ERAKUSKETA | FAMILIAK | PUBLIKO OROKORRENTZAT |
|
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
![]() IKUS USAINA
Komisariotza: Edorta Kortadi / Montserrat Fornells
DATA: 2001ko abenduaren 4tik 2002ko otsailaren 17ra
Nazioarteko arte garaikideari buruzko bilduma berezi bat eskaintzen zaigu Kubo Aretoan ? Artearen Kutxagunea-, "Ikus Usaina" izeneko erakusketan. Bilduma hori Ernesto Ventos Omedes perfume-egile katalanaren erabakiz sortu zen, 1978. urtean, Bartzelonako Joan Miro Fundazioan egin zen "Sugestiones Olfativas" izeneko erakusketa dela eta. Erakusketa horretan perfume-egile ospetsuek parte hartu zuten.
Joan Miro Fundazioan egin zen hori bezain erakusketa anitz eta poliedrikoak Ernesto Valdos jaunari iradoki zion usaimenarekin erlazionatutako arte plastikoko obrak eskuratzeko aukera; usainen artea, edo, zentzu zabalagoan, lurrinen mundua. Horrela, perfume-egilea egungo bilduma osatzen duten autore eta obrak haztatu zituen. Bilduma hori artearen munduarekiko eta usainen munduarekiko duen grina bikoitzaren fruitua da.
Obra bakoitzarekin batera, normalean artistak berak idatzitako testu bat doa. Testu horrek ikus-munduaren eta usain-munduaren arteko lotura horretatik zehar egiten duen ibilbidean aurrera egiten laguntzen digu.
Bisitaria formen magian murgildu beharko da, koloreen sinbologia ikertu beharko du; ehunduren sentsualitateak eta argi eta itzalen misterioak harrapatuko gaituzte, aldi berean erakusketako obra bakoitzak iradokitzen dizkigun usainak gogora ekartzeko esfortzua eginez. Horrela aurkitu zuen ESENTZIA.
|