kubo-murraldefinitivo-paris

  ERAKUSKETA PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK  

ARGAZKIAK

  EDIZIOA  

 

kubo-cartel-praris

PARIS 100 URTE 

Petit Palais, Géneve, Bilduma.

 

 

KOMISARIOTZA: Mª Dolores Jiménez-Blanco

 

DATA: 2010eko otsailaren 3tik apirilaren 5era arte

 

 

 

 

 

 

  

  

   Zaila da XX. mendearen hasierako Paris hura gogoratzean bekaizkeria pixka bat ez sentitzea. Hiri ederra, biziz betea eta kosmopolita; bertara jo zuten mundu osoko artistek, seguru aski historian gertatu den iraultza artistikorik nabarmenena gauzatzera.

 

 

   Gaur, handik ehun urtera, garai hartako espiritua ezin badugu ere oso-osorik berreraiki, hurbilpen bat egin dezakegu iraultza kultural haren egileak izan zirenen obren bidez.

 

 

   Degas, Renoir, Caillebotte, Steinlen, Utrillo, Valadon, Van Dongen, Foujita, Kisling, Chagall, Picabia, Picasso, Sunyer eta María Blanchard dira, besteak beste, kubo-kutxa Aretoak antolatu duen erakusketa berri honen protagonistak. Erakusketak ibilbide erakargarria proposatzen digu XIX. mendearen hondarretatik gerren bitarteko aldira, Parisen ondoz ondo sortu ziren mugimendu artistikoetan zehar. Ibilaldiak inpresionismotik abangoardietara eramango gaitu 75 arte-lanen bidez: pinturak, eskulturak eta paperean egindako lanak. Erakusketa zabal honetako obrak Oscar Ghez-ek Geneveko Petit Palaisen gordetako bilduma ospetsukoak dira.

 

 

   Antolatzaileek Paris. 100 urte/100 años erakusketarako proposatzen duten ibilbideak gaikako lau arlo handitan zehar eramango gaitu: Parisko eszenatokiak; Ikuskizuna, gaua; Barnealdeak, Barneko kontuak; eta Paris abangoardien egoitza. Artearen historiako garai zehatz baten aurrean jartzen gaituzten izenburu iradokitzaileak eta aldi berean historiaz haraindi eraman eta Paris hiria ezagutzeko aukera emango digutenak, hiri hori baita sorkuntza artistiko hauetako protagonista nagusia.

 

 

   Erakusketara ekarritako obren bidez hiriak berak izan zituen aldaketak ikusi ahal izango ditugu eta hiria artista-talde ospetsuenek beren sorkuntzak gauzatu zituzten eszenatoki erraldoi bihurturik agertuko zaigu. Une errepika ezina, agian Pizkundeko Florentziak bizi izan zuen loraldi artistikoarekin pareka daitekeena. Horixe da, hain zuzen, orain kubo-kutxa Aretoak Donostiara ekarri duen erakusketa honetako proposamen berria.