ERAKUSKETA | LANAK | PUBLIKO OROKORRA GENERAL | HEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOAK |
IDEIA ZEINU BATEAN. SÁNCHEZ-UBIRÍA BILDUMA
2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra
Komisarioa: Alejandro Castañeda
|
|||||
Bilduma
Sánchez-Ubiría bilduma Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteek osatu dute 30 urte baino geihagotan, eta bilduma partikular paregabea da.
Gaur egun 500 artelan inguru ditu, eta hasieran Afrikako arte tradizionaleko piezak bakarrik zituen. Geroago, jauzi egin zuten arte garaikidera, Afrikagatiko pasioa alde batera utzi gabe.
Erakusketa Margarita Sánchezek honako hau adierazi zuen duela gutxi egunkari nazional batean: «Jendea ezin da bizi arterik gabe. Arteek mundu guztiaren eskura egon behar lukete». Eta ideia horrek darama bere bilduma ezagutzera ematera.
Gaur aurkeztuko dugun erakusketak artearen bi aldaera arras desberdin aurkeztu nahi ditu, haien arteko elkarrizketa baten bidez.
Izenburua, Ideia zeinu batean, Pentsaera basatia (1962) liburuko aipu batetik hartua dago; liburu horretan, egileak, Claude Lévi-Strauss antropologo frantziarrak, gogoeta egiten du Afrikako arte tradizionalaren eta mendebaldekoaren arteko antzekotasunei buruz. Nahiz eta, Sergio Rubirak erakusketa honen katalogoaren testu batean aitortzen duen moduan, «eginezina da, eta fikzio bat eraikiz baino ezin da lortu, kirrinka egiten duen eta bat ez datorren fikzio bat eraikiz».
Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketak zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera. Eta oso ikuspuntu estimulatzailea darabil horretarako, ikuspuntu dinamikoa, esan genezake. Ikusle aktibo gisa kokatzen gaitu aukeraz betetako mundu baten aurrean.
|