Banerkubo

  ERAKUSKETA   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK    EDIZIOA  

 

cuerpo2

 

MARÍA BLANCHARD

La gourmandise, 1924

Galería Guillermo de Osma. Madrid

 

FAMILIENTZAKO TAILERRAK


Familientzako tailerrak 5 eta11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta


Larunbatetan, 12:00etatik 13:30 arte


Prezio generala: 3€, Gaztedi prezioa 1€


Argibide eta erreserbetarako telefonoa: 943 012 400

 

 

HAIEK, EMAKUMEAK


VIRGINIA, ALEJANDRA, ANNE. Emakume haiek oso atsegin zituzten hitzak eta hitzekin oso gora hegan egiteko ametsa zuten. Baina kaiolatan bizi ziren, gutxitan lortzen zuten kaiolak irekitzea eta biziki tristatzen zituen horrek.

 

Kaiolako atea irekiko dugu eta letraz beteriko liburuen laguntzaz kilker, sorgin-orratz edo txorien hego indartsuak sortuko ditugu eta horrela beren ilusioak lortu ahal izango dituzte emakumeek.

 

Jardueraren deskribapena:

 

Artista hauek, margolan, bideo edo instalazio gisa, sortu dituzten lanetako batzuk ikusiko ditugu bisitan zehar, emakumeak protagonista dituzten errealitateak kontatzeko.

 

Bisitan aurkituriko emakumeen espiritu libreak tailerraren garapenean inspiratuko gaitu, eta bertan egingo diegu gorazarre hitzetatik abiatuta sorturiko hegoen bidez. Familia bakoitzak hautatuko du zer-nolako hegoa diseinatu nahi duen eta horiei forma emateko testurik egokienak. Oraingo honetan, egingo ditugun lanak ikusleei aurkeztuko zaien instalazio baten parte izango dira.