kubo-mapas-abiertos-principal

  ERAKUSKETA   PUBLIKO OROKORRENTZAT  

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

kubo-mapas-pasadas

MAPA IREKIAK

 

LATIN - AMERIKAR ARGAZKILARITZA. AZKEN HAMARKADA.

1919-2002

 

 

 

 

KOMISARIOTZA: Alejandro Castellote


 

DATA: 2006ko irailaren 19tik azaroaren 5era

 

 


 

 

    

 

   MAPA IREKIAK egitasmoak Latinoamerikako argazkigintzan barrena eramaten gaitu, 90eko hamarkadatik aurrera sortutako proposamenen bidez. Herrialde bakoitzeko adituekin batera egindako ikerketa baten emaitza da egitasmoa, eta aurkezten digun begirada poliedrikoaren bidez sortzaile multzo zabal bat eman nahi da ezagutzera. Sortzaile horien lanetan ikusten dugu argazkigintza arte alor beregain bezala zedarritzen zuten mugak nola ari diren desagertzen pixkanaka pixkanaka, normalean Latinoamerikari erantsi ohi zaizkion topikoetatik ihesi doazen gaiak lantzen diren bitartean. Hiru atalen bidez -Nortasun erritualak, Agertokiak eta Beste historia batzuk- Latinoamerikan entzute handia duten artistak aurkeztu nahi ditugu, azken urteotan azaleratu den belaunaldi zabal eta berri bateko kideekin batera.

 

 

   Nortasuna, norberaren oroimena eta taldearena, gorputza, mitologia ikuspegi berrietatik ikusia, hiriak eta zenbait gune pribatu, politika edo bizi diren gizarteekiko jarrera kritikoak. Horiek dira erakusketa honetan jorratzen diren gaietako batzuk. 90eko hamarkadan ideologizazio sakona bizitu zuten gure autoreek, beren ingurunearekiko lotura estua garatuz aldi berean. Horrekin batera, erakundeetatik zetozenak ez bezalako diskurtsoak zabaltzen hasi ziren, eta gutxiengoen, miseriaren eta indarkeriaren inguruan estereotipoez guztiz bestelako begiradak sortzen. Iraganeko eta oraingo historia berridazten ari dira, nolabait ere.