Sin ttulo-1

  ERAKUSKETA   RICARDO MARTÍN   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA    HITZALDIAK    HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

ricardomartinretrato  

 

KRONOLOGIA RICARDO MARTÍN

 

1882. Villanueva de la Serena-n (Badajoz) jaio zen.

 

1910. Afizionatu gisa, Reala futbol-taldearen argazkiak egin zituen

 

1914. Argazkilari gisa hasi zen lanean.

 

1914. Donostiako Paseo Berriaren eraikuntzaren argazkiak egin zituen.

 

1915. Photo-Carte denda ireki zuen Donostiako Hondarribia kaleko 2an.

 

1915. Besteak beste, Gipuzkoako El Pueblo Vasco, La Voz de Guipúzcoa, Correo del Norte eta La Constancia hedabideetako berriemaile izendatu zuten.

 

1916. Madrilgo El Día egunkariarekin kolaboratzen hasi zen.

 

1916. Heraldo deportivo-ren berriemaile grafiko izendatu zuten Gipuzkoarako.

 

1920. Erneman Globus kamera erosi zuen Parisen.

 

1920. Jacinto Benavente-ren argazkia egin zuen.

 

1921. Ricardo Martín izenaz estudioa ireki zuen Donostian Askatasunaren Hiribideko 20an.

1921. Itsasontzia hartu zuen Afrikara joan eta hango gerra-gatazkaren irudiak hartzeko.

1922. Afrikako gerraren argazkiak egin zituen, hainbat hedabidek argitaratuak, besteak beste ABC, Mundo Gráfico, La Acción eta Mundo Nuevo-k.

 

1925. Agustina Zugasti-rekin ezkondu zen.

 

1926. Vicente semea jaio zen, argazki-negozioarekin jarraitu zuena 1991n itxi zen arte.

1926. Askatasunaren Hiribideko 20ko estudioa itxi zuen.

 

1929. Bartzelonan urte hartako Erakusketa Unibertsalaren argazkiak egin zituen.

 

1930. Buster Keaton iparramerikar antzezlearen argazkiak egin zituen Donostian egon zenean.

 

1930. Josephine Baker-en argazkiak egin zituen Gipuzkoako hiriburuan egin zuen emanaldian

 

1930. Donostiako El Día egunkarian argazkiak argitaratu zituen sortu zenetik.

 

1931. Charles Chaplin antzezle eta zinema-zuzendariaren argazkiak egin zituen Donostian egon zenean.Zezen-plazan, abuztuaren 9ko zezenketan, Lalana toreatzaileak belarria eskaini zion Chaplin-i, eta honek bere zilarrezko zigarreta-kaxa oparitu zion.

 

1932. Alemaniara joan eta Leica bat erosi zuen.

 

1932. As aldizkariarentzat hasi zen lanean.

 

1933. Argazki-erreportajea egin zion Paulino Uzkuduni pisu astunen munduko txapelketarako prestatzen ari zenean.

 

1936. Bi urteko gaixoaldiaren ondoren, Donostian hil zen.