ERAKUSKETA | AUTOREA |
PUBLIKO OROKORRENTZAT |
|
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
ANDRÉS NÁGEL Donostia, 1947 |
||
|
1965 Arkitektura ikasten hasi zen.
1972an amaitu zituen ikasketak. Bere jaioterrian 1968an egin zuen lehen erakusketa. 1972an lehen aldiz landu zuen grabatua Madrilgo Grupo 15 delakoan; bere ibilbidean erabakigarria izango zen Eduardo Txillida ezagutu zuen. Garai honetan, bere lanak bat egingo zuen beste artista batzuen lanarekin figurazioaren eremuan, esperientzia informalista eta abstraktuen aurreko alternatiba gisa, eta lehenagoko formalismoaren aurrean irudia errebindikatzen zuen figurazio berriaren ildotik. 1974an lehen erakusketa egingo zuen Madrilen, Iolas Velasco galerian; gero Bilbon izango zen, Luzaro galerian. Aldi berean Europan zehar ibiliko zen (ekialde zein mendebaldean), Turkian eta Afrika iparraldean, eta une hartako joera artistikoekin harremanetan sartuko zen; joera horiek, garai hartan, ez zituzten Pirinioak zeharkatzen. Venezia eta Basel nahikoa sarri bisitatzen zituen, eta 1972an izan zen Kasselen lehenbiziko aldiz.
1975 B Galerian erakusketa egin zuen, Donostian, eta inaugurazio ekitaldia azaroaren 20an izan zelarik, erakusleihoko eskultura kendu egin behar izan zuten.
1976 Bigarren erakusketa egin zuen Bilboko Luzaro galerian. Gero New Yorkeko Spanish Institute-ren Hastings Galleryn egindako New Spanish Painting talde erakusketan parte hartu zuen.
1977 Euskadin zehar hainbat erakusketa egin zituen, eta baita Donostiako B Galerian berriro ere.
1978 Erakusketak egin zituen Madrilgo Felipe Santullano galerian eta Gipuzkoako Arrasateko Udaletxean. Lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan, Totem galerian. Hainbat obra aurkeztu zituen Mallorcan Joan Miróren omenez egindako erakusketan. Ignacio eta Monica Txillidaren Hatz grabatu tailerrarekiko elkarlanean hasi zen.
1979 Iruñeko Ziutadelako Aretoetan erakusketa egin zuen, eta bere lan grafikoa lehen aldiz jarri zuen ikusgai, halaber, Donostiako Alga galerian. Bi talde erakusketatan hartu zuen parte, Gainesville-ko The University of Florida-ren Contemporary Spanish Prints izenekoan batetik, eta Euskal Grabatzaileak izenekoan bestetik, Bilboko Arte Eder Museoan. New Yorkera jo zuen, lehen aldiz.
1980 Bartzelonako Maegh Galerian eta Bilboko Mikeldi galerietan erakusketak egin zituen. Hainbat talde erakusketatan hartu zuen parte Estatu Batuetan: Austin-eko University of Texas-en, Chatanooga and Knoxville-ko University of Tenesse-n, Tallahasseeko Florida State University-n eta Cleveland-eko Art Institute-n Minnesotan.
1981 Hainbat erakusketa egin zituen Espainiako zenbait galeriatan, Madrilen eta Bartzelonan, eta Maeght galeriaren ordezkaria izan zen Bilboko –Arteder-Ferian. Contemporary Spanish Print erakusketak Lincoln -Nebraska-, Iowa City eta Alburquerquen -New Mexico- jarraituko zuen. Hilabeteak eman zituen Greyhound batez Estatu Batuak eta Kanada zeharkatzen, Cristina Fontan eta Ángel de la Hoz arkitektoekin batera.
1982 Talde erakusketa batzuetan parte hartu zuen: "Arteder 82"- Bilbo (obra grafikoaren nazioarteko erakusketa); "Artistas Vascos entre el realismo y la figuración
1970-1982"Madrilgo Udal Museoan -honetan artistaren pieza kentzeko ahalegin bat izan zen-; "Preliminar" Zaragozako Arte Eder museoan; Caceresko Bienalean eta "Libros de Artista" erakusketan Madrilgo Liburutegi Nazionaleko Ruiz Picasso Aretoetan. Nurembergeko "Marrazkiaren Nazioarteko II. Hiru Urtekoa" izenekoan parte hartu zuen.
1983 Erakusketa handi bat aurkeztu zuen Madrilgo Ruiz Picasso Aretoetan; Gijongo Jovellanos Museoan eta Tenerifeko La Lagunan ere erakusketak egin zituen. "Salón de los 16" hartan parte hartu zuen, Madrilgo Arte Garaikidearen Museo Espainiarrean, eta Varnako (Bulgaria) Biennale of Graphic Art-en.
1984 F. Calvo Serraller-ek Madrilgo Kristal Jauregian antolatutako "Seis escultores" erakusketan parte hartu zuen, Arco84-an Alençon galeriarekin, Donostiako Galería 16-en eta Stuttgart-eko Inter-Art galerian. Talde erakusketa batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola: "Spanisches Kaleidoscop"-en Dormund-eko Museum am Ostwall-en, Bonn-eko Wissenschaftszentrum-en eta Basel-en, eta "La imagen del animal" izenekoan Madrilgo La Casa de las Alhajas-en.
1985 Banakako erakusketa bat egin zuen Chicagoko "Mile 4-Chicago International"-en, Madrilen eta Santanderren, eta talde erakusketa batzuetan ere izan zen atzerrian, besteak beste Lisboako "Fundaçio Calhouste Gulbekian"-en egindakoan, Madrilgo M.E.A.C.en fondoez. Hilabeteko mintegi bat eman zuen Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. José Julián Baquedanok artistaren obrari buruzko film labur bat egin zuen, eta Blanca Morak "Cuatro Pintores" filmatu zuen, Bonifacio Alfonso, José Balagueró, Antón Lamazares eta Andres Nágelen obra zuelarik oinarri.
1986 Erakusketak egin zituen Espainiako zenbait galeriatan, Bilbo, Madril, Leon eta Donostian. Murtziako Museo Almudí-n "Contraparada"-n hartu zuen parte, eta "Pintar con papel"-en ere bai, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Bagdadera joan zen, Irakeko gobernuak gonbidatuta, "Baghdad International Festival of Arts" zela eta, Ana Beristain, Manolo Valdés eta Monir-ekin batera.
1987 Gamarra y Garriges galeriak artistaren "one man show" bat eraman zuen Fiac-87ra, Parisa; Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroko "Naturalezas muertas" talde erakusketan, geroago Zaragoza, Albacete eta Valentzian izango zen hartan, parte hartu zuen. Bere lanak erakutsi zituen, halaber, Bartzelonako Miró Fundazioaren "Espacios Exteriores"-en eta Madrilgo Arte Garaikideko Museoaren "Salón de los 16"-en. Proiektua onartu zenetik bost urte igarota, corten altzairuz egindako neurri itzeleko eskultura bat egin eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako plaza batean jarri zuten, Bartzelonan.
1988 Bilboko Arte Eder Museoak obra grafikoa katalogatu eta honen erakusketa antologiko bat egin zuen. Zaragozan erakutsi zituen lanak, Maike Azurmendik proposatuta, eta baita Bartzelonako Maegh galerian, Valentziako Luis Adelantado-n, eta Donostiako Galería 16-en ere. La Gravure Contemporaine á la Chalcographie National de Madrid talde erakusketan parte hartu zuen, Parisko Galerie du Palais d'Etudes-en.
1989 Banakako erakusketa Gasteizko Arte Eder Museoan; Francisco Farrerasi agurra eskaintzeko erakusketa-omenaldian parte hartu zuen, Bartzelonako Maegh galerian; eta "Barcelona-Espacios y Esculturas2-en izan zen, Graz-en (Austria), eta baita Burgosko Casa del Cordón-eko "Hojas de hierba" izenekoan ere.
1990 Banakako erakusketa bat egin zuen La Jollako Tasende Galleryn, eta galeria honexek eraman zuen, "one man show" gisa, Los Angeles, Chicago eta Parisko Fiac ferietara. Tasende Galleryk antolaturik halaber, urte honetan abiatu zen Estatu Batuetako eta Mexikoko hainbat museotan izango zen erakusketa ibiltari bat: lehena Santa Anako (Kalifornia) ?The Modern Museum of Art?-en izan zen, eta gero Dallasko ?Meadows Museum?-en jarraitu zuen, aldi berean hiri honetako ?Adams-Middleton Gallery?-n ere erakusten ari zelarik. 1991 "Public Sculptures" erakusketa inauguratu zuten Luganoko (Suitza) Collezione Dobe-n; gero Chicagoko "Chicago Atheneum"-era jo zuen honek, eta 1992an La Jollako Tasende Galleryra iritsi zen. Beste erakusketa bat izango zuen Mexikon zehar: Tamayo museoan inauguratu zuten, Rufino Tamayo maisua bertan zela. Honen jendaurreko azken agerraldia izan zen. Erakusketa hau Monterreyko Museora eta Tijuanako Kultur Zentrora ere iritsi zen. "Louis Newman Gallery"-n erakusketa, Los Angelesen.
1992 Mixografiako Remba tailerretan egin zuen lan, Los Angelesen gerra-legea zenean nagusi. Monotipo hauek urte honetan egongo ziren ikusgai Santa Monicako (Kalifornia) Remba Galleryn eta Dallasko (Texas) Adams-Middleton Galleryn; aldi berean, La Jollako Tasende Galleryn erakutsi zituen bere lanak, eta mintegi bat eman zuen, "artist in residence" gisa, Pasadenako "Pasadena City College"-n. Estatu Batuetan hainbat talde erakusketatan hartu zuen parte. Estatu Batuetan, Frantzian eta Espainian bere obrari buruzko monografia zabal bat argitaratu zuten, Edward Lucie-Smithen testuaz. "Chicago International Art Exposition"-en kartela egin zuen.
1993 Erakusketak New Yorkeko Ulysses Galleryn, Iowako Iowa Cityko Museum of Art-en eta Renoko (Nevada) Nevada Museum of Art-eko E.G. Wiegand Galleryn. Zaragozako Antonia Puyó galeria inauguratu zuen. Aldi berean, hiri horretan bertan atzera begirako erakusketa bat zuen Pignatelli jauregian.
1994 Banakako erakusketa bat Donostiako Galería 16-en, eta parte hartu zuen Singapurreko Taka Shimara Galleryren "20th Century Spanish Art and Third Dimension"-en, Hong Kong-eko "Hong Kong Art Festival"-en, eta San Diegoko Scot White Galleryn. Singapurreko United Overseas Bank-en plazarako eskultura baten proiektua egin zuen.
1995 Erakusketa antologiko bat egin zuen Bilboko Arte Eder Museoan. Getariko (Frantzia) Museoan eta Parisko Galerie Didier Imbert-en erakusketak; honetarako, neurri handiko eskultura bat egin zuen, eta kaleko erakusketan zehar jarri zuten. "One man show" batez parte hartu zuen Chicagoko "Art 95 at Navi Pier"-en, Antonia Puyó galeriarekin.
1996 Mexiko D.F.ko Lamm Etxean eta Guadalajara hiriko (Mexiko) Cabañas Institutuan erakusketak. Donostiako San Telmo Museoan erakusketa bat zabaldu zuen,"Obra pública" leloaz, 1992an egindako eskultura bat hiriko plaza batean inauguratu behar zutela eta. Hainbat obra aurkeztu zituen Bilboko Colón XVI galerian,"Esences" taldekakoan Bartzelonako Palau de la Virreyna-n, eta Madril eta Koloniako ferietan Antonia Puyó galeriarekin.
1997 Aldi berean Los Angelesen erakutsi zituen bere lanak, Remba Galleryn eta Tasende Galleryk hiri honetan zeukan lokal berrian; izan ere, lokal honen sarrerako atea egin zuen. Azken galeria honekin New Yorkeko Armory Show 97-ra joan zen. Wichitako (Kansas) Edwin A. Ulrich Museum of Art-ek erakusketa bat eskaini zion. Parisen marrazkiak aurkeztu zituen Lina Davidov-ekin, eta Espainian Murtziako Komunitateko "Las Verónicas" eliza izandakoan, Zaragozako Antonia Puyó galerian eta Bilboko Colón XVI-en. Taldekako erakusketa batzuetan agertu zen, Madrilgo Carlos de Amberes fundazioaren "El arte y la prensa", Madrilgo Marlborough galeriaren "Escultura Española de los 80" eta Mexiko D.F.ko Arte Eder Jauregiak "España en el siglo XX" izenez antolatuetan.
1998 Donostiako D.V. galerian erakusketa. Talde erakusketa batzuetan parte hartu zuen, hala nola "Method and Medium" izenekoan Newton-eko (Massachusetts) New Art Center-en, Los Angeleseko Beverly Hills International Pavilion at Robinsons-May-n, eta Vancouverreko Buschlen-Mowatt Galleryn.
1999 Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Antonio Zayas-ek aukeratutako obrez erakusketa zabal bat eskaini zion. Hainbat galeriatan banakako erakusketak egin zituen, Bartzelonan, Palma Mallorcakoan (Pelaires Aretoa), Santiagon (S.C.Q.) eta Madrilen (Max Estrella). Talde erakusketak izan zituen, berriz, Ipar Carolinako Charlotteko La-Salle Galleryn, Iruñeko Lekune galerian (El salto del Caballo) eta Donostiako Untzi Museoan (Pasaia).
2000 "Propios y Extraños"-en izan zen atzera, Madrilgo Marlborough galeriarekin. Erakusketa espresionista batean parte hartu zuen Vienako Kunsttreff Küniglberg galerian eta Madril eta Koloniako ferietan.
2001 Lehen erakusketa Milango San Carlo galerian. Madrilen, Marlborough galerian, zezenei eskainitako erakusketa bat egin zuen. Berriro jo zuen Los Angelesera, Tasende eta Remba galerietara, Zaragozara Antonia Puyó galeriarekin, eta Bartzelonako Santa Coloma de Gramanet-eko Can Sisteré-ra. Talde erakusketa batzuetan parte hartu zuen Santiagon, Madrilen, Iruñean, Kanaria Handiko Las Palmasen, Bartzelonan eta Kolonian. Eskultura bat eduki zuen Parisko Palais-Royalen lorategietan, "50 ans de Sculpture Espagnole"erakusketa zela eta; erakusketa hau, gero, Madrilgo Retiro parkean izango zen. Los Angeleseko Remba tailerretan aritu zen lanean, mixografia berriak egiten.
2002 Los Angeleseko "Art Walk IV 2002" izenekoan parte hartu zuen Tasende Galleryrekin, eta galeria horretan bertan beste erakusketa bat izan zuen La Jollan. Argazkiak erakutsi zituen Zaragozako Antonia Puyó galerian, eta eskulturak Bilboko Colón XVI-en eta Tenerifeko (Kanariar irlak) Santa Cruzeko Maculan. Iruñeko Moisés Pérez de Albeniz galerian argi fluoreszenteari eskainitako erakusketa bat egin zuen. "Bosteko 02"-an parte hartu zuen; zeharreko erakusketa ibiltari bat izan zen.
2003 Zornotzan (Bizkaia) 8 m garaiko brontzezko eskultura bat inauguratu zuen; han, aldi berean, Alicia Fernandezek aukeratutako obrez, erakusketa bat egin zuten.
2004 Madrilen erakusketa bat Marlborough galerian, eta baita Bartzelonako "3 Punts"-en ere. Madrilgo "35 Aniversario de la Galería Egam" ekitaldian parte hartu zuen, eta Iruñean, berriz, "Sol y Sombra" erakusketan, San Ferminetan zezenei eskainitako erakusketa berau, eta "Colección Testimonio" izenekoan; hauek biak Conde de Rodezno-n izan ziren. Hainbat eskultura aurkeztu zituen "Scultura Intenationale nel Castello di Aglié"-n, Aglién (Torino), eta Bordeleko "L-Art dans les jardins" izenekoan.
2005 Bilbon erakusketa bat Colón XVI galerian, Sevillan Isabel Ignacio-n, eta Zaragozan Antonia Puyó galerian. Kanariar Irletan parte hartu zuen Tenerifeko Santa Cruzeko Macula galeriak antolatutako "Sobre papel" talde erakusketan. Parte hartu zuen Pasadena City College-ren "Artist-in-Residence program" delakoaren 20. urteurrenekoan, Pasadenan (Kalifornia).
|
|