kubo-premios-COFF-sariak

  ERAKUSKETA AUTOREAK
  BISITA GIDATUAK

 

ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

 

 

 

 

 

 

ESKO MÄNNIKKÖ

 

 ORDÓÑEZ - FALCÓN NAZIOARTEKO ARGAZKILARITZA SARIA

 

 

 

 

  Esko Männikkö (Finlandia, 1959) argazkilari autodidakta da. Bere lehenengo serietako batean, tokiko familia baten eguneroko bizitza hezurmamitu zuen. 90eko hamarkadaren erdialdean egin zen ezagun Männikkö nazioartean; hain zuzen, Finlandiako gune zapalduetan atera zituen gizon ezkongabeen argazkiak lau haizeetara zabaldu zirenean.

 

 

  Männikkören lana antropologia- eta gizarte-dokumentalaren eta sormen-lan soil-soilik estetikoaren artean garatzen da. Bere pertsonaia guztiak (salbuespen urri batzuk alde batera utzita) nor bere etxeetan kokatzen ditu, eguneroko jarreretan eta ohiko objektuz inguraturik. Männikkören unibertsoa, azken buruan, zinez erromantikoa da. Zehatz-mehatz deskribatzen ditu denboraren hondamena, gizakiak naturarekiko duen harremanaren hausketa, galdutako idealak... Desegituratzearen estetika da, porrot pertsonalarena, bizirik dirauenarena...


Hainbat tokitan aritu da lanean Männikkö: Laponiako basoetan, Mexikok AEBekin daukan mugan, Eskoziako lantegietan... Alabaina, bere argazkiak ez dira huts-hutsean zentzu tradizionaleko argazki-dokumentalak, baizik eta baita buruko erretratuak ere; argazki horiek finlandiar argazkilariak barnean daraman unibertsoa ispilatzen dute.

 

 

 

 

 IÑAKI BONILLAS

 

 ISABEL SARIA - COFF FUNDAZIOA 

 

 

 

  Argiari eta denborari begirako gogoetazko ariketek osatzen dute Iñaki Bonillasek (Mexiko Hiria, 1981) bere lan artistikoan behin eta berriz erabili duen patroia.


   Urte gutxian, argazkigintzaz kanpokoari buruzko lan-sistema zorrotz eta egonkorra irudikatu du Bonillasek. JR Plaza aitonaren eskutik jaso zituen argazki-artxiboetan inspiratu da horretarako; azken batean, horiek izan baitira bere lan osoaren inspirazio-iturri:

  Little History of Photography (2003) osatzeko erabili zuen lehenengo aldiz Bonillasek argazki-artxibo hori.  Eta, dokumentu bera erabili zuen, bigarrenez, Little History of Photography Part II (2003) lana eratzeko. Pieza honetan, lehenengo aldiz jarri zen ikusgai artxiboaren edukia. Horretarako, argi-kutxetan metatutako ektacromeak erabili ziren.


   Aipatutako artxiboaren hirugarren eta azken erabilerari esker, 1.000tik gora argazki ikus daitezke, guztiak ere dokumentatuak eta homogeneizatuak, formatu bakarrean inprimatu baitira.  
Horrenbestez, denbora elementu giltzarri bilakatzen da; izan ere, bere gain hartzen du argazkiaren bizitza mugatua. Argazkiek une jakin batzuk biltzen dituzte, eta orain, denbora espezifiko bakarrean erakusten dira, modu kronologikoan.