bonifacio banner 

  ERAKUSKETA   EGILEA   PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERAK   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   EDIZIOA  

Kubo-kutxa Aretoak gune egokia izan nahi du arte garrantzitsuenaren adierazpen guztiak biltzeko. Kulturaren erreferente, topaleku, sormenaren adierazpide guztiak askatasunez agertzeko gune: adi egongo dena eta arretaz zaindua.

 

  • Jarduerak euskaraz ala gaztelaniaz egin daitezke.
  • Jarduerak asteartetik ostiralera egingo dira
  • Taldeak 25 lagunekoak gehienez.
  • Taldearekin batera ikastetxeko arduradun batek etorri behar du gutxienez.
  • 90 minutuko iraupena. Kuota: 100 € talde bakoitzeko
  • Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 400

 

BISITA+TAILERRA

HAUR HEZKUNTZA

ORBANAK ETA ZIRRIMARRAK, KATUAK IZAN LITEZKE!

Zikindu, zikindu egiten dut. Nire eskuak orria zikintzen du arraina, hodeia edo helikopteroa balitz bezala. Ikusi-makusi.Zirriborro horretan inurri bat edo lore batzuk ikusten ditut… ala katu bat da?

Gure eskutxoen keinuekin jolastuko gara, eta orbanak eta zirriborroak egingo ditugu, eta horietan forma dibertigarriak aurkituko ditugu, eta horiei zentzua emango diegu, burura etortzen zaigun irudi bihurtuz.

JARDUERAN LANTZEN DIREN ESKOLAKO CURRICULUMEKO HELBURUAK:

Psikomotrizitate lodia eta norberaren ezaguera:

  • Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko.
  • Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak aurki ditzan.
  • Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak ezartzea.

 

LEHEN HEZKUNTZA

A ZER ZOMORROA!

Galdetu diozue zeuen buruari nolakoak diren kakalardo baten begiak?Eta eltxo baten hankak?Bonifacio zomorroen zale sutsua zen, eta inguruan aurkitzen zituen intsektuak marrazten zituen mikroskopioaren bidez.Zomorro txiki hauek munstro handi bihurtuko ditugu proiektorearen laguntzaz, eta gogokoen dugun moduan erretratatuko ditugu.

JARDUERAN LANTZEN DIREN ESKOLAKO CURRICULUMEKO HELBURUAK:

Natura ingurunearen ezaguera eta neurri eta proportzioak

  • Izaki bizidunen behatu eta aztertu
  • Makina arrunt batekin esperientzia baten buruketa: mikroskopioa, honen erabilgarritsuna argi gera dadin.
  • Natura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.
  • Kalkuluak eta estimazioak erabili eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko.

 

BIGARREN HEZKUNTZA

ETA MEDIKU IZATEARI UTZI ETA RAPERO IZAN NAHI BADUT?

Bonifacio jazz taldeko bateria-jotzaile izatetik errotulista izatera igaro zen, plazetan toreatzetik lantegi batean margotzera.Eta zuk, zer izan nahi duzu hazi edo nagusitzean?Ez izan beldurrik hautespenean… Aukera asko dago! Utzi zeure intuizioari aukeratzen.

JARDUERAN LANTZEN DIREN ESKOLAKO CURRICULUMEKO HELBURUAK:

Pentsamendu kritikoa

Erreferentzia-eremuak ezarri, pertsona orok honako hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraikitzea

Erabakiak hartzen eta hainbat aukeraren artean hautatzen ikastea.

 

BATXILERGOA

A ZER ISKANBILA!BAINA EZ AL GINEN, BADA, ARI IN-FORMALISMOAZ ARTEAN?

Maletarekin hara, maletarekin hona… artista hauek ez dira geldi geratzen!Baina ez al zitzaidan, bada, Espresionismo Abstraktuaren aroa bizitzea egokitzen?Bonifaciok era askotako estilo eta sortzaileekin topo egin zuen bere bidaia ugarietan.Erakusketara bisita egin ondoren, abangoardiei buruzko hausnarketa egingo dugu eta praktikan jarriko dugu batzuk besteetatik horrenbeste desberdintzen zituena.

JARDUERAN LANTZEN DIREN ESKOLAKO CURRICULUMEKO HELBURUAK:

Arte Historia

  • Artea aldaera historiko askoko hizkuntza dela eta hainbat aldi artistikoetan irakurketa esanguratsuak egitea ahalbidetzen duela ulertzea.
  • Hainbat garaitako artelan batzuk alderatuz, azterketa, analogia eta aldeen bilaketa, eta batzuek besteen gainean dituzten eraginei eta harremanei antzematea.

 

BISITA GIDATUA

Erakusketara egiten den bisita gidatua talde bakoitzaren beharretara egokituta dago.

90 minutuko iraupena. Kuota: 60 € talde bakoitzeko, 100€ bi talde batera badatozte.