Prentsa-oharra | Kutxa Fundazioak bere eredua eraldatuko du, Gipuzkoaren aurrerabidean indartsuago bultzatzeko

  • Bere eragin-, kudeaketa- eta antolaketa-eredua birformulatuko du, Gipuzkoarekin duen konpromisoa berritzeko eta gizarte bidezkoago, sortzaileago eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko, pentsamendu kritikoan eta konpromiso kolektiboan oinarrituta.

  • Kutxa Fundazioaren gune berri bat sustatuko du Tabakaleran, diziplinarteko ezagutzarako gune bat, eta bertatik egituratuko du bere kultura-, zientzia- eta hezkuntza-eskaintza berria, Gipuzkoako gizartearen premiekin hobeto konektatzeko.

  • Kutxa Fundazioak urtero 20 M€ bideratzen ditu Gipuzkoako gizarte osoari zuzendutako ekimen eta proiektuetara.

    [... Gehiago irakurri]




Baner web euskera 1010 x 400 

 


ERAKUSKETA:

 

 LANTEGI

José Ramón Anda

 

2019ko maiatzaren 24tik abuztuaren 25era

Komisarioa: Javier Balda

 

 

Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama: lantegi. Gune hori espazio zabala da, maketaz, materialez, makinez eta erremintez jositakoa, eta bertan egin eta pentsatzen ditu bere proiektu eta obrak. Bere lantegia ekosistema intimo bat da, eta bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia, xehetasunez eta etengabe. Bere jaioterrian kokatutako lantegi horretan, gainera, ebanisteriarekin eta zurezko taillarekin lotutako familia-tradizioko lanaren memoria ere biltzen da.

 

Lantegi hitza, halaber, herri basoen aprobetxamendurako lanekin ere lotzen da, herritarren mesederako eta herritarren artean banatzeko egiten ziren lanekin, hain zuzen. Gertuko baso horietatik lortzen zuen, funtsean, Andak eskulturak egiteko materiala eta, hein handi batean, baita inspirazioa ere, enbor bakoitzaren ezaugarrietara egokituta, obra bakoitza osatuko duten egur horien bolumenaren, kalitatearen eta espeziearen arabera.

 

Kubo-kutxa areto honetan, erakusketa antolatzeko garaian, bere lantegia hona ekartzea izan da gure ideia eta, nola edo hala, simulatutako baso bat ere sortu nahi izan dugu, artistaren transformazioetan oinarrituta, hasierako egurrekin hasi eta bere sorkuntza lan sofistikatuekin bukatu. Erakusketa lau gunetan banatuta dago, eskultoreak garatu izan dituen serieak bisitariari aurkeztu ahal izateko, eta erakusketa honetarako ex profeso egindako azken lanak ere ikusgai ditugu.

 



 


ARTISTA:


 

190419ANDA108750

JOSÉ RAMÓN ANDA 

 

José Ramón Anda Goikoetxea (Bakaiku, Nafarroa, 1949) oso goiz konturatu zen bokazio artistikoa zuela, eta eskulturako ikasketak egin zituen Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Akademian 1970etik 1974ra bitarte; akademia horretan, prestakuntza figuratiboa, konposizioari buruzkoa eta modelatuari buruzkoa ere jaso zuen. 1974. urtean Espainiako Akademiaren Erromako egoitzaren beka lortu zuen, eta egonaldi hori funtsezkoa izan zen pertsonalki eta artistikoki bere prestakuntzan; izan ere, estatuarian eta arkitektura klasikoan gehiago sakontzeko eta ikertzeko aukera izan zuen, eta eskultore italiar modernoak ezagutzen hasi zen. Itzuli ostean, diktaduraren amaierako eta trantsizio demokratikoaren garaian, gizartearen eta kulturaren munduan inplikatu zen, eta bere obrak euskal kulturaren erreferentzia eta alderdi material eta sinbolikoak hartu zituen.

 

1975. urteaz geroztik, erakusketak maiz egiten hasi zen, besteak beste, Bilboko, Iruñeko, Bartzelonako, Valladolideko, Donostiako, Madrilgo eta Pariseko galeria, museo eta arte zentroetan. Banakako eta taldeko hainbat erakusketa nabarmendu daitezke: CAN Kultura Aretoa (Iruñea, 1975), Madrilgo Egam galeria eta Bilboko Windsor (1983); eta erakusketa kolektiboei dagokienez, Salón de los 16 (Madril, 1983) eta Un bosque en obras, escultura española contemporánea Segoviako Esteban Vicente museoan (2001).

 

Banakako erakusketa garrantzitsuak egin izan ditu: Bilboko BBK Kultur Gelan (2006), Los límites de la materia Tecla aretoan, L’Hospitalet de Llobregat, eta Iruñeko Ziudadelan (2008); Formas contra el tiempo-Denboraren aurkako formak, Bilboko Arte Ederretako Museoan (2012) eta Causa formal y materia-Kausa formala eta materia Altzuzako Jorge Oteiza museoan (2017).

 

Hainbat sari eta aipamen jaso ditu: 1978ko Gasteizko Bienal; Ángel Orensanz Eskulturako Nazioarteko Saria (Sabiñánigo 1982); Jaca Hiria Eskulturako Nazioarteko Sariketa (1983), Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria eta Kultura Ministerioaren beka adierazpide berriak sustatzeko eta ikertzeko 1983. urtean; Donostiako Udalaren Eskulturako Bienala (1983); Zarauzko Udalaren saria (1989) eta bigarren saria Caja Madrid Eskulturako Sariketa Nazionalean (1997).

 

Era berean, espazio publikoetan eskala handiko obrak egiteko eskatu izan diote, eta brontzea, harria eta hormigoia erabili izan ditu. Bere obra hainbat museotako bildumetan aurki daiteke: Reina Sofía museoan, Donostiako San Telmo museoan, Kutxa Fundazioa bilduman, Nafarroako museoan, Gasteizko Artiumen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta lruñeko Udalaren eta Bilboko Arte Ederretako museoaren Bilduma Garaikidean.

 


JARDUERAK:

 

Doako ikustaldi gidatuak

Larunbatero

18:30en euskeraz / 19:30ean gazteleraz


Familientzako tailerrak

Larunbatetan 12:00etatik  13:30era

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta.

 

Oinarrizko forma geometrikoetatik abiatuta (zirkulua, triangelua eta karratua) eraikitzera jolasteko tailer bat.

 

Prezioa: 3€

Ereserbak Aretoan bertan, T 943 251939 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Ikastetxe eta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

 

Bisita+tailler

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile .

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

Informazio eta erreserbak, Aretoan bertan,T 943 251939 edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 


LOTUTAKO JARDUERAK:


 

 

Fernando Golvanoren hitzaldia

Disputas formales y diálogos con la escultura moderna en Anda

(Andaren eskultura modernoarekin izandako liskar formalak eta elkarrizketak)

Maiatzak 30, 19:00etan.

Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua
 

José Ramón Anda by Raúl Ibañez

(UPV/EHUko Geometria eta Topologia irakaslea)

Ekainak 13, 19:00etan.

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

SketchCrawl

Publikoa José Ramón Andaren Lantegi erakusketa marraztera gonbidatzen dugu, Euskal Herria's Sketchcrawl-en eskutik.

Ekainak 15, 11:30etik 13:30era

 

Bisita gidatua José Ramón Andaren eskutik

Uztailak 11, 19:00etan

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.


Egur Basoa

NODEk erakusketarako berariaz eginiko esku hartze koreografikoa, maitasunean, detailean eta orekan oinarriturikoa.

Uztailak 13, 20:00etan

José Ramón Anda eskultorearen lan zorrotza oinarri hartuta, artistaren obraren eta mugimenduaren arteko elkartasun ederra bilatzen duen pieza bat eraiki da ad hoc. Hala, Egur Basoa, nahita eginiko erredundantzia, inguruneari eginiko keinu bat da, zeinetan xehetasunez beteriko material puruek espazioa lagatzen dioten performanceari bizitza izan dezan. NODE konpainia Kutxa Kultur Eneko kide da (Kutxak Tabakaleran duen kultur coworkinga).

Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua

Bisita gidatua erakusketako komisario Javier Baldaren eskutik

Uztailak 18, 19:00etan

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


KATALOGOA:



lantegi katalogo 

 

 

Salneurria: 30€ (BEZa barne)

 

 

“Titula ezazu Carmen Calvo”

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- Lehiaketaren xedea

Lehiaketa honetarako abiapuntutzat Kubo-Kutxa aretoko “Carmen Calvo. Ametsa akabatzea. Matar al sueño (1969-2019)” erakusketako katalogo-hiztegia hartu dugu; bertan Alfonso de la Torre komisarioak artista valentziarraren obra berrikusten du A-tik Z-raino, Arte Plastikoen Sari Nazionalaren zeharkako begiradan barneratzeko beharrezko gakoak eta arrastoak emanez.Erakusketa zabalik izango da datorren maiatzaren 5era, igandera, arte.  

Bere erakusketan, Calvok 1969 eta 2019 artean dataturiko sortze-lanak jarri ditu, bere 50 urteko ibilbide profesionalean era guztietako arte-arloak jorratu dituelarik:margolanak, eskulturak, marrazkiak, argazkiak, collageak, liburu eskuhartuak, instalazioak, …

Gure aldetik, de la Torrek eta Calvok hasitako urratsei jarraituko diegu.Instagramen eta Facebooken ditugun kontuetara Carmen Calvoren arte-pieza bana igoko dugu, eta askatasun osoz, inolako loturarik gabe, parte-hartzaileek izenburu edo titulu bat, hitz bat edo testu labur bat, 140 karaktere baino gutxiagokoa, jarri beharko diete.Behin bakarrik parte hartu ahal izango da “Titula ezazu Carmen Calvo” lehiaketan.

2.- Baldintzak

Nahi duten pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute.Parte-hartzaile bakoitzak testu (titulu, hitz, esaldi) bat bakarra aurkeztu ahal izango du, proposaturiko piezari egokitua.Argitalpen guztiak antolakuntzak berrikusi eta baliozkotuko ditu; gainera, honek eskubidea izango du ez onartzeko, bere iritziz, lehiaketak eskaturiko baldintzak betetzen ez dituzten testuak.Parte hartu nahi duten 18 urtez azpikoek guraso bati edo legezko tutoreari eskatu beharko diote lehiaketan izena eman eta parte hartzeko baimena.

3.- Izen-ematea eta parte-hartzea

Parte hartzeko modu bakarra aretoaren Instagram eta Facebook kontuetan izango da, erakundeak jarritako lehiaketaren post-ean iruzkinak eginez.Ezinbesteko baldintza izango da @Kubokutxa-k Instagram eta Facebook-en dituen kontu ofizialei jarraitzea eta post horri like ematea.Epaimahaiak testuaren literatura-sentiberatasuna eta originaltasuna baloratuko ditu, Carmen Calvori buruzko katalogo-hiztegiaren ezaugarri nagusietako bi.Antolakuntzak eskubidea izango du bere ustez oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten hitzak, edota beren edukiengatik oinarrizko eskubideak urratzen dituztenak, baztertzeko.

4.- Deialdiaren epea

Lehiaketan parte hartzeko aldia:2019ko apirilaren 17tik 28ra. Epaimahaiaren erabakia datorren maiatzaren 2an emango da.

5.- Epaimahaia

Epaimahaia Kubo-Kutxa aretoko lantaldeak osatuko du.Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, baita sariak hutsik geratzen baldin badira ere.

6.- Sariak

Bi sari irabazle emango dira, bata Instagramen eta bestea Facebooken, eta Carmen Calvoren erakusketako katalogo-hiztegiak izango dira, artistak esku hartuak / izenpetuak.Epaimahaiaren erabakia 2019ko maiatzaren 6an, ostiralean, emango da argitara, eta bi irabazleei Kubo-Kutxako sare sozialen bidez jakinaraziko zaie.

7.- Datu pertsonalak babestea

Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Araudian (EB) ─2016ko apirilaren 27koan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoan─xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalek tratamendu guztiz isilpeko edo konfidentziala izango dutela Kutxa Fundazioaren, Kutxagestion Zerbitzuak, S.L.U.ren eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioaren erantzukizunpean, lehiaketan parte hartzeko helburuaz.

Bidalitako datuak eta dokumentazioa gorde egingo dira, nahitaezkoa den epean, baina suntsitu egingo dira horiek gordetzea beharrezkoa ez denean edo zuk zeuk berariaz eskatzen duzunean, erabateko konfidentzialtasuna bermatzen zaizularik bai datuen tratamenduan eta bai ondorengo suntsiketan.

Aurrekoa gorabehera, zure datu pertsonalak prozesatu edo/eta jakinarazteko adostasuna ezeztagarria izango da beti, atzera eraginik gabe.Jakinarazten zaizu, edozein unetan, aukera duzula zeure eskubideak egikaritzeko tratamenduaren arduradunetako baten aurrean (Kutxa Fundazioa, helbidea: Mikeletegi pasealekua, 79 - Donostia), edo idazki bat bidaliz goiko helbide horretara ohiko postaz edo posta elektronikoz ( This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. ), betiere zeure nortasun-agiriaren kopia ere bidalita.

8.- Oinarriak onartzea

Parte-hartzaileek, lehiaketan parte-hartze hutsagatik, honen oinarri guztiak eta bakoitza onartzen dituzte.

 

 

Gure hezkuntza-proiektuak artea jendarte askorengana hurbiltzeko pentsaturik daude, kultura-trukea sustatzeko eta gaitasun kritikoa eragiteko. Arte-eremuko hezkuntza ezagutza sortzeko tresnatzat hartzen dugu, eta horregatik talde bakoitzaren izaerara egokituta diseinatzen ditugu geure proiektuak.

Gure hezitzaileak edozein eratako jendeari egokituriko tailerrak eta bisitak egiteko gai dira:

-Familia-jarduerak

-Eskola-programak

-Kolektiboentzako programak

-Helduentzako eta oro har publikoarentzako jarduerak

-Premia bereziak dituzten taldeentzat egokituriko programak

Argibide gehiago eskatzeko eta jardueren erreserba egiteko, deitu 943 25 19 39 telefonora edo idatzi helbide honetara:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Doako bisita gidatuak
Larunbatero. 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.

 


 Si quiere adquirir alguno de nuestros productos póngase en contacto con nosotros en el teléfono 943 251939 o en el e-mail  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.  

 

PORTADAAWHITER   

CATÁLOGO DE EXPOSICIÓN

 

A WHITER SHADE OF PALE

Retratos en la fotografía holandesa contemporánea


Autores:

Ramón Esparza

Idiomas:

euskara, castellano, inglés 

Páginas:

171

Año de Publicación:

2019

ISBN:

978-84-7173-600-0

Precio:

28€ (I.V.A. incluido)