Banerkubo

  ERAKUSKETA   GAO XINGJIAN OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

Attente  

 

GAO XINGJIAN.

 

 

PIZKUNDERAKO DEIA

 

 

 

 

2015eko urriaren 16tik 2016ko urtarrilaren 3ra

 


Komisarioak: Miriam Tey eta Chus Roig

L'Attente (Itxarotea), 2009  

 

 

Pizkunderako deia erakusketak 24 lan bildu ditu, Gao Xingjian-en bilduma partikularrekoak; guztiak dira oihal gaineko tintak, formatu handi eta ertainekoak, 1998 eta 2013 artekoak. Gao Xingjian-en pintura-lana ekialdeko eta mendebaldeko kulturen bat-egite pertsonaletik sortua da. Bere pinturaren ezaugarria da txinatar tradizioko materialen erabilera nagusia, adibidez arroz-papera, txinatar tinta eta pintzelak; baina teknika guztiz modernoa da. Mendebaldeko arte modernoaren azterketatik, Gaok pinturaren egintza fisikoaren garrantzia preziatu izan du beti, materia piktorikoan ikertzea eta bereziki pinturaren hizkuntzaren autonomia.

 

Bere margolanak gizakiak berezkoak dituen existentziaren konplexutasunetik, sosegurik ezetik, bakardadetik eta espiritualitatetik sortzen dira, eta horiek azaldu edo esplikatzea ezinezkoa dela berresten du artistak. Horregatik da Gaoren bilaketa horiek tintaren bidez adierazteko saioa. Horrek haren margolanak barne-paisaia oroitarazle bihurtzen ditu, forma abstraktuetatik sortu eta beren definizioa ikuslearen bidez bakarrik aurkitzen dutenak. Zeren eta Gaok gauza guztien gainetik baloratzen duena gizabanakoaren askatasuna baita, horrek bakarrik ematen baitio desalienatzeko eta masatik bereizteko aukera. Eta, hain zuzen ere, ikusleak judizio estetikorako eskubidea erabiltzen duenean, honek bere subjektibotasunetik sentitu eta uler dezake artistak bere margolanetan proiektatzen duena.

 

Erakusketan, artistaren tinta-lanez gain, berak zuzenduriko hirugarren filma dago: Le Deuil de la Beaute (Edertasunaren Dolua), eta lehenengo aldiz jendaurrean ikusgai bere 42 argazki daude, guztiak azken filmeko eszenak.