Banerchillida

  ERAKUSKETA   GONZALO CHILLIDA OBRAK   PUBLIKO  OROKORRA
  HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA
 

 

chillida15  

 

GONZALO CHILLIDA

 

 

 

 

2016ko apirilaren 22tik uztailaren 3ra

 


Komisarioak: Alicia Chillida eta Mikel Lertxundi

Marina, 1978

Chillida Ameztoy Familiaren Bilduma

 

 

 

 

Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako erakusketa handiak aukera ematen du artista honen sorkuntza-unibertsoan murgiltzeko eta koherentziaz beteriko produkzio bat aurkitzeko.Margo-olio, marrazki, grabatu eta argazki sorta honetan, bost hamarkada hartzen dituen ibilbidea dago: haren lehenengo garaiko paisaia eta natura hil konstruktiboekin hasi zen, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko urteetako esperimentu abstraktuetatik igaro, eta Gonzaloren margolaritzaren funtsezko gaietara iristen da:hondarrak, itsas gaiak, zeruak eta basoak.

 

Chillida mugako margolaria da, plastikaren arloan abstrakzio eta figurazio artean dabilena, eta erreferentzia-arloan lehorraren eta itsasoaren, itsasoaren eta zeruaren, gauaren eta egunaren, irudiaren eta hutsaren arteko mugetan.Azken batean, ñabarduraz beteriko lan baten egilea da, isiltasunaren poetikak menderatutako ideia oso garrantzitsu baten zerbitzura jartzen duena.