BANNERHORIZ-EUS

 

TAILERRAK FAMILIAN

Jarduera horien helburua familiei arte garaikidea hurbilaraztea da, modu entretenituan haurrek eta helduek esperientzia aberasgarri bat parteka dezaten.  
Erakusketa-areto bateko objektu artistikoak, artistak eta kultura-produkzioak ezagutarazten ditugu, aurkikuntzaren, jolasaren eta esperimentazioaren bidez, parte-hartze aktiboa sustatuz.

  • Jarduerak bi zati ditu: bisitaldia eta tailerreko jarduera.
  • Helduekin etorri behar diren 5 eta 11 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendua.
  • Tailerren iraupena 90 minutukoa da, 12:00etatik 13:30era.
  • Jardueraren prezioa 3 € partaideko, 1 € Gaztedi Plana/Kontua daukaten bezeroentzat. Doan da helduentzat.

Erreserbatzea beharrezkoa da, bai 943 012 400 telefonoaren bidez, bai aretoan bertan, bai This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikoan.

Ezagutu kubo-kutxa Aretoan eskaintzen dizkizugun tailerrak.

 

Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.