kubo-tierra-vista-desde-el-cielo-general

  ERAKUSKETA  

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

la tierra vista desde el cielo-cartel

LURRA ZERUTIK IKUSIA

 

YANN ARTHUS-BERTRAND

 


 

 


 

DATA: 2004ko martxoaren 24tik maiatzaren 9ra arte

 

 

 Duela hamar urte baino gehiago, Yann Arthus-Bertrand  argazkilaria proiektu eskerga bati lotu zitzaion buru-belarri: Zerutik Lurrari argazkiak ateratzeari, hain zuzen, XXI. mendearen hasieran gure planetak bizi duen egoera islatzeko.

 

"Lurra zerutik ikusia" erakusketa osatzen duten argazkiak mundu osoan zehar pazientzia handiz egindako ikerlan baten emaitza dira: 3.000 hegaldi-ordu helikopteroan, 76 herrialde ikustatuz.

 

 

 Argazkietan, egileak natura araztasun erabatekoan erakusten du, baina baita gizakien ahalmen sortzailea eta gizakien jarduera horren eraginez ingurugiroak jasan dituen eraldaketak ere.

 

 

 Erakusketa hau osatzen duten 153 argazkiak, ateratako 10.000 argazki baino gehiagoren artetik hautatuak dira. Azken urteotan, agerraldi bikain hau Europan, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan barrena ibilia da.


kubo-la-tierra-mapa-mundi

 

 Ekitaldi honetarako, Areto Nagusia molde hurbilkorrean antolatu da (lurraren meridianoen antzera). 153 argazkiak trenkaden gainean taldekatuko dira, erreferentzi koordenatuez lagundurik, eta argibide-testuez, segidako 10 goiburuetan bilduta:"Munduaren egoera XXI. mendearen hasieran","Paleolitikotik mundializaziora", "Natura eta sentimendua", "Hatzak, arrastoak, oroitzapenak", "Ikuskizunak eta paisaiak", "Hiriaren etorkizuna, bizitzaren etorkizuna", "Ingurugiroaren zauriak", "Lurraren populazioa eta gizateriaren etorkizuna", "Nekazaritzaren erronkak, elikatzeko erronkak" eta "Klima arriskuanote dago?"

 

 Erakusketaren osagarri gisa, eta Miramon-Zientziaren Kutxagunearekin lankidetzan, sarrerako Aretoan Gipuzkoako paisaia adierazgarrienen 20 irudi panoramikoren hautaketa bat proiektatuko da, gure inguruneak ere tarte esanguratsua izan dezan, proiektuak erakusten dituen munduko paraje ederren ondoan.Halaber, eskuarki Zientziaren Kutxagunean egon ohi diren bi modulu ezarriko dira, "latitudeekin" eta "klimaren beroketarekin" zerikusi zuzena dutenak.