Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

FEITO

  

LUIS FEITO

 


 

Luis Feito Madrilen jaio zen, 1929an.


Arte Ederretako San Fernando Eskolan ikasi zuen. Han, 1954an, marrazketako irakasle izatera iritsi zen.

1956an, Frantziako Gobernuaren beka bati esker, Parisen finkatu zen.


Hasiera figuratiboak bere ibilbidearen epe labur bat bete zuen. Gero, Kubismotik azkar igaro ondoren, 50eko hamarkadaren hasieran abstrakzioan bukatu zuen.


Parisen, automatismoaren eta pintura materikoaren eragina jasota, olioz eta hondarrez osatutako pasta batekin lan egiten hasi zen, nukleotan metatuz eta beltz, okre eta zuri koloreak erabiliz.


EL PASO taldearen kide sortzailea da. Erakusketa honetan agertzen diren lanak materiaz, pigmentuz eta karrozari-orez kargatuta daude; azken hori ehundurak lortzeko erabili behar zuen, bestelako materialen faltan.

Paleta tonu beltz eta grisek eta zuri argitsu batek osatzen zuten, hemen ikusgai dauden lanetan hauteman daitekeen bezala. Horien artean, Pintura nº 186 (186. Pintura) lana Veneziako 1960ko Biurtekoak areto indibidual batean eskaini zion erakusketaren parte izan zen.


1962tik aurrera, gorria erabiltzen hasi zen eta bere lanetan sinplifikazio handiagoa nabaritzen zen, bai forma bai material aldetik. 70eko hamarkadan, kolore lauak aukeratu zituen, eta 1975etik aurrera, gero eta geometrizazio handiagoa ikusten zen.


1981ean, Paristik Montrealera joan zen bizitzera, 1983ra arte. Orduz geroztik, New Yorken bizi izan zen eta han egin zuen lan.


Luis Feitori ez zaio bere lanari buruz hitz egitea gustatzen, bere ustez pintura baita bere lengoaia. Gutxitan hitz egin du bere lanari buruz, eta askotan teoriaren bat bertan behera uzteko izan da, pintura horiek paisaiatzat hartu izan direnean, adibidez, eta hori maiz gertatu da. “Interpretazio horiek ez ditut inoiz onartu –dio artistak–, erraztxoak iruditzen zaizkit. Jendeak erreferentzia batzuk, segurtasun batzuk, edukitzeko bilatzen dituen interpretazioak dira. Lur ezezaguna zapaltzeko beldurragatik da. Orduan, horixe bilatzen dute, paisaiak. Edo ‘kosmikotasunaren’ ideian babesten dira”.


Gaur egun, Espainian behin betiko finkatuta dagoela, bere pinturak etengabe aldatzen jarraitzen du.

 

Autoreetara itzuli