kubo-moneo-principal

  ERAKUSKETA AUTOREA
  PUBLIKO OROKORRENTZAT   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
  ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

kubo-moneo-pasadas

RAFAEL MONEO

 

MUSEOAK, AUDITORIOAK, LIBURUTEGIAK

 

 

 

 

DATA: 2005eko abuztuaren 3tik urriaren 23ra

 

KOMISARIOTZA: María Fraile Ocharán Rafael Moneo lankidetzan

 


 

 

 
  

 

  

  Kubo-kutxa Aretoan erakusketak eskaintzeko ibilbideak berezko ezaugarri bat baldin badu, gaur-gaurko artearen munduan ibilaldi zabala eskaintzeko zorioneko ahalegina da hori zalantzarik gabe: ibilaldia osotasun liluragarri bat balitz bezala aurkeztu nahi baitu, osotasunean diziplina guztiek beren lekua aurkitzen dutela.


 

  Ildo horretan, "RAFAEL MONEO: Museoak, Auditorioak, Liburutegiak" izenburuko erakusketa, orain kubo-kutxa Aretoak arkitekto handi horren ibilbide luzeari eskaintzen diona, borondate baten barruan sartu behar dugu, alegia: nazioarteko sorkuntzan eta artean gailentzen diren lanak Donostiara hurbiltzeko nahiaren barruan, zer arte-generotakoak diren aintzat hartu gabe; era berean, erakusketa Rafael Moneok berak sortu duen Kursaal jauregiko hormen barruan ikusi ahal izatea -bertan kokaturik baitago kubo-kutxa Aretoa- oso egoera berezia da, eta garrantzi handia hartzen du, hala sinbologiaren alderditik nola emozioenetik.


   Rafael Moneo: nafarra, Tuterakoa, bere garaian Javier Sáenz de Oiza beste arkitekto nafar eredugarriaren luxuzko kolaboratzailea, eta curriculum bikainaren jabea, Pritzker Saria ere jaso baitu (arkitekto batek jaso dezakeen munduko saririk garrantzitsuena). Rafael Moneo: erreferentziazko obra ukaezinen sortzailea, hala nola Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionala, Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoa, edo Houstongo Arte Ederren Museoa; edo Europako eta Estatu Batuetako hiriburu nagusietako zenbaitetan bukaturik dauden proiektu handien sortzailea ere bai. Hain zuzen ere, proiektu horien hautaketa zorrotz bat -"Museoak, Auditorioak eta Liburutegiak" erakusketarekin lotuta- ikusgai egongo da lehenengo aldiz Donostian.


   Kutxa Gipuzkoa Donostia Kutxarentzat, erakusketa hori aukera benetan handia da une honetan munduko arkitektorik handienetako bat den gizonaren lana gipuzkoarrengana hurbiltzeko; baina, aldi berean, opari bereziki eskuzabala izan behar du, hiriak bere gainean hain eraikin ederrak eraiki dituenari egiten diona. Rafael Moneok gure hiriari lotuta jarraituko du, proiektu handi bat, Loiolako Ibaiertzak Donostiako auzoan eraikiko den eliza, dirdirarazi egingo baitu. Proiektu berri horren aurkezpenak, hain zuzen ere, leku berezia izango du Artearen Kutxaguneko kubo-kutxa Aretoaren ingurune pribilegiatuak orain eskaintzen duen erakusketan, jarduerak antolatzen bost urte eman dituela ospatzeko osatu dugun ezohiko egitarauaren barruan.