ALEJANDRO GARMENDIA

  ERAKUSKETA  

ALEJANDRO

GARMENDIA

OBRAK
  PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

ALEJANDROGARMENDIA  

 

ALEJANDRO GARMENDIA

 

Paisaiak, enigma eta malenkolia

 

2018ko maiatzaren 2tik maiarazren 27ra

 


Komisarioa: Fernando Golvano

 

 

 

Alejandro Garmendia (Donostia, 1960-2017) gure testuinguruko sorkuntza garaikidean aurki dezakegun artista polifazetiko eta burutsuenetako bat izan zen.Nolanahi ere, haren sorkuntza ibilbidea, Arte Ederretako ikasketak amaituta 80ko hamarkadaren erdialdean hasi eta 2017ko otsailean halabeharrez eten zena, ez da oso ezaguna.Ikusmen arteak landu zituen, bereziki pintura eta collagea, baina baita arte grafikoak, komika, bideoa, eta hainbat erregistrotako sorkuntza musikala ere, kutsu dadaista eta popeko ekintza performatiboetatik hasi eta oinarri elektronikoko soinu sorkuntzara arte; eta, horrez gain, narrazioan ere egin zuen saiakera motz bat.Esperimentatzeko borondate ironiko eta are satirikoa –gehienetan malenkoniatsua– erakutsi zuen sormenaren alderdi horietan guztietan.

 

 

Artistaren lehenengo atzera begirako honetan bildutako ehun bat obrek primeran islatzen dute borondate hori, baita haren praktika artistikoan izan ziren adarkadura kreatibo eta errepikakorrak ere.Garmendiaren ibilbide nagusiak egiaren eta irudimenaren, edo egunerokoaren eta horren balizko bilakaera artegagarri eta arrotzaren artean mugitzen diren obra enigmatiko sorta bat biltzen du.Haren pinturek eta collageek forma surrealisten harridura eta jolasa aktibatzen dute, zenbait abangoardia modernoren oihartzunak, bidaien eta hirien zantzuak, eta zoritik eta saiaketa konstruktibotik sorturiko paisaiak.Irudien eta hainbat materialen zatien eta mihiztatzearen poetika bitxi baten bidez, Alejandro Garmendiak arteek existentziarekin, irudika daitekeenarekin eta esperimentagarri denarekin borrokatzeko abiarazitako abentura –beti amaigabea– ospatzen du.

 

 

Errepikatu egiten dira hiriko paisaia zatikatuak, belatuak eta pinturaz, erretxinaz edo bestelako materialez maskaratuak; edo forma urtsuek menderaturiko paisaia asmatuak, gure irudimena bertan galaraziz.Espazio dislokatu edo alderantzikatuen bere fotomuntaketetan eta collageetan desordena konkretu bat jartzen du, desagerturiko mundu anakroniko baten baretasun katastrofiko arraro bat.

 

 

Garmendiaren ibilaldia bizi izan zen eta bere sorkuntzetarako erabili zituen lekuekin lotzen da:Donostia, Paris, Bilbo, Bartzelona, Madril, New York, Edinburgo eta Hendaia. Horiek guztiek beste afektu eta bidegurutze sare bat irudikatzen dute, eta arrastoa utzi zuten haren lanean.