ERAKUSKETA | PUBLIKO OROKORRENTZAT |
|
|
EDIZIOA |
![]() HITZA ZIZEL / ZIZELA HITZ
KOMISARIOTZA: Sally Radic
DATA: 2006ko uztailaren 13tik irailaren 10era
Hitza Zizel / Zizela Hitz - El Cincel y la Palabra. Kutxa Kubo Aretoko erakusketa berri horren titulua printzipioz desberdinak diren bi errealitateren uztarketaren aurrean jartzen gaitu: eskulturaren (zizela) eta liburuaren (hitza) aurrean. Planteamendu horretan datza, hain zuzen ere, proposamenaren berrikuntza, liburua bezalako objektu arrunt horretara erabat desberdina den ikuspegi batetik hurbiltzeko aukera emango baitigu, XX. mendeko artista handienetako batzuen esku, gainera. Harrizko, terrakotazko edo metalezko liburuak dira, beren ohiko mugez haratago joanda, eskulturarekiko lotura berri horrekin aberastu egiten direnak, hain zuzen ere.
Berriro ere, artea eta artistak aurrera eginez datozkigu, hausnarketa eraginez, existentzia poliedrikoa ez baizik eta lineala dela eta xehetasun, interpretazio eta potentzialtasunez beteta dagoela garbi utziz.
Bestalde, erakusketa horrek ere Donostiako Uda Ikastaroen XXV. urteurrenaren ospakizunean ere parte hartu nahi du. Ekimen horrek udako hezkuntza eskaintzaren ezinbesteko hitzordu eta erreferentetzat bilakatzea lortu du. Bihoakio hemendik gure esker ona egindako lanarengatik eta gure zorionik beroena beren zilar ezteietan.
E
|