Banerkubo

  ERAKUSKETA   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK    EDIZIOA  

 

 cuerpo3

 

KIKI SMITH

Izenburu gabea, 2009

Galerie Lelong, Paris

 

GORPUTZ ETA ARIMA. XX. ETA XXI. MENDEETAKO EMAKUME ARTISTAK

 

2015eko ekainaren 19tik irailaren 27ra

Komisarioak: Marisa Oropesa eta María Toral

 

Gorputz eta arima. XX eta XXI. mendeetako emakume artistak erakusketak 59 artistaren 79 lan aurkezten ditu, eta gaur egungo artearen askotariko teknikak (argazkia, pintura, bideoa, eskultura, etab.) erakusten ditu, baita gai komunak jorratzeko egon daitezkeen jarrera estetiko ezberdinak ere. Lan hauen bidez, erakusketak bizitzaren errealitatera hurbildu nahi du ikuslea gorputz eta arimaren, barnealde eta kanpoaldearen bidez.


Erakusketaren lehen zatian, “Gorputz eta arima” kontzeptuari erantzuten dion horretan, pieza intimoak agertzen dira, arimaren sakon-sakonetik sortuak, eta beste batzuk gorputz biluzia zentsurarik gabe eta bere distira gorenean aurkezten dutenak. Gainera, arimaren kartografiek izadian eta barnealdeetan dute beren isla. Gorputza edukitzailea eta arima edukia baldin badira, paralelismoa ezarri ahal izango genuke paisaiarekin eta barnealdearekin”, azaldu dute komisarioek.


Simil edo erkaketa horrek erakusketaren bigarren zatira hurbiltzen gaitu, “Barrualdea/Kanpoaldea”, eta hor naturaren edertasuna era bukolikoan, baina gaitasun kritikoa alde batera utzi gabe, adierazten duten lanak erakusten dira. Aldi berean, ikuslea, voyeur bat balitz bezala, eguneroko bizitza adierazten duten barrualde edo objektuen aurrean kokatzen duten lan intimistak iristen dira. Zenbait sorkuntza-lanen aurrean pertsona batzuen esfera pribatuan sartzen ari garela senti daiteke, erakusketaren lehenengo zatian arimak inbaditzen diren bezalaxe.

 

 

Artisten zerrenda

 

Kubo-kutxa Aretoko erakusketan agertzen diren 59 artistak, beren abizenen hurrenkera alfabetikoaren arabera, honako hauek dira: Marina Abramovic, Josune Amunarriz, Almudena Armenta, Elena Asíns, Amalia Avia, María Blanchard, Louise Bourgeois, Cabello / Carceller, Carmen Calvo, Marta Cárdenas, Naia Del Castillo, Sonia Delaunay, Victoria Diehl, Esther Ferrer, Gisèle Freund, Menchu Gal, Clara Gangutia, Concha García, Cristina García Rodero, Amparo Garrido, Marisa González, Daniela Gullota, Rebecca Horn, Cristina Iglesias, Berta Jayo, Concha Jerez, Alicia Jimenez, Ellen Kooi, Carmen Laffón, Ouka Leele, Nalini Malani, Maruja Mallo, Alicia Martín, Ana Mendieta, Rebeca Menéndez, María Moreno, Paloma Navares, Marina Núñez, Meret Oppenheim, Thérèse Oulton, Esperanza Parada, Beverly Pepper, Pamen Pereira, Isabel Quintanilla, Alice Rahon, Paula Rego, Olga Sacharoff, Dora Salazar, Amparo Sard, Soledad Sevilla, Cindy Sherman, Kiki Smith, Nancy Spero, Diana Larrea / Tamara Arroyo, Delhy Tejero, Sophia Vari eta Darya von Berner.