ERAKUSKETA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | HITZALDIAK | EDIZIOA |
![]() ARTEA BIZIBIDE CIRCA XX. Pilar Citoler Bilduma
KOMISARIOTZA: Dolores Durán KOMISARIO GONBIDATUA: Alfonso de la Torre
DATA: 2012ko ekainaren 1etik abuztuaren 26ra arte
Pilar Citoler, apurka-apurka, nazioarteko artearen bilduma bat itxuratuz joan da, gaur egun Estatu espainiarrean ikus daitezkeen hoberenetako bat, hain zuzen ere. Kubo-kutxa Aretora ekarri dugun Circa XX bildumaren erakusketan, arteari zaletasun kartsua dion emakume honen fondoetako ale garrantzitsu batzuk batu ditugu, emozio, sentipen, arrazoi, esanahi eta adierazpenez beteriko artelanak.
Pilar Citoler bildumazale independente, autodidakta, menderaezina bere gustuei dagokienez, eta bere senari leiala da, eta bilduma handi, eta aberatsa osatu du, ezin konta ahala ibilbide –plastiko, historiko, argumentuzko, geografiko edo biografikoak– marrazteko aukera eskaintzen diguna. Arte-ibilaldi bat da, tokikoa denaren eta mundu osokoa denaren artean, eta ibilaldi horretan mundua nolakoa izan zen iaiotasunez kontatzen zaigu, oraingoa nolakoa den islatzen da, eta etorkizun dagoenaren irudipena eskaintzen zaigu.
Erakusketa honetan, artista ospetsuen eta hain ospetsuak ez direnen sortze-lanak daude, sinadura ezagunak eta izen ezezagunak, gai unibertsalak eta hurbileko argudioak, gai kostunbristak eta abangoardiakoak, gizaldi honetako artista batzuk eta joan den XX mendeko arte-sortzaile ugari. Pilar Citoler artezalearen Circa XX Bilduma da. |