INTANGIBLES IN TERRA
AUSTRALIS
KOMISARIOTZA: Asun Bassas
DATA: 2010eko apirilatek 16tik ekainaren 13ra arte.
Gure antipodetan zertzen ari den artea gugana hurbiltzea. Hori da kubo-kutxa Aretoaren erakusketa berriaren proposamena: "Intangibles in Terra Australis". Erakusketaren protagonista gaur egungo australiar artistak dira, askotarikoak, beren sortze-lanak hainbat euskarritan –eskultura, margolaritza, argazkigintza edo eraikuntzan– gauzatzen dituztenak.
Aniztasuna da erakusketa honen nortasunaren ezaugarria. Ezin bestela izan. Izan ere, ez alferrik, gaur egun ezagutzen dugun Australia kultura-nahaste handiaren emaitza da. Kultura horiek, kasu batzuetan, elkarren gainean jartzen joan dira; beste batzuetan, elkarrekin nahasten… Lehenik aborigenak izan ziren, gero kolonoak, eta azkenik, herrialde askotatik bertaratutako etorkinak.
Australiako arteak ezin zezakeen errealitate hori baztertu, eta ez du baztertu ere egin. Bere sortze-lanetan kulturen nahaste bitxi hori agertzen da, eta hor aspaldiko eraginak kutsu berriko eraginekin elkartzen dira. Baina haiek eta hauek, guztiak onartu dituzte lurralde zahar beraren altzoan, eta lurralde horixe da erakusketaren benetako gida-haria. Behin eta berriro lurralde harekiko erreferentzia egiten dute Ukiezinak Terra Australis-ean erakusketan dauden artistek, indigenek eta indigenak ez direnek, lehenengo kolonoen ala lurralde haietara iritsitako azken gizon-emakumeen ondorengoek. Hain zuzen ere, ezin saihestuzko mirespena eta erakarpena sentitzen dituzte lurralde ikusgarri eta edertasun handikoaren aurrean.
Jakina, artista bakoitzak bere begirada du, baina harrigarria gertatzen da nola urteen poderioz joan diren ontzi komunikatuak sortzen, eta azkenean jatorri indigena duten artistek teknologia berriak onartu dituzte edo material berriak erabiltzen dituzte, nahiz eta horien funtsezko mezua ez den aldatu batere. Bestalde, indigenak ez diren artistek formak, estiloak eta teknikak hartu dituzte aborigenen unibertsotik.
Emaitza arte bizi-bizi eta askotarikoa da, eta hala ere lurralde hartatik kanpo maiz agertzen ez dena; orain guk zuzen-zuzenean ezagutu eta bizi ahal izango dugu kubo-kutxa Aretoan.
|