ALEJANDRO GARMENDIA

  EXPOSICIÓN  

ALEJANDRO

GARMENDIA

OBRAK   PUBLIKO OROKORRA    AHEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA
 

 

 Alejandro Garmendia 

 

 

 

   

    ALEJANDRO GARMENDIA

 

1959

Alejandro López Garmendia urte horren amaieran jaio zen, Donostian. Baina hilabete gutxira, Parisera erbesteratu zen bere familia, eta han bizi izan ziren 1974ra arte. Denbora-tarte horretan aitarekin Parisetik Hendaiara egindako bidaiek bultzatu zuten paisaiarekin izan zuen lehenengo esperientzia edukitzera: autoko leihoetan lurrunarekin egindako irudiak hatzekin markoztatzen zituen.

 

1975-1980 

Donostiara itzuli zen, eta batxilergoa amaitu ondoren, Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen (Euskal Herriko Unibertsitatea).

 

1980-1985

Bilbon bizi izan zen, eta 1983an, Kafkari Omenaldia izeneko bere lehenengo talde-erakusketan parte hartu zuen, Mungiako (Bizkaia) Torrebillela Jauregian.

Eta bere bakarkako lehenengo erakusketa aurkeztu zuen Bilboko ARTEDER museoan.

Visiu Solaresekin eta beste ikasketa- eta festa-lagun batzuekin, 'La Comunidad Latina de Bilbao' taldea osatu zuen.Salsa-musikarekin hainbat jai antolatu zituzten, eta margotutako horma-irudiak itsatsi zituzten Bilboko hainbat kaletan.Pablo Milicuarekin eta beste lagun batzuekin batera, margo-instalazio fluoreszente bat egin zuen, Gaueko diskotekan.Arreta handia piztu zioten nola marrazkiak, hala istoriotxo grafikoak.1984an 7 Margolari 7 proiektuan parte hartu zuen, Kultura Ikasgelan (CAM, Bilbo), Morquillasen gidaritzapean.Aldi berean, hainbat proiektu prestatu zituen Bilboko Windsor Galerian aurkezteko.Hurrengo urtean, Artista Gazteen Lehenengo Margolaritza Saria irabazi zuen (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala).Eta Eusko Jaurlaritzak hainbat beka eman zizkion.

 

1986-1987

Berriro joan zen Donostiara bizitzera, eta erakusketak jarri zituen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialean.

 

1987-1992

Madrilgo egonaldia.Gipuzkoako Aldundiak beka bat eman zion litografia-ikasketak egin zitzan.Sakon aztertu zuen teknika grafiko hori, Don Herbertekin batera.1989an, Gure Artea Lehenengo Grabatu Saria eta Lehenengo Margolaritza Saria irabazi zituen (Eusko Jaurlaritza). 1988an, Masha Prieto Galerian jarri zuen hiri horretan egin zuen lehenengo erakusketa.Paisaia izoztuak; batez ere, Frantziakoak.Galeria berean berriz jarri zuen erakusketa, bi urteren buruan. Erakusketa horrekin, hain zuzen, ARCO azokara joan zen 1991n. Bartzelonako Sales Galerian aurkeztu zuen bere obra. Bere lehenengo eskultura-erakusleihoak sortu zituen.Abentura dadaista bati ekin zion (Fat Esteban), Mauro Entrialgorekin batera.Juanjo Pedregosa abeslaria ere batu zitzaien. Bilbon Arte Ederrak ikasten ari zen bitartean ezagutu zuen Pedregosa.Taldeak bi disko kaleratu zituen (1992 eta 1994), eta urratze zentzugabean luzatu zen, harik eta 1997an desegin zen arte. Uholde-arriskua duten hiri- eta fabrika-paisaiei buruzko hainbat sail litografiko egin zituen. Lan horietan, eta baita paper gaineko argizari-obretan eta olio-lan batzuetan ere, zeinu espresionistaren irudipena izango da nagusi.

 

1993-1995

Berriz ere ARCO azokara joan zen, Masha Prieto Galeriarekin.Baina galeria horrekin zuen harremanean, pasadizo mingotsa izan zuen:hogeita hamarretik gora obra, gehienak formatu txikikoak, ez ziren azaldu geroko inbentarioan.Eta gaur egun, oraindik ere, desagertuta jarraitzen dute.Egonaldi laburrak egin zituen New Yorken 1993an eta 1994an. San Telmo Museoko Abangoardia aretoan margolanak eta eskulturak jarri zituen erakusgai, eta, handik gutxira, Madrilgo Antonio Machón Galerian, zeinarekin harreman profesional luzea izan zuen.Donostia eta Edinburgo artean bizi izan zen,bere bikotekide eta bi seme-alaben ama, Gill Connon, hiri hartakoa baitzen, jatorriz.

 

1995-2005

New Yorken egonaldi luze eta emankorra egin zuen.Han bizi ziren bere arreba Olatz eta Julian Schnabel.Chelsea Hoteleko apartamentu batean jarri zen bizitzen, eta han pertsonaia bitxiak ezagutu zituen, argitalpen honetan txertatutako testu labur batean berak aipatu bezalaxe.Manhattanen kokatu zuen estudioa, inprimategi bat izandako espazioan.1995ean, argazki-emultsionatutako liho-formatu handietan hasi zen esperimentatzen.Urtebete geroago, ARCO azokan aurkeztu zituen bere obrak; ordukoan, Antonio Machón Galeriarekin, bakarkako erakusketa bat eskaini baitzion.Antonia Puyó Galerian (Zaragoza) ere antolatu zuen erakusketa, New Yorken hasitako bi sailekin:diagrama arkitektonikoak eta fotomuntaketa txikiak, hurrengo urteetan, formatu handiko mihiseen gainean emultsionatu zituenak. 1998an eta 2000an berriro jarri zituen erakusketak galeria horretan. Erakusketa horietan, Antonio Machón Galeriarekin errepikatu zuen.2004an ere galeria berean antolatu zuen berriz erakusketa. Euskadin, epealdi horretan, Dieciséis Galerian (Donostia) jarri zuen erakusketa, eta bi urteren buruan, Vanguardia Galerian (Bilbo). Amerikako hiri handian, berriz, 2001. urtean antolatu zuen bere lehenengo erakusketa, Generous Miracles Galerian.2004an, ikus-entzunezko lanei heldu zien, La ronde de nuit (Gaueko txanda) lanarekin. Lan hori, aldi berean, teknika mistoko irudi berrien eta instalazio batzuen ernamuina izan zen.Margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko lekualdatzeak aztertzen ari ziren beste artista batzuekin batera, Ganbera-margolaritza erakusketan parte hartu zuen, 2002. urtean, Donostiako KM Kulturunean, Francisco Javier San Martín komisario zuela.

 

 

2005-2017

Berriz itzuli zen New Yorketik, eta Hendaian jarri zen bizitzen.«Gogokoa dut mugetan bizitzea», baieztatu zuen Diario Vasco egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean (2006ko apirilaren 3a).  
Soinu-sorkuntzarako estudio txiki bat atondu zuen.Bere ekoizpen-lan plastikorako, 90eko hamarkadaren hasieratik bertatik, Trintxerpeko (Pasaia) bere estudioa erabili zuen, eta batzu-batzuetan, baita Artelekuko instalazioak ere.Musikarekiko interesa piztu zitzaion berriro, eta pieza ugari konposatu zituen, 2013. urtetik aurrera FLODZOGH izenez sinatuta (Alex Garmendia + Toby Dessarghaules).2005. urtean Antonio Machón Galerian antolatu zuen erakusketa, eta hiru urteren buruan, Altxerri Galerian (Donostia).Hainbat ikus-entzunezko proiektu gauzatu zituen:Guilles de Rais II (2006) eta Berlin (2006), Lou Reed abeslariak 2007an New Yorken emandako kontzertu baterako.McClain Galeriak (Houston, Estatu Batuak) azken urteetan egindako lanen laburpen bat aurkeztu zuen 2007an.Handik hiru urtera, berriz jarri zuen erakusketa galeria horretan bertan.2008an, Eusko Jaurlaritzak argitalpenetarako emandako laguntza batekin, bere obraren katalogorik osotuena argitaratu zuen.Era berean, honako hauek bildu zituen: bere testu bat, amaitu gabeko eleberri baten pasarte bat (Nicolas Persheid izengoitiarekin), etorkizuneko testu batzuen aukeraketa, eta hainbat argitalpenetan bere lanak aztertu dituzten arte-kritikari batzuen zenbait testu (Cecilia Andersson, Eugenio Castro, Pablo Milicua, Javier San Martín eta Fernando Golvano).2011. eta 2012. urteetan, lankidetzazko sormen-lana egin zuen Oier Villar eta Jaime de los Ríos artistekin. Hainbat ikus-entzunezko lan egin zituzten, eta horietan, soinu-banda konposatu zuen Alejandro Garmendiak, bere Anamorphose pieza liluragarriaren hainbat aldakuntzez osatutakoa. Proiektu hori instalazio-performance baten bitartez aurkeztu zuen Hendaian zein Artelekun.Azken urteetan, egonaldi laburrak egin zituen New Yorken. 2016an Mexikon izan zen, eta han, collage- eta margo-sail batzuk egin zituen.Urte horretan bertan Olatz Schnabelekin lankidetzan jardun zuen, Kubari buruzko dokumental baterako soinu-zatiak konposatuz: Patria o muerte (Aberria edo heriotza).Julian Schnabelek talde-erakusketa batean txertatu zuen: UNKNOWN (2016). Erakusketa hori joan-etorrian ibili zen Alemaniako hainbat hiritan.Mexikon egindako obrak baliatu zituen talde-erakusketa horretarako.Bakarka egindako azken erakusketa (bere margolan eta collage berrienekin osatutakoa) 2016. urte amaieran antolatutakoa izan zen, Donostiako Kur Galerian.