ERAKUSKETA | AUTOREA |
PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK |
ARGAZKIAK | EDIZIOA |
![]() RAFAEL MONEO
MUSEOAK, AUDITORIOAK, LIBURUTEGIAK
DATA: 2005eko abuztuaren 3tik urriaren 23ra
KOMISARIOTZA: María Fraile Ocharán Rafael Moneo lankidetzan
Kubo-kutxa Aretoan erakusketak eskaintzeko ibilbideak berezko ezaugarri bat baldin badu, gaur-gaurko artearen munduan ibilaldi zabala eskaintzeko zorioneko ahalegina da hori zalantzarik gabe: ibilaldia osotasun liluragarri bat balitz bezala aurkeztu nahi baitu, osotasunean diziplina guztiek beren lekua aurkitzen dutela.
Ildo horretan, "RAFAEL MONEO: Museoak, Auditorioak, Liburutegiak" izenburuko erakusketa, orain kubo-kutxa Aretoak arkitekto handi horren ibilbide luzeari eskaintzen diona, borondate baten barruan sartu behar dugu, alegia: nazioarteko sorkuntzan eta artean gailentzen diren lanak Donostiara hurbiltzeko nahiaren barruan, zer arte-generotakoak diren aintzat hartu gabe; era berean, erakusketa Rafael Moneok berak sortu duen Kursaal jauregiko hormen barruan ikusi ahal izatea -bertan kokaturik baitago kubo-kutxa Aretoa- oso egoera berezia da, eta garrantzi handia hartzen du, hala sinbologiaren alderditik nola emozioenetik.
|
ERAKUSKETA | AUTOREA |
PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
Gure produktuetakoren bat eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 943 251939 telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
![]() |
ERAKUSKETA KATALOGOA
RAFAEL MONEO Museoak, Auditorioak, Liburutegiak.
Autoreak:
Rafael Moneo
Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz, inglelesez y frantsesez
Orrialde-kop.: 144
Argitaratza-urte: 2005
ISBN: 84-7173-466-4
Agortua
|
|
ERAKUSKETA | AUTOREA |
PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
RAFAEL MONEO
Tudelan, 1937an
JOSÉ RAFAEL MONEO VALLÉS Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1937ko maiatzean. Ikasketak Madrilen egin zituen, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta titulua 1961ean lortu zuen. 1958tik 1961era bitartean, ikasle zela, lanean aritu zen Madrilen Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoarekin, eta geroago, 1961-1962 aldian, Jørn Utzon Sidneyko Opera Houseren egilearekin, Hellebaeck-en (Danimarka).
1963. urtean, Espainiako Akademiak Erroman beka bat eman zion, eta hiri horretan geratu zen 1965 arte. Espainiara itzuli zenean, Madrilen ekin zion bere lanbideari eta baita irakaskuntza-jarduerari ere, Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan irakasle aritu baitzen (1966-1970). 1970. urtean, Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Konposizioaren Elementuetako Katedra erdietsi zuen, eta bertan jardun zuen irakasle-lanetan 1980. urtera arte, urte horretan bere gain hartu baitzuen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskolako Konposizioko Katedra, 1985. urtera arte.
1985ean, Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design-eko Arkitektura Departamentuko Chairman izendatua izan zen, eta kargu horretan iraun zuen 1990. urtera arte. Gaur egun, Rafael Moneok arkitekturako irakasle-lanetan jarraitzen du aipatutako Graduate School of Designen, bertan "Josep Lluís Sert Chair" delakoaren titularra delarik.
Moneok egindako lanen artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Diestre Lantegia, Zaragozan (1965-1968); Urumea eraikina, Donostian (1969-1973); Logroñoko Udaletxea (1973-1981); Bankinter eraikina, Madrilen (1973-1976), Ramón Bescósekin elkarlanean; Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionala (1980-1985); Sevillako Prevision Española delakoaren eraikina (1980-1988); Atocha Geltokia, Madrilen (1984-1992); San Pablo Aireportua, Sevillan (1987-1991); Thyssen-Bornemisza Museoa, Madrilen (1989-1992); Pilar I Joan Miró Fundazioa, Palman (1987-1992); Wellesley Collegeko Davis Museoa, Massachusetts-en (1989-1993); L'Illa eraikina, Bartzelonan, Manuel de Solá-Moralesekin elkarlanean (1988-1993); Don Benitoko Kultur Etxea, Badajozen (1991-1997); Stockholmeko Arte Modernoaren eta Arkitekturaren Museoa (1991-1998); Murtziako Udaletxea kokatzen den eraikin berria (1995-1999); Bartzelonako Auditorium eta Musika Gunea (1987-1999); Kursaal Auditoriuma eta Biltzar Jauregia, Donostian (1990-1999); Houstongo Arte Ederren Museoa, Texasen (1992-2000); Chivite Upeltegiak, Arinzanon (Nafarroa, 1991-2002); Los Angelesko Katedral Berria (1996-2002); Cranbrook Arteen Akademia handitzea, Bloomfield Hillsen (Michigan, 1991-2002); Hyatt Hotela eta bulegoetako eraikin bat, Berlingo Potsdamer Platzen (1993-98); Arenberg Liburutegia, Lovainako Unibertsitate Katolikoan, (Belgika, 1997-2002); Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Iruñean (1995-2003); Madrilgo Gregorio Marañón Ama-Haurrentzako Ospitalea (1998-2003); Espainiako Enbaxadorearen egoitza (Washington D.C., 1990-2004); eta Aragoiko Arte Garaikidearen Museoa eta José Beulas Fundazioa, Huescan (1999-2004).
Rafael Moneoren estudioa burutzen ari den obren artean ?gaur egun eraikitzen ari direnak?, honako hauek daude: Soukak Beiruten (1996); Prado Museoa handitzea, Madrilen (1998); Cartagenako Antzoki Erromatarra eta Antzoki Erromatarraren Museoa (2000); Panticosako Bainuetxearen zaharberritzea (2000); Harvard Unibertsitateko Zientziaren eta Ingeniariaren Laborategia ( 2000); eta Espainiako Bankua handitzea, Madrilen (2001).
Rafael Moneo arkitektura-lanetan jarduteaz gain, hitzaldiak ematen ditu eta kritika-lanak ere egiten ditu. Beste batzuekin batera, Arquitecturas Bis aldizkaria sortu du, eta bere idatziak aldizkari profesional ugaritan argitaratu dira. Bestalde, bere lana erakusketen eta hitzaldien bidez aurkeztu ditu, eta jarduera horrek Atlantiko ozeanoaren alde bateko zein besteko erakundeetarako bidea ireki dio. Duela gutxi, Rafael Moneok Inquietud Teórica y Estrategia Proyectual en la Obra de Ocho Arquitectos Contemporáneos liburua eta San Fernando Arte Ederren Errege Akademian sartzeko bere hitzaldia, Sobre el Concepto de Arbitrariedad en Arquitectura izenburukoa, argitaratu ditu.
1996. urtean, Pritzker Arkitekturaren Saria irabazi zuen, eta 2003. urtean, Londresen, Royal Institute of British Architects-ek emandako Urrezko Domina. Honoris Causa Doktore da, Lovaina, Stockholm, Lausanne, Venezia eta Limako Unibertsitateek izendatua.
ERAKUSKETA | AUTOREA |
PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
ESKOLENTZAKO ETA TALDEENTZAKO JARDUERAK:
|
|
TAILERRAK
Astelehenetik ostiralero euskaraz eta gaztelereraz
Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. Kuota:5€. / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean.
|
|
BISITA GIDATUAK
Astelehenetik ostiralero euskaraz eta gaztelereraz
Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. Talde bakoitzeko kuota:30€ / Gehien-gehienez 25 lagun talde bakoitzean.
o |
|