ERAKUSKETA | ARTISTA |
|
EDIZIOA |
SAURA
Jendetzat
KOMISARIOTZA: Dolores Durán Úcar / Olivier Weber-Caflisch
DATA: 2003ko uztailaren 17tik urriaren 5era
Guztira 111 artelanez (80 mihise gaineko olio-margo eta paper gaineko obra, eta 30 obra grafiko) osatzen da Kubo Aretoko erakusketa hau.
"Jendetzak" erakusketako komisarioak Olivier Weber Casflish eta Dolores Durán Úcar dira. Lehendabizikoz aipatutako seriea protagonista duen obra-multzoa aurkezten dute. Tamaina handiko 11 artelan egin zituen Saurak bere bizitzan, eta horietako sei ikus daitezke Kubo Aretoan. Izan ere, artelan horiek egun bilduma partikularretan edo nazioarteko museoetako bildumatan banatuta daude.
Gaikako hautaketaren barruan "zinearekin" lotutako bi artelan garrantzitsu daude.
"Jendetzak" sailarekin batera Metaketak, Katedralak, Cocktail party, Muntaiak, Aldaketak, Errepikapenak, Buruhausgarriak eta San Antonioren tentaldia sailak ere erakutsiko dira.
Sarrerako aretoan obra grafikoko artelan adierazgarrienen hautaketa bat (30 obra) dago erakusgai, artelan bakoitzari dagozkion deskribapen teknikoekin eta sarrera-testuekin. |