ERAKUSKETA | HITZALDIAK |
ZINEMAREN ZIKLOA | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
ZINEMAREN ZIKLOA DONOSTIA KULTURArekiko lankidetzan
|
|
|
|
PROGRAMAZIOA:
|
|
Abenduaren 13an 19:00etan zikloaren aurkezpena Begoña del Tesoren eskutik, kazetaria eta zinema kritikaria.
LA MEMORIA DE LOS PECES (Goldfish memory, 2004) 89 min Liz Gill. Irlanda.
Ez gomendatua 18 urtetik beherakoentzat
Klarak (Fiona O'Shaughnessy) bere mutil laguna eta Isolde (Fiona Glascott) elkarri musuka aurkitzen dituenean, kate erreakzio bat abiarazten da: maite harremanak, bihotz hautsiak eta harreman bihurriak. Pertsonaia bakoitza "harreman perfektua" delakoaren esanahia aurkitzen saiatzen da. Batzuk ezkondu eta beste batzuk banantzen diren bitartean, zenbaitek astebete doi-doi ematen dute elkarrekin… Maitasunik gabe ezin bizi, horra den-denok bat datozen gauza bakarra. Homosexualitatearen inguruko Zinemaldietan lorturiko sari kopuru handia alde batera utzirik, Arrainen oroimen filmak zuzendari onenari emandako saria jaso zuen 2004ko Peñíscolako Komedia Zinearen Nazioarteko Zinemaldian.
|
|
Abenduaren 20an 19:00etan
OMAGH 2004. 110 min. Peter Travis. Irlanda.
Ez gomendatua 13 urtetik beherakoentzat
1998ko ekainean, Irlanda Ostiral Santuko Bake Hitzarmena erreferendumean bozkatzeko prestatzen ari zela, hitzarmenaren aurka zegoen Provisional IRAko disidente talde txiki batek atentatu nabarmena egitea erabaki zuen, bake prozesu zail hura hausteko adinakoa. Real IRA izena harturik, taldeak arretaz aukeratu zuen atentatuaren helburua: Omagh, hiri txiki bat, non katolikoak eta protestanteak arazo larririk gabe elkarrekin bizi izanak ziren Ipar Irlandako gatazkaren hogeita hamar urteetan. Toronton saritua izan ondoren, gidoi onenaren saria eta CICAE Saria lortu zituen Donostiako Zinemaldian.
|
|
Abenduaren 27an19:00etan
CABEZA DE MUERTE (Fungus Mortalitas). (Shrooms, 2006) 87 min. Paddy Breathnacha. Irlanda
Pelikularen aurkezpena José Luis Rebordinosen eskutik, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen zuzendaria.
Ez gomendatua 18 urtetik beherakoentzat
Bost amerikar unibertsitariok osaturiko talde batek Irlandara bidaiatzen du eta baso txiki bazter batera doaz kanpatzera perretxiko haluzinogenoen bila. Hasieran ideia dibertigarria ematen zuena benetako ameskaitz bihurtzen da. Nesketako bat, Tara, irudipenak ikusten hasten da, horietan bidaideak hil egiten dira banan-banan… Paddy Breathnach zuzendaria, orobat, Donostiako Zinemaldian sarituriko Ailsa eta I went Down filmak zuzendu ditu.
|
|
Urtarrilaren 3an 19:00etan
DESAYUNO EN PLUTÓN (Breakfast On Pluto, 20065) 133 min. Neil Jordan. Irlanda, Britania Handia.
No recomendada para menores de 13 años.
Patrick gizon baten gorputzean bilduriko emakumea da eta ama biologikoa, Londresera bizitzera joateko abandonatu zuena, aurkitzea du ametsik handiena. Premisa horretatik abiaturik, Neil Jordan pertsona berezi baten bizipenak eta zailtasunak kokatzen saiatzen da inguru guztiz konplexuan, Ipar Irlandako gatazkaren garai odoltsuenean. Patrick McCabe-ren izenburu bereko eleberrian oinarriturik (idazleak orobat Jordan-ekin batera lan egin zuen filmaren gidoian), film hau saridungai izendatu zuten hainbat Zinemalditan eta sari batzuk jaso zituen, hala nola zuzendari eta gidoi onenei egokiturikoak azkeneko Irish Film and Television Awards emanaldian |
|
Urtarrilaren 10ean 19:00etan
EL VIENTO QUE AGITA LA CEBADA (The wind that shakes the barley, 2006) 121 min
Irlanda, 1920. Hainbat nekazari bildu dira gerrillari armada bat osatzeko eta Black and Tans, Irlandaren independentzia gogoa zapaltzera bidalitako britainiar tropei aurre egin beharrez. Herriarenganako maitasun sakonak bultzatzen du Damien etorkizun handiko mediku karrera alde bat uztera eta bere anaia Teddy-rekin batzera, askatasunaren aldeko borroka arriskutsuan. Britainiar gobernuak, zenbait aldiz garaitua izan ondoren eta mahai gainean dauzkan hil-zaurituen kopurua ezin eramanik, beste aldearekin akordioa egitea erabakitzen du liskar odoltsua amaitzearren. Itxurazko garaipena gorabehera, itunak desadostasuna sortzen du Irlandan eta beste gatazka armatu bat ekarriko du, senideen artekoa oraingoan. Film honekin Urrezko Palma lortu zuen Ken Loach-ek Cannesko Zinemaldian.
|
|
Sarrera doan leku-kopurua bete arte. |