ERAKUSKETA | GAO XINGJIAN | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | HEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOA |
|
||
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.
|
||
![]() |
FAMILIENTZAKO TAILERRAK
GAO XINGJIAN. HITZIK GABEKO POESIA
Tailer honetan tintaren teknikan zentratuko gara, eta Gao Xingjian-ek egiten duen bezalatsu erabiliko dugu, hau da, oinarrizko eta tradiziozko eran: paper gainean pintzel eta urarekin (eta agian lumatxoarekin).
Honela, berak bezala, poesiaz beteriko irudiak sortzen ahaleginduko gara.
Deskribapena
Tinta beltz, ur eta papera erabiliz, familia bakoitzak marrazki bat egingo du ausaz sorturiko tinta-orban batetik abiatuta. Gorpu bikain (cadavre exquis) gisara, bakoitzak marrazkiari zatiak erantsiko dizkio proposaturiko hainbat tresnaz tinta erabiliz, erakusketan dauden ideietatik abiatuta taldean eta familian irudi poetiko bat sortzeko. |
|
![]() |
HIP HIP URRI!
|
![]() |
IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK
Bisita gidatua
Iraupena: 60 min Jardueraren kostua: 60€
Bisita-tailerra
Iraupena: 90 min Jardueraren kostua: 80€
Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile
Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu
|