BANNERKUBOCHAGALL

  ERAKUSKETA   EGILEA PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   EDIZIOA  

 

kubotallereschagall2

 

HAUR HEZKUNTZA. Zirkua aingeru urdinekin?

Chagallek ez zituen bereizten margolariak, biolin-jotzaileak eta arlekinak; harentzat guztiak ziren artistak. Bisitan zehar haren ikuskizun-mundu berezia ikusiko dugu.

 

Zenbait eszena ikusten dibertitu ondoren, tailerrean jolas egingo dugu zirkuko protagonista bihurtzeko eta geure gorputza eraldatuko dugu Chagallen margolanetako elementu tipikoekin.

 

LEHEN HEZKUNTZA. Zergatik daude horrenbeste zaldi?

Eta lore eta ahuntz eta oilo?Chagall-en erakusketa ikusi ahala, erantzunak aurkitzen saiatuko gara.

Chagallen“objektu tradizionalak” lekuz aldatu eta eguneroko elementuak erantsiko ditugu, baina hankaz gora jarrita lan alegorikoak osatzeko, eta grabatuaren teknika esperimentatuko dugu: Arrosa koloreko zaldi bat? Txigorgailu hegalari bat?

 

BIGARREN HEZKUNTZA. Neure estiloa dut, pertsonala… da.

Bereiziko ote genituzke bi artista kubistaren lanak? Hori zaila izaten da obrak antzekoak direnean, baina ez Chagallekin, oso estilo berezia baitu.

Bisitan ikusirikoa aplikatuko dugu tailerrean; talde bakoitzak Chagallen lan bat izango du eta hori bere estilo edo hizkuntzara eraldatu beharko du, eta obrak sortu hainbat formatutan.

 

BATXILLERGOA. Abangoardien barruan eta kanpoan.kubotallereschagall

Nahiz eta Chagall XX. mendeko abangoardietako artista izan, bera sekula ez zen talde batekoa edo bestekoa izan. Zergatik?

Abangoardien ezaugarriak Chagallen margolanekin alderatuko ditugu bisitan. Hori tailerrera eramango dugu gero talde bakoitzak gutun-azal bat izango du Chagallen zenbait esaldirekin, eta esaldi horiek beren testu inguruan jarri eta arrazoitu egin beharko dituzte talde osoarentzat.

 

 

Jardueren parte-hartzaile bakoitzeko kostua 3 €-koa izango da / Gehienez 25 parte-hartzaile talde bakoitzeko.