kubo-cartel-amunarriz

  ERAKUSKETA EGILEA
  HITZALDIAK
 

JARDUERA DIDAKTIKOAK

  ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 


JOSUNE AMUNARRIZ  

Hondarribia, 1942

 

KUBO-JOSUNE AMUNARRIZ ERAKUSKETAN

Josune Amunarriz 1942. urtean jaio zen, Hondarribian. Txiki-txikitatik erakarri izan du marrazkien eta margolaritzaren munduak. Barnetegian ezaugarri horrexengatik nabarmendu zen, hain zuzen.


1959 eta 1960an, Ascensio Martiarena izan zuen irakasle, Donostian.
1961 eta 1962 urteetan, Manuel Villaseñorrek ematen zituen horma-margo ikastaroetan hartu zuen parte, San Fernandoko Arte Ederren Eskolan.
1964an Salvador Diazekin ezkondu zen, eta Madrilen, Hondarribian eta Iruñean bizi izan ziren elkarrekin, hurrenez hurren. Denbora-tarte horretan, bikotearen bost seme-alabak jaio ziren.


1980an Oviedora joan zen. Hurrengo hamaika urteetan ugaldu egin zuen nabariki bere lana: gero eta bizkorrago marrazten zuen, marrazteko modu horrek sintetizatzera eraman zuen, eta halakoxe bilakaera izan zuen.
1991n bizitokiz aldatu zen berriro; ordukoan, Madrilera joan zen, eta hantxe bizi da gaur egun.

 

Bere banakako erakusketak:

1962  Círculo Guipúzcoa, Donostia
1975  Informazio eta Turismo Ministerioa, Donostia
1978  Caledonia Galeria, Bilbo
1979  Donostiako Aurrezki Kutxa
1980  Araba Galeria, Gasteiz
1981  Arte Galeria, Donostia
1984  Revillagijedo Jauregia, Gijon
1986  Iruñeko Zitadelako Labea eta Mistoen Pabiloia
1989  Maria Blanchard Aretoa, Santander
1997  Salvador Diaz Galeria, Madril
1998  Lekune Galeria, Iruñea
2002  Salvador Diaz Galeria, Madril
2005  Salvador Diaz Galeria, Madril

2007  Kubo-kutxa Aretoan