KUBO-VANGUARDIAS-MURAL

  ERAKUSKETA   EGILEAK
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

EDIZIOA  

 

kubo-vanguard-pasadas

ABANGOARDIAK

1925-1939

Mendearen mendeko artea

 

 

REINA SOFÍA ARTE ZENTROAREN MUSEO NAZIONALEKO BILDUMAK

 

 

 

 

KOMISARIOATZA: Mª José Salazar


 

DATA:2004ko azaroaren 5etik 2005eko urtarrilaren 9ra

 

 

 

  "II Abangoardiak. 1925-1939" erakustaldia kubo-kutxa Aretoan jadanik ikusi ahal izan zen eta, bai publikoaren, bai kritika espezializatuaren aldetik, oso harrera ona izan zuen "I Mende Aldaketa. 1881-1925" izeneko erakusketaren jarraipena da. Aurreikusita dago bi erakusketa proiektuek jarraipena edukitzea bi proiektu gehiago erantsita, XX. mendean zehar egindako ibilbide bat osatu arte. Aipatutako proiektuok Arte Garaikideko Reina Sofia Museoaren (MNCARS) eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren (CECA) arteko lankidetza aberasgarriaren ondorioz sortu dira, izan ere, bi erakunde horiek ados jarri baitira arte modernoaren museo espainiar nagusiak dituen fondoen zati garrantzitsu bat herrialdeko hainbat tokitako aurrezki kutxen erakusketa aretoetan barrena bidaiatu ahal izateko.

 

   "II Abangoardiak. 1925-1939" erakusketa XX. mendeko artista nagusietako batzuek egindako margolanen eta eskulturen bilduma bat da, Madrilen burutu zen “Artista Iberiarren Elkarteko Lehenengo Erakusketa” izenekoarekin hasi zen atzartasun garaiko obrak, hain zuzen ere, biltzen dituena. Gertakari horrek abangoardia artearen zabalkuntza bultzatu zuen, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen ari zen eran, eta Espainian, hogeiko eta hogeita hamarreko urteetako arte berritzailea zabaldu zen aldia 1939. urtean amaitu zen, Espainiako Gerra Zibila amaitu zen urte berean. Arte horren suspertzeari buruz izango da multzoaren hurrengo erakusketa, "Mende baterako Artea” izenekoa.



   André Breton idazleak, Pariseko bere etxebizitza txikian, 1924an burutu zuen Surrealismoaren Manifestua plazaratu zenetik, artea esku hartzen hasi zen aldaketa  kolektiboaren indar handi gisa, eta aldaketa hori, bestalde, 1925etik 1939ra bitartean Europako politika, ekonomia edo kultur alorretan gertatzen ari ziren aldaketa erabakigarriekin batera gauzatzen ari zen. Izan ere, garai gogor haietan gertatutako nahaste eta gatazka hain nabarmenen ondorioz, hamar bat urte geroago, jenio sortzaile batzuen lanak argitara irten eta elkarren aberasgarri suertatu ziren. Jenio horien artean zeuden, besteak beste, Pablo Picasso, Juan Gris, Pablo Gargallo, Joan Miró edo Salvador Dalí. Eta artista haiek ibilitako arte-bideak mugimendu garrantzitsuak izan ziren, hala nola, surrealismoa, kubismoa, ultraismoa edo errealismo soziala.

 

   Nabarmendu nahi dugu, “Mende Aldaketa" izeneko aurreko erakusketarekin egin zuen bezala, oraingoan ere Kubo Aretoak MNCARSek aurkeztutako lanak Kutxa Bildumaren Fondoen bidez osatu dituela, eta era horretan, erakusketan islatzea lortu dugu Euskal Herrian ere izan zirela garai horrek irekitako bideetan ibili ziren hainbat artista garrantzitsuren lanak. Artista gogoangarri horiek Nicolás Lekuona, Jorge Oteiza, Narkis Balenciaga, Jesús Olasagasti, Gaspar Montes  Iturrioz, edo Daniel Vázquez Díaz izan ziren, besteak beste.

 

   Irudia, natura hila, paisaia, eta abstraktuak eta geometrikoak diren konposizio berriak, eta horiekin batera gerra, dira margolan, fotomuntaketa eta eskultura horietako askoren gai nagusiak. Horietan, garaiko kezkak eta oinarrizko arte-sintaxiak antzeman daitezke -surrealismo, kubismo, errealismo magiko eta adierazkorra- Reina Sofia Museotik etorritako obretan jadanik aditzera eman ditugunak