kubo-premios-COFF-sariak

  ERAKUSKETA AUTOREAK
  BISITA GIDATUAK

 

ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

kubo-premios-coff-sariak-bonillas

COFF SARIAK


ESKO MÄNNIKKÖ

ORDÓÑEZ-FALCÓN NAZIOARTEKO ARGAZKILARITZA SARIA

IÑAKI BONILLAS

ISABEL SARIA COFF - FUNDAZIOA

 

 

 

 

DATA: 2006ko apirilaren 26tik uztailaren 2ra

 

 


  

 

  Kutxaren Kubo Aretoak urtero irudiarekin lotutako erakusketa bat programatzeko konpromisoa du, eta konpromiso horren harira, aurtengoan ere, COFF Fundazioak saritu dituen bi argazkilariren arteko elkarrizketa irekia aurkezten du. COFF Fundazioak sortu berriak ditu  30 urtetik beherako artistentzako "Isabel2 saria eta Ordóñez-Falcón Nazioarteko Argazkigintza Saria. Lehenengo edizio honetan, saridunak, Iñaki Bonillas (Mexiko, 1981) eta Esko Männikkö (Oulu, Finlandia) izan dira, eta beraiek dira kutxako Kubo Aretoak aurkezten duen erakusketa berri honetako protagonistak. Bi artista horiek argazkigintzara eta argazkira, gertaera bisual gisa, hurbiltzeko dituzten moduak oso desberdinak dira eta, horrek, oraingoan ere, argazkiaren adierazpen-gaitasuna nabarmentzen lagunduko digu.  

 


Männikkö autodidakta izan da, eta bere lanean erretratuak dira nagusi.  Finlandia bere sorterriko pertsonaien erretratuak, batik bat Laponian eta Ostrobothoniako lautadatan, herrialdearen iparraldean, dauden basoetako biztanleen erretratuak.  Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan, Eskozian edo Bartzelonan ere egin du lan. Baina, kasu guztietan, Esko Männikkök izaki marjinalenganako interesa erakusten du. Erretratatutako pertsona guztiak beren etxebizitzen barruan daude (oso gutxitan agertzen dira kanpoaldean), ohiko jarreratan, eta beren inguruneko ohiko objektuez inguratuta. Argazkiak, beti kolorezkoak, eta artistak berak marko zaharrekin markoztatzen dituenak, modeloen inguruko hainbat datu desberdin igortzeko gai dira: zein maila sozialetakoak diren, gustuak, eguneroko lanak,... Informazio hori guztia beraiekin biziz blitzen du Männikkök.

 


   Bestalde, Iñaki Bonillas irudiaren eta argazkigintzan kontzeptuala den horren arteko mugan kokatzen den argazkilaria da, argiaren eta denboraren inguruko hausnarketa-ariketak egiten ditu, eta horiek bere lan artistikoan patroi gisa erabiltzen ditu. Argazkikoaz kanpokoa esploratzeagatik nabarmentzen dela diote, argazkia -zentzu tradizionalenean- ezkutatzeagatik. Horretarako alderdi iragankorrenak eta marjinalenak berreskuratzen ditu argazkigintzatik, argazkigintza teknika gisa zehazten duten horiek. J.R Plazaren artxibo fotografikoa, bere aitona euskaldunarengandik oinordetzan hartua, eta artistak bere serie ezagunenetako bat bilakatu duena, lan-iturri oparoa da Iñaki Bonillasentzat; artxibo horretako argazkiak behin eta berriz lantzen eta berregiten ditu, irudi amaiezinak sortuz.