ERAKUSKETA | ARTISTA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
EDUARDO ARROYO
Pinturak, terrakotak eta harriak.
DATA: 2002ko martoxaren 15etik ekainaren 2ra
Erakusketa honetan ikus daitezkeen pintura gehienak obra lauak, geometrikoak, sarkastikoak eta paradoxikoak dira. Artista, komunikazio-irrikak direla eta, publizitatetik eta zine beltzeko irudietatik elikatzen da: obra horietan, izenburutik hasita, marrazkiak, trazuak eta baita koloreek eta materialek ere, garrantzi handia dute.
Arroyok oso ondo ezagutzen duen tradizio piktoriko espainiar eta frantziarra arakatzen du, eta ikuspegi modernoarekin "Viva Madrid que es mi pueblo. Homenaje a la capital del ruido" (2000) obran aurkezten duena bezalako eszena kostunbristatan barneratzen da, edota, bere estilo pertsonalarekin, hots, "Arroyo estiloarekin", bi munduen, mendebaldekoaren eta islamikoaren, arteko enfrentamendua planteatzen du, "Guerra de dos mundos" (2002) obran bezala.
Eskulturak ere nahiko berriak dira, eta material desberdinen erabilera konbinatzen dute: harria, beruna, brontzea, altzairua, burdina, latorria eta zura. Forma bitxiko harriak erabiltzen ditu, Leongo Robles de Laciana paisaia berezitik hautatuak. Robles de Laciana bere haurtzaroko herria da, Arroyok berreskuratzen duen benetako paradisua, bere erroetakoa. Harri horiek, funtsean, ondoko hauek bezalako obra berezietan azaltzen dira: "Unicornios", "Novias de Muxivén", "Vanitas", "Bueyes", "Vaca" edo "Gran chivo".
Zeramikaren mundua oso erakargarria da Arroyorentzat, eta material honekin urte askotan jardun gabe egon ondoren, artistak berak irmoki dio berehala itzuliko dela hori lantzera.
Eszenografia teatralaren munduan murgildu zen 1968tik aurrera, eta esperientzia horrek dekoratuak eta jantziak bere obra plastikoan garatutako estetika berarekin lantzera eraman zuen.
|