ERAKUSKETA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
MIRÓ Poesia eta argia
COMISARIADO: Maria Luisa Lax
FECHAS: 2010eko uztailaren 21tik urriaren 12ra arte
Kubo-kutxa Aretoak XX. mendeko artista erraldoi bati eskaintzen dio udako erakusketa: Joan Miró-ri. Bere bizitzan barrena ezagutza eta onespena jaso dituen artista, estilo erabat pertsonala sortzeko gai izan dena, artean profanoa denak ere inolako zailtasunik gabe identifikatzen duena.
Bartzelonan jaio zen. Miróren ibilbide artistikoak Katalunian dauzka erro tinkoak, baina baita Mallorcan ere, hangoa baitute jatorria bai amak bai emazteak eta bertan landu baitzuen, gainera, bere sorkuntzaren zatirik handiena.
“Miró. Poesia eta argia” erakusketak 1908tik 1981era bitarte egindako hainbat obra dakarzkigu ikusgai, baina batez ere Miró Mallorcan bizi izan zen aldian ardazten da: 1956tik 1983ra bitartekoan. Aldi horri eskaintzen diogun begirada honek, alde batetik, arte-sorkuntzan bete-betean ari zen Miró ezagutzeko aukera emango digu, eta bestetik, askatasuna eta independentzia darizkion obrara bideratuko gaitu. Kubo-kutxa Areto honetan erakusten ditugun margo, eskultura, marrazki, eskultura eta arte plastikozko zirriborroak eta musika eta balletarekin zerikusia duten dokumentuak, obra grafikoa, bere estudioetako altzari eta gauzakiak eta Sert tailerreko maketak Miróren gaitasun sortzailearen eta beronen jakintza- eta ezagutza-egarriaren lekuko dira. Baina, aldi berean, objektu horiek guztiek bere inspirazioa artearen hainbat joera ezberdinetan bilatzen duen artista baten aurrean jartzen gaituzte.
|