuen bere obra. Bere lehenengo eskultura-erakusleihoak sortu zituen.Abentura dadaista bati ekin zion (Fat Esteban), Mauro Entrialgorekin batera.Juanjo Pedregosa abeslaria ere batu zitzaien. Bilbon Arte Ederrak ikasten ari zen bitartean ezagutu zuen Pedregosa.Taldeak bi disko kaleratu zituen (1992 eta 1994), eta urratze zentzugabean luzatu zen, harik eta 1997an desegin zen arte. Uholde-arriskua duten hiri- eta fabrika-paisaiei buruzko hainbat sail litografiko egin zituen. Lan horietan, eta baita paper gaineko argizari-obretan eta olio-lan batzuetan ere, zeinu espresionistaren irudipena izango da nagusi.
1993-1995 Berriz ere ARCO azokara joan zen, Masha Prieto Galeriarekin.Baina galeria horrekin zuen harremanean, pasadizo mingotsa izan zuen:hogeita hamarretik gora obra, gehienak formatu txikikoak, ez ziren azaldu geroko inbentarioan.Eta gaur egun, oraindik ere, desagertuta jarraitzen dute.Egonaldi laburrak egin zituen New Yorken 1993an eta 1994an. San Telmo Museoko Abangoardia aretoan margolanak eta eskulturak jarri zituen erakusgai, eta, handik gutxira, Madrilgo Antonio Machón Galerian, zeinarekin harreman profesional luzea izan zuen.Donostia eta Edinburgo artean bizi izan zen,bere bikotekide eta bi seme-alaben ama, Gill Connon, hiri hartakoa baitzen, jatorriz.
1995-2005 New Yorken egonaldi luze eta emankorra egin zuen.Han bizi ziren bere arreba Olatz eta Julian Schnabel.Chelsea Hoteleko apartamentu batean jarri zen bizitzen, eta han pertsonaia bitxiak ezagutu zituen, argitalpen honetan txertatutako testu labur batean berak aipatu bezalaxe.Manhattanen kokatu zuen estudioa, inprimategi bat izandako espazioan.1995ean, argazki-emultsionatutako liho-formatu handietan hasi zen esperimentatzen.Urtebete geroago, ARCO azokan aurkeztu zituen bere obrak; ordukoan, Antonio Machón Galeriarekin, bakarkako erakusketa bat eskaini baitzion.Antonia Puyó Galerian (Zaragoza) ere antolatu zuen erakusketa, New Yorken hasitako bi sailekin:diagrama arkitektonikoak eta fotomuntaketa txikiak, hurrengo urteetan, formatu handiko mihiseen gainean emultsionatu zituenak. 1998an eta 2000an berriro jarri zituen erakusketak galeria horretan. Erakusketa horietan, Antonio Machón Galeriarekin errepikatu zuen.2004an ere galeria berean antolatu zuen berriz erakusketa. Euskadin, epealdi horretan, Dieciséis Galerian (Donostia) jarri zuen erakusketa, eta bi urteren buruan, Vanguardia Galerian (Bilbo). Amerikako hiri handian, berriz, 2001. urtean antolatu zuen bere lehenengo erakusketa, Generous Miracles Galerian.2004an, ikus-entzunezko lanei heldu zien, La ronde de nuit (Gaueko txanda) lanarekin. Lan hori, aldi berean, teknika mistoko irudi berrien eta instalazio batzuen ernamuina izan zen.Margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko lekualdatzeak aztertzen ari ziren beste artista batzuekin batera, Ganbera-margolaritza erakusketan parte hartu zuen, 2002. urtean, Donostiako KM Kulturunean, Francisco Javier San Martín komisario zuela.
2005-2017 Berriz itzuli zen New Yorketik, eta Hendaian jarri zen bizitzen.«Gogokoa dut mugetan bizitzea», baieztatu zuen Diario Vasco egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean (2006ko apirilaren 3a). |